COVID-19 eta konfinamendua etsai bezala, Maria Luisa eta Mai, ama-alaba, nahi eta nahi ez gau oso bat elkarrekin igaro beharko dute.
Alemania eta Grezia artean girotuta, filmak bizitzeaz, maitatzeaz eta askatasun pertsonalerako urrats bat emateaz hitz egiten du.
Antzerkiaren arteak hegoak zabaltzen dizkio haur Brasilgo talde bati bere jaioterrian.
Ainara nerabe berantiarra da, ekialdeko kulturaren zale amorratua. Bere gelan itxita bizi da, liluratzen duen guztiaz inguratuta. Beharrezkoa denean bakarrik ateratzen da gelatik.
Hiru pertsonaia beren bizitzako unerik onena bizitzeko zorian daude, gertakari bitxi bat iritsi eta dena eteten duen arte.
Puntako euskal birologo bat, laborategi batean Koronobirusaren txertoaren ikerketan murgilduko da konfinamenduaren egunetan.
‘Egin behar denaren’ eta ‘egin beharko litzatekenaren’ artean sortzen den gatazkak enpatiaren eta axolagabetasunaren arteko bereizketa-lerro bat sorraraziko du. Agindutako lanaren erantzukizunak eta sufritzen duten pertsonekiko dugun erantzukizunak istorio honetan talka egongo dute. Bestearen azalean jartzeko dugun ardura, arauak hausteko arriskuan jartzen bagaitu ere. Langileek uzten duten ‘tarte’ soil bat, ezbairik gabe, argi-izpia eta itxaropena da beste pertsona batzuen bizitzan.
Vulk ez da zuzenekoaren eta aurrez erregistratutako ikus-entzunezko materialaren arteko mugak lausotu nahi dituen disziplina anitzeko ikuskizuna da.