Ikus-entzunezko sektoreko eta arte eszenikoetako emakumeei zuzendutako elkartea.
Concha Barquero eta Alejandro Alvarado Málagako zinemagileek, Caja de resistencia (2024) bere dokumentala aurkezteaz gain, Fernando Ruiz Vergara andaluziar zinemagilearen film amaitu gabeei buruzko hitzaldi bat emango dute ZINEBI Networkingen. Hain oinarrizkoa den bere Rocío (1980) zentsuratu egin zuten, eta Auzitegi Gorenaren epai batek debekatu egin zuen Estatuan ematea. Istorio hura jada birsortu zuten ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian Espainiako Zinemaren Sari Nagusia jaso zuen Descartes (2021) filmean. Oraingoan, hitzaldi honetan, mintzagai izango dituzte Ruiz Vergararen erresistentzia keinuak, Pepe el andaluz (2012) filmaren atzean dauden zinemagileek beren buruari jarritako erronkaren aurrean: zentsurak murriztutako filmografia baten hondarrekin film bat egitea
Animazioa egiteko modua betiko aldatuko duen iraultza disruptibo bat al da adimen artifiziala? Mahai-inguru honetan, animazioan AA txertatzean sortzen diren erronka etiko, tekniko eta artistikoak jorratuko dira, teknologia horrek eskaintzen dituen aukerak arakatuz eta eskaintzen dituen tresnek sektorearen etorkizuna nola eralda dezaketen aztertuz.
ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 66. edizioko Ohorezko Mikeldiaren irabazlea José Luis Alcaine da, Espainiako zinemaren historiako argazki-zuzendari sarituenetako bat, 1990 eta 2008 artean bost Goya sari irabazi zituena; horrez gain, erreferentziazko operadorea da Almodóvarren zineman (berarekin aritu da elkarlanean Mujeres al borde de un ataque de nervios filmetik hasi eta Extraña forma de vida azkenaurreko lanera arte), Fernando Fernán Gómez, Fernando Trueba edo Manuel Gutiérrez Aragon-enan. Estatutik kanpo, Brian de Palma, Adolfo Aristarain, Alberto Lattuada edo Luis Puenzo-ren aginduetara lan egin du.
Zerbitzu publikoa, bere proiektuak bultzatzeko eszenario gisa Bilbo-Bizkaiaren aldeko apustua egiten duten ikus-entzunezko produkzio guztien lana erraztu eta arintzeko bokazioa duena.
Zorrotzako muturrean egongo den proiektuaren aurkezpena. Filmatzeko 100.000 metro koadroko espazioa aurreikusten du, eta plato digitalak, postprodukzio-espazioak, kanpoaldeko filmazio guneak, kamerinoak, biltegiak eta bulegoak izango ditu.
Kantabriako Gobernuak sortutako zinemaren bulegoa da, erkidego horretan filmatu nahi duten ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa eta profesionalei lana errazteko xedea duena.
Un encuentro para analizar la situación de la producción audiovisual en Euskadi, las oportunidades y los retos a los que nos enfrentamos
Hainbat zinema-jaialditako emakumezko programatzaile bertan direla, jaialdien funtzionamenduaz hitz egingo dute, filmak programazioaren parte izatera iristeko moduarekin, funtzionamenduarekin eta horietako bakoitzarekin lotutako erronkei buruzko mitoak hausteko.
Enpresen, erakunde publikoen eta unibertsitateen artean partekatutako proiektuen diseinuari eta inplementazioari buruzko elkarrizketa.
La muerte de Mikel filmaren urteurrena dela eta, Zinegoakek film hau begirada queer batetik begiratzea proposatzen du, filma sortu zen testuingurua eta sozialki suposatu zuena aztertuz eta, aldi berean, sexu-, identitate- eta genero-aniztasuna gaur egungo ikus-entzunezkoetan sartzeari buruzko hausnarketa eginez, begirada intersekzional batekin.
Elena López Riera azken hamarkadan zinema espainiarrean egon den funtsezko ahotsetako bat da. Bere obra oraindik hazten ari dela dirudien arren, bere curriculumak kontrakoa adierazten digu oso modu adeitsuan. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea, 2009an "Lacasinegra" ikus-entzunezko esperimentaziorako taldea sortu zuen, bere bakarkako lehen filma, Pueblo (2013), sinatu baino urte batzuk lehenago.
Esther Garcia espainiar produktore ezagunaren eta Santiago Tabernero kazetari, gidoilari eta zinema-zuzendariaren arteko elkarrizketa bat, zinema garaikidearen produkzioari eta bere ahulezia eta indarguneei buruz, bertako zinemaren industriaren ikuspegitik.
Pablo Berger zuzendariaren Robot Dreams filmean eta Sara Varonen eleberri grafikoan arte zuzendari gisa José Luis Ágredak izandako esperientzia eta erronkei buruzko hitzaldia.
Zinemarako eta ikus-entzunezkoetarako musika egiteko sorkuntza-prozesura eta prozesu teknikora hurbiltzea.
Elkarrizketa bat URHOren sorkuntza-prozesuaren garapenari buruz. Ontzi izotz-hausle bati buruzko dokumental esperimental bat da, zuzeneko bisualak eta musika dituena, eta azaroaren 12an, asteartean, aurkeztuko da Azkuna Zentroaren atarian, 19:00etan.
Zinemaren eta diseinu grafikoaren munduaren artean beti egon den loturari buruzko solasaldia. Aukera bikaina izango da, gainera, azken mende laurdenean ZINEBIren edizio bakoitzarekin aurkeztu eta egin diren kartelen atzera begirako bat partekatzeko.
Nola aztertu mende erdiko zinema dokumentala eta film laburrak Euskadiko Filmategian gordailuan dauden materialetatik abiatuta? Elías Querejeta Zine Eskolaren ikerketa proiektu bat.