Erabili gure bilatzailea

ZINEBI Industry

Zinema dokumentala, telesail dokumentalak eta plataformak

Azaroak 15a
11:30
Sala Azkuna Zentroa. Sala Bastida Aretoa

Zinema dokumentala, telesail dokumentalak eta plataformak

Aurten, ZINEBIk ECAM – Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolarekin lankidetzan antolatzen dituen topaketa profesionalen barruan, Jaialdiak zinema eta telesail dokumentalak sortzeari eta ekoizteari, eta ikuslearen eskura dauden plataformekin duen harremanari buruzko topaketa profesional bat eskainiko du. Asmo nagusia da industriako profesionalen topaketa bat bultzatzea, zinemak eta telesail dokumental zinematografikoek gaur egun duten egoera eta etorkizunekoa aztertzeko, plataformetan duten presentziaren ikuspuntutik.

Topaketa profesional hau showcase batekin hasiko da, non Elías León Siminiani zuzendariak (Dokumental Onenaren Feroz Saria 2019an eta Film Labur Onenaren Goya Saria 2022an) telesail dokumentaletan duen esperientzia azalduko duen: Refugiados (2015, Atresmediarentzat, BBCrekin lankidetzan) proiektuarekin hasi, El caso Asunta: Operación Nenúfar (2017, A3Mediarentzat), El caso Alcàsser (2019, Netflixentzat), 800 metros (2022, Netflixentzat) telesailekin jarraitu eta El circo de los muchachos (2023, Amazon Prime Videorentzat) bere hurrengo lana izango deneraino.

Ondoren, hainbat plataforma eta telebistatako ordezkarik (EITB Primeran, Filmin, RTVE eta Movistar) mahai-inguru batean parte hartuko dute, Cecilia Barrionuevo ECAMeko Nazioarteko Mintegi eta Topaketen Koordinatzailea moderatzaile dutela.



HIZLARIAK


EITBeko programaziozko koordinatzailea
Director de Programación en EITB

Marijo Larrañaga
Factual eta Ez-fikzioko burua Movistar Plus+en

Elías León Siminiani
Zuzendaria

Elodie Mellado
Argitalpen-koordinatzailea eta programatzailea Filmin-en

Ana Peláez
RTVEko dokumentalen koprodukzioko produktore exekutiboa

MODERATZAILEA

Cecilia Barrionuevo
Nazioarteko mintegi eta topaketen koordinatzailea ECAMen, programatzailea Large – Film at Lincoln Centeren, Elías Querejeta Zine Eskolan (EQZE) irakaslea

Organizadores
Organizadores
Con el apoyo de
logotipos
Entidades colaboradoras
logotipos
logotipos