Elena López Riera azken hamarkadan zinema espainiarrean egon den funtsezko ahotsetako bat da. Bere obra oraindik hazten ari dela dirudien arren, bere curriculumak kontrakoa adierazten digu oso modu adeitsuan. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea, 2009an “Lacasinegra” ikus-entzunezko esperimentaziorako taldea sortu zuen, bere bakarkako lehen filma, Pueblo (2013), sinatu baino urte batzuk lehenago.
Gure garaiko zinemagile handi gehienen kasuan bezala, bere obra ez dago bere filmen iraupenetara eta tamainara edo aurrekontura mugatuta. Sobera ezaguna da Bilbon, Las vísceras (2014) eta Los que desean (2018) film laburrak saridunak izan baitziren Bilboko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan. Azken horrek Jaialdiko Sari Nagusia jaso zuen.
El agua (2022) bere lehen film luzearekin Cannesko Zinemaldiko Zinemagileen Hamabostaldian parte hartu zuen eta, gainera, zuzendari berri onenaren Goya sarirako proposatu zuten.
Aurten, Cannesko Kritikaren Astean estreinatu eta Donostia Zinemaldian programatu ondoren, ZINEBIk bere film ertain berria ekarriko du Bilbora: Las novias del sur (2024). Gertukoen duen horretara hurbiltzeko ariketa berri bat da, tonu lehor eta zuzenean egindakoa, hori egin ezean, modu okerrean garrantzirik gabekotzat hartua izan daitekeelako, galtzeko arriskuan legokeen errealitate bat babesteko.
ZINEBI Networkingen, López Rierak bere zinemaz, bere ibilbideaz eta bere ibilbide zinematografikoa markatu duten filmez hitz egingo du.