Erabili gure bilatzailea

Inaugurazio gala

Pelikulak, sorpresak eta Rock & Rolla izango dira Zinebi 63 Jaialdiaren inaugurazio eta amaiera galetako protagonistak

Seigarren urtez jarraian, Sra. Polaroiska talde artistikoak (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe) ZINEBIren inaugurazio eta amaiera ekitaldiak zuzenduko ditu, eta rock & roll erritmoan egingo du Capsularen zuzeneko musikari esker inaugurazio ekitaldian, eta MoonShakers bandarekin amaiera ekitaldian.

“Zinemak beste mundu batzuetara bidaiarazten gaitu. Beste pertsona batzuen kontakizunen bidez elkar ezagutzen gara, gure bizitzak aberastuz eta hobeto ulertuz. Ikustea, ikastea, gozatzea, behatzea, hausnartzea, maitatzea, pentsatzea, filmatzea eta dantzatzea” dira Sra. Polaroiska kolektiboak sorpresaz betetako gaualdietan planteatzen dituen proposamenak.

Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
Patrocinadores
Laguntzaileak
Colaboradores