Maui Alena
Proiektuen koordinatzailea eta komisarioa
Kartsua, dibulgatzailea, programatzailea eta zinema ikertzailea, Elías Querejeta Zine Eskolak (Espainia) Proiektu Zinematografikoen eta Ikus-entzunezkoen Komisariotzan eta Garapenean espezialista gisa jaso zuen, eta Ikerketa Zinematografikoko Zentroan (Argentina) zinema eta telebistako errealizadore integral gisa trebatu zen. 2007tik gaur egunera arte, programatzaile gisa jardun du, laborategien koordinatzaile eta tutore gisa, besteak beste, BAFICIn, Mar del Platako Jaialdian, Margen Madriden, Doc Lisboan, Bilboko ZINEBIn, Recoleta Kultur Etxean eta Buenos Airesko Arte Joven bienalean.
Noemi Cuetos
Komisarioa eta komunikatzailea
Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, Kultur Komunikazioko espezializazio diploma ikasi du, baita Zinema Komisariotza graduondokoa ere, Elías Querejeta Zine Eskolan. Zazpi urtez, Comunicación de Documental Ambulante A.C-ren koordinatzailea izan zen, zeina genero dokumentala bultzatzen duen Mexikoko erakunde bat baita. Halaber, kolaboratzaile izan da Vitrine Filmesn-en, Doxa Producciones-en, Tabakalera-Donostian, ICAAko Marketin sailean, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta Crew Uniteden. Gaur egun, Zinema Sektoreko burua da ICEX España Exportación e Inversiones erakundean.
Jorge Tur
Zinemagilea, proiektuen zuzendaritza eta gidoigintza tutorea
EHUko Sormen Dokumentalaren Teoria eta Praktika Masterreko irakaslea eta koordinatzailea da, zinemagilea eta zuzendaritza- eta gidoigintza-tutorea, hamabost urtetik gorako esperientziarekin. Dirulaguntzak ebaluatzeko batzordeetan parte hartu du, eta bere filmak hainbat zinemalditan aurkeztu ditu, besteak beste, Visions du Réel, Bafici, Doclisboa, ZINEBI, Punto de Vista, DocumentaMadrid, Sitges, Vila do Conde eta Dei Popoli jaialdietan. Bere lanak New Yorkeko The Lincoln Center-en egindako La última risa erakusketan ere proiektatu dira. Xcèntric-eko (CCCB) programatzailea izan da, Territorios y Fronteras II liburuaren egilekidea da, eta Caimán Cuadernos de Cine aldizkariarekin kolaboratu du. Bere film berriak gidoiak idazteko ICAAren dirulaguntza jaso du.
Aida Vallejo
Euskal Herriko Uinubersitateko (UPV/EHU) irakaslea
Zinema irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta espezialista sorkuntza-dokumentalean eta zinematografia-jaialdietan. Documentary Film Festivals (1 eta 2 lib.) eta Film Festivals and Anthropology liburuen koeditorea da, eta Euskal Herriko jaialdiei buruzko IkerFESTS ikerketa-proiektuaren zuzendaritzan jardun du. Dokumentalak hautatzeko batzordeetako kide izan da (Zinemaldiko Lau Haizetara foroan eta Bizkaiko Foru Aldundiarentzat), baita nazioarteko hainbat jaialditako epaimahaikide ere. Europako Zinemaren Akademiaren unibertsitate-sarien Espainiako koordinatzailea da.
