Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Industry

    Noka Jardunaldi Profezionala

    Jornada Profesional Noka

    Noka Mentoring, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako programa bat da, eta Tabakalerako zinema eta ikus-entzunezkoen arloak koordinatzen du Zineuskadirekin lankidetzan, Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Iparralden oinarritutako emakume zuzendari hasiberrien proiektuak tutorizatu, lagundu eta bultzatzeko.

    Noka Mentoringek denbora, espazioa, testuingurua, akonpainamendu profesionala eta laguntza ekonomikoa eskaintzen die parte hartzen duten zuzendariei euren filmen hasierako fasean; zuzendari-txosten sendo bat eta gidoiaren lehen tratamendua egiten lagunduko zaie, nazioarteko industria zinematografikoko finantzaketa, foro profesional eta egonaldietara aurkeztu ahal izan daitezen.

    Edizio honetan, Celia Rico, Maider Oleaga eta Diana Toucedo tutoreak arduratuko dira hautatutako zinemagileen proiektuei laguntzeaz eta jarraipena emateaz. Hona hemen horien izenak: Mikele Landa-ren Senda, Nerea Castro-ren Los nidos eta Joana Moya-ren La Koreana.

    Gainera, programan zehar hainbat alderdi lantzen dira: batetik, film baten ideazio-prozesura sormenaren bidez hurbiltzea eta, bestetik, proiektu horiek merkatuan eta zinemaren industrian txertatzea. Horiek lantzeko, hainbat profesional izango dituzte, hala nola Susana S. Rodrigues, Vanesa Fernández Guerra, Estibaliz Urresola, Marian Sánchez Carniglia eta Mónica García, baita SSIFF eta ZINEBIn egingo dituzten egonaldiak ere.




    TUTOREAK


    Maider Oleaga
    Zuzendaria

    Celia Rico
    Guionista, directora, profesora de dirección y guion

    Diana Toucedo
    Cineasta, editora, productora, profesora asociada


    PROIEKTUAK


    La Koreana
    Joana Moya/h4>

    Los nidos
    Nerea Castro

    Sendaz
    Mikele Landa

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak