Erabili gure bilatzailea

    ZINEBItxiki

    Banner_Bo_s Forest – Tatiana Skorlupkina

    Bo and Trash

    Tatiana Skorlupkina

    Gure planeta zaborretan itotzen ari da. Zabor hori haragitutako indar bizi bihurtzen ari da eta Lurreko bizitzaren oreka delikatua inbaditzen eta aztoratzen ari da. Bo txakurrak, kimikari ausartak, irtenbide magiko bat asmatzeko du munstro izugarri hori garaitzeko. Bere bizitza arriskuan jarriz, Bo animaliak eta txoriak salbatzeko prestatzen da, eta haiek ere hura salbatzeko prestatuko dira.

    Informazio gehiago
    01 – Ivana Esposito

    Chance Change

    Ivana Esposito

    Film honek kontzientzia sorrarazi nahi du, Ama Lurrak gizakioi hainbeste emanda ere ez garelako gai izan hura maitatzen jakiteko. Ez dugu behar bezala zaindu, eta gure gailentasunarekin, haren sorkuntzaren zati handi bat suntsitu dugu. Horiek horrela, bera prest dago guri aukera bat emateko guk, haurrena bezalako jakin-minez, hura manipulatu beharrean zaindu dezakegula eta, ekintza onen bidez, babestu dezakegula ikas dezagun.

    Informazio gehiago
    415921_01 – Oscar Planas

    Pig Varken

    Jorn Leeuwerink

    Animalia talde handi bat sare elektriko baten mende dago, zeina lo dagoen txerri baten entxufe formako muturrari lotuta baitago… Zenbat iraungo ote du?

    Informazio gehiago
    PLSTC – animated short film by Laen Sanches – generic-topaz-enhance-sharpen-7680 × 4320 – Nina Rebel-Faure

    PLSTC

    Laen Sanches

    Ongi etorri PLSTCren mundura, plastikoen poluzioaren errealitate kezkagarrian murgiltzen zaituen itsaspeko distopiara. AAz sortutako eta eskuz egindako irudiak aurrez aurre jarriz, animaziozko film honek gure ohiturek itsas bizitzan dituzten ondorio suntsigarriak jartzen dizkigu aurrez aurre, arnasa hartu ezinik utziz.

    Informazio gehiago
    Tuempel_Still01 – Lena von doehren

    Pond Tümpel

    Lena von Döhren, Eva Rust

    Sardinzar multzo bat, formazio ederrak eginez, ozeano zabalean barrena dabil. Kaioek bat-batean erasotzen dutenean, sardinzar txiki bat putzu batean harrapatuta geratzen da. Etsita, irteteko modu baten bila dabilela, bertan hainbat itsas izaki bizi direla ikusten du. Eta orain ez dago beldurtzeko astirik: indarrak batzea beste aukerarik ez dute kaio gosetiaren aurrean defendatzeko.

    Informazio gehiago
    rainboy_002 – Barbara Brunner

    Rainboy

    Barbara Brunner

    Rainboy ez da lorezain arrunta. Tantak landatu eta hodeiak biltzen ditu. Lanean ari dela, eguzki handiustea zauritzen du. Mendekua! Mutikoaren etorkizunak itxura txarra du, baina hodeiekin bat egiten du eta eguzkia berriz animatzea lortzen du. Gatazka ekaiztsuei buruzko film labur bat.

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators