Erabili gure bilatzailea

Emanaldi bereziak
Zine Izarak

Lehortzen jarritako arropa, zintzilik ipinitako izarak. Biek ala biek dute erakarmen indarra, mundu intimoaren eta espazio publikoaren arteko mugan. Zer pentsatzen du Sofia Lorenek Una giornata particolare filmean trapu adabakituak zintzilikatzen dituen bitartean? Ez ote dira zine izarak pantailen barruko pantailak? Zergatik irudikatu izan dira mamuak izaraz estalita? Badute eszena horiek zeluloidezko gramatika sekretuan ikono bihurtzeko adinako indarrik? Erri de Luca idazleak kontatzen digunez, lehen proiektore ibiltariak herri ttipietara heltzen hasi zirenean, “izarako endredoa” (L’imbroglio nel lenzuolo) izendatu zuten italiarrek arte diziplina berri hau. Izenda liteke hobeto zinema?

Beste asko bezala, koaderno zuri batean hasi zen egitasmo hau: bertan apuntatu genituen bi hamarkada luzez filmetan agertzen ziren izarak, istorioan funtzio zehatz bat betetzen zutelakoan. Geroago, berdin egiten hasi ginen pertsonaia bat arropa zintzilikatzen ikusten genuenean… Azkenik, Donostiako Tabakalerako Zine eta Ikus-entzunezko laborategian landu genuen materiala, Tabakalerak Elías Querejeta Zine Eskolarekin elkarlanean sustatutako sorkuntza lantegi batean. Esperimentu horren emaitza da bideo-entsegu sailkaezin hau.

Harkaitz Cano
HORIZONTAL_WEB—Sara-Hernandez

Zine izarak: el lío en la sábana

Euskal Herria , Harkaitz Cano, Maria Elorza

Lehortzen jarritako arropa, zintzilik ipinitako izarak. Ohituta gaude halakoak ikustera. Baina ze funtzio betetzen dute haizetan jarritako alkandora zuriek eta izarek? Zer pentsatzen du Sofia Lorenek Una giornata particolare filmean trapu adabakituak zintzilikatzen dituen bitartean? Badute eszena horiek zeluloidezko gramatika sekretuan ikono bihurtzeko adinako indarrik?

Informazio gehiago
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos