Erabili gure bilatzailea

    Islatutako keinua. Zinema ikusi, entzun eta hauteman

    Deaf Mute Girl Reciting Star Spangled Banner

    DEAF MUTE GIRL RECITING STAR SPANGLED BANNER

    Ezezaguna / Unknown / Desconocido

    Una joven sorda recita The Star Spangled Banner (himno nacional de los Estados Unidos) en lenguaje de signos tal y como se enseña en el Instituto Gallaudet de Washington, D.C. Esta es una de las quince películas rodadas en 1901 como parte de la serie Washington, D.C., Schools.

    Informazio gehiago
    Directed Games 1

    DIRECTED GAMES JOGOS DIRIGIDOS

    Jonathas de Andrade

    Várzea Queimada komunitatean, Piauíko Sertãon, Brasilgo ipar-ekialdean, 900 biztanle inguru eta biztanleria gorraren indize altua dituen leku batean, urarekiko sarbidea eta inbertsio publikoak eskasak dira, eta baita Brasilgo Zeinu Hizkuntza (Libras) ofiziala ikasteko aukerak ere. Muga horien guztien aurrean, Várzea Queimadako gorren komunitateak bere hizkuntza propioa sortu du. Gorputzeko eta ahoko ariketak, aire zabaleko agertoki inprobisatuak, bertako 18 pertsonen (gizonak eta emakumeak) lekukotasun espontaneoak jasotzeko. Lekukotasun gehienak, itzuli gabeak, hitzaldiz hitzaldi berrikusten dira, keinuak hitzekin lotuz, Várzea Queimadako keinuen hiztegia sistematizatuz; bere unibertsotik eta galderetatik harago doan hizkuntza berri bat irakasten duen bideo hezigarri baten aurrean gaudela dirudi.

    Informazio gehiago
    God Save the Queen 1

    GOD SAVE THE QUEEN

    Matt Hulse

    1977ko uda, Londres, Erresuma Batua. Sex Pistols taldeak God Save The Queen abestia atera du Erreginaren tronuratzearen 25. urteurrenaren ospakizunarekin bat etorriz. Berehala debekatzen dute. Musika zerrendetako 1. postura berehala iritsi arren, ez da inoiz irratian entzuten… isildu egin dute. Jatorrizko abestiaren sorrerako bulkada anarkikoaren omenaldi lotsagabea eginez, eta bisualki berrituz, gure bertsioak britainiar zeinu hizkuntzak oraindik ere sinesgarria den mezua helarazteko duen ahalmena aztertzen du.

    Informazio gehiago
    Motioning – Fire

    MOTIONING – FIRE BEWOGEN - VUUR

    Leendert Pot, Anja Hiddinga

    “Fire”, Giselle Meyerrek hilkortasunari buruz idatzitakoa poema bat da, eta beirazko xafla mate baten atzetik filmatuta dago, maitagarrien ipuin baten antzeko ikuskizuna eskainiz. Bost film labur berritzaileko serie bateko pieza bat da, eta poesiak zeinu hizkuntzan duen indarra erakusten du. Motioning (Bewogen) izeneko serieko poemen film guztiek konposizioaren dinamika osatzen duten erritmo bisuala, errepikapena, plano zabalak eta lehen planoak dituzte.

    Informazio gehiago
    Vibrations – Inner Music

    VIBRATIONS – INNER MUSIC VIBRATIONS – INNERE MUSIK

    Cadenza Zhao

    Kassandra Wedel dantzaria, aktorea eta, oro har, artista da. Hirian zehar ibiltzen da inguruko soinuak eta mugimenduak biltzen, bere musika eta dantza propioak konposatzeko. Berarentzat soinuak eta musikak zer esan nahi duten aztertuko dugu, eta dantza musikara itzultzeko prozesuaren lekuko izango gara. Soinua eta musika hautemateko ditugun moduak ezbaian jarriko ditu. Bere abantaila bakarra? Gorra dela.

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators