Erabili gure bilatzailea

Spain Shorts

Spain Shorts egiaztapen batetik sortu zen: urtero ZINEBIra Estatuan ekoitzitako kalitatezko film labur ugari iristen dira, zeinak ez baitute lekurik Nazioarteko Lehiaketa batean nahitaez mugatuta dagoelako; badira ere Bilbotik igaro gabe beste jaialdi batzuetan egon direnak. Sail honen bitartez, merezi duten lekua eman eta itzultzen zaie.

Hala eta guztiz ere, Estatuko film laburren ekoizpena hain da ugaria gaur egun, ezen lan bikain asko gure programaziotik kanpo geratzen baitira. Gure gain hartzen dugun uko egite bat da, baita zinema horren bizitasunaren adierazgarri ere.

Spain Shorts-ek, beraz, urteko Estatuko film labur onenaren zati kontsideratzen dugunaren panoramika bat eskaintzen du. ZINEBIren aukeraketa jarraitzen duten programatzaile eta espezialistek zinema horrek gaur egun ematen duenaren, bere bilaketen eta aniztasunaren lagin zabal bat aurkituko dute gure katalogoan.

Lehen edizio honetatik, saileko film laburrak Kritikaren Caimán Cuadernos de Cine – ZINEBI saria irabazteko hautagai izango dira, zeina 2.000 eurokoa baita eta bost kritikarik osatutako epaimahai batek ematen baitu. Kritika zinematografikoan erreferentziazko aldizkari batekin lankidetzan aritzeak indarra ematen dio sailari, eta edizioz edizio sendotzea espero dugun aintzatespen-bide bat irekitzen du.

Ez dago emaitzarik bilaketa horrentzat
Berrikusi bilaketarako erabili dituzun iragazkiak edo sartu programazio osoa duen estekan
Programa
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos