Erabili gure bilatzailea

Zinebi Gordailua - Kolpe militarretik 50 urtera

ARGENTINA: KOLPE MILITARRETIK 50 URTERA

Grupo Cine Sur taldearen film laburen programaz gain, eta Argentinako 1976ko martxoko kolpe militarraren berrogeita hamargarren urteurrena dela eta, ZINEBIk bere Gordailuko beste film bat berreskuratu du: Communiqué from Argentina (Lucha Film Collective, 1977). Pelikula hau 16 mm-ko proiekzio-kopia batetik digitalizatu da, Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE) garatutako ZINEBI Gordailua proiektuaren barruko ikerketa batean. Saioan solasaldi bat egingo da, eta bertan parte hartuko dute Matías Fajnek (EQZEko ikasle ohia) eta Gustavo de la Orden jurista eta ikertzaileak, azken hau Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuari atxikia.

24 Aza · Bilbao Museoa
PORTADA

Comunicado desde Argentina Communiqué From Argentina

Ameriketako Estatu Batuak , Lucha Films Collective

Lili Massaferro militanteak lagun estatubatuar bati bidalitako gutun bat off-eko ahotsean eta Argentinako hainbat komunikabideetako artxiboko materiala, Liliren historia pertsonalaren eta bere konpromiso politikoaren laburpen bat egiteko, Argentinaren historia bera ere barne hartuta: peronismoa Evitarekin, bere seme Manoloren heriotza, 70eko hamarkadako mugimendu feminista peronista.

Informazio gehiago
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos