ZINEBI NETWORKING 2024 VII FORO PROFESIONALA
ZINEBI Networking ezagutza transferitzeko espazio eta topagune bat da, zeina Bilboko Zinema Jaialdiak fikziozko, dokumental izaerako eta animaziozko film laburretan duen espezializazioan oinarritzen baita. Zinema dokumentalari arreta berezia eskainiz, askotariko jardueren programa bat eskaintzen du, zinemaren inguruko sorkuntza, analisia eta eztabaida ardatz dituena, hainbat ikuspegi eta esperientziekin.
ZZINEBI Networkingek sektoreko profesionalen arteko topaketa bultzatu nahi du, eta bere jardueratako asko ireki egiten dizkie, sorkuntzan eta ikus-entzunezko industrian, bere ibilbide propioa garatzeko ezagutzak eskuratu nahi dituzten ikusleei.
Horrez gain, ZINEBI Networkingen baitan garatzen da Zinema Dokumentalaren Bilboko VII. Foroa, sari bat irabaz dezaketen proiektu dokumentalak kontrastatzeko eta bizkortzeko prozesua. Sariak Estatuko proiektuaren kategoriakoak edo euskal proiektuaren kategoriakoak izan daitezke eta, azken horretan, saria EITBren funtsezko lankidetzarekin eskaintzen da. Bi sarietako bakoitzaren zenbatekoa 15.000 eurokoa da.
ZOngietorri bero bat eman nahi diet parte hartzaileei eta nire eskerrik beroenak Eusko Jaurlaritzari, jarduerari berariaz emandako laguntzagatik.
Joseba Lopezortega
ZINEBIko Zuzendaria
PROYECTOS | EUSKADI
ZINEBI NETWORKING EITB 2024
Ante ti mi sombra
Natxo Leuza
Irailak 27
Izaskun Arandia
Y así seguirán las cosas
Marina Palacio Burgueño
Correspondencias para habitar el mundo
Laura Gabay
PROYECTOS | ESTADO
ZINEBI NETWORKING 2024
On eres quan hi eres? / ¿Dónde estabas cuando estabas?
Jana Montllor Blanes
La Noche de la Infancia
Xisi Sofia Ye Chen
Sempre Insieme
Alberto Baldini
The Dutchbat
Guillermo Roqués, Rafael Honrubia y Javier Marín
Murmur
Lupe Pérez García
A montaña na miña parede
Carla Andrade
M
Ivan Blanco
The Possibility of Man / La Posibilidad de un Ser Humano
Vanesa Abajo Pérez
Luna en Escorpio/ Ilargia Eskorpion
Maria Corriàs Serra y Aizpea de Atxa Cancel
Level
Anna Berkhof y Carlos Mora Fuentes
SARIAK
ZINEBI Networking EITB 2024 Saria | 15.000 € |
ZINEBI Networking 2024 Saria | 15.000 € |
Impulso ECAM Saria – ZINEBI Networking 2024 | Aholkularitza pertsonalizatua aukeratutako proiektuarentzako |
TALDEA
EKOIZPEN | María Salazar Riaño, Anaís Córdova-Páez – Pacay Kulturmedia S.L. |
HAUTAKETA-TALDEA | Maui Alena, Noemí Cuetos, Jorge Tur, Aída Vallejo |
TUTOREA | Jorge Tur |
AURKEZLEA | Aída Vallejo |
GONBIDATUAK | Marisol Gil Antillano – Pacay Kulturmedia S.L. |
EDITORIALA | Yunuen Cuenca Vázquez – Pacay Kulturmedia S.L. |
DISEINU GRAFIKOA | Aitor Arberas, Ane Sánchez – Binari Servicios Globales de Comunicación |
PRENTSA BULEGOA | Andrés García de la Riva – Nueve Cartas Comunicación |
IRUDI-KANPAINA ZINEBI 66 | Cuchillo |
WEB | Lander Telletxea Armendariz |
EKOIZPENERAKO LAGUNTZA | Soraya Gómez Muñoz, Pello Maudo Herrero – Pacay Kulturmedia S.L. | VIDEO & PHOTOGRAPHY NETWORKING | Begira Produkzioak |
BILBAO AS FABRIK | Luis Berasategi, Agustín Bóveda, Iker Egizabal Atxaerandio, Lehior Gorrotxategi Caballero, Ziortza Olano Astigarraga |
ITZULPENAK | Traductores e Intérpretes S. A. – TISA |
TRANSFERS | Leticia Gorbea Ibarbengoetxea, Ricardo Ibáñez Vallbona – Rockabona |
COMISSIONING EDITORS
Maui Alena
Proiektuen koordinatzailea eta komisarioa
Kartsua, dibulgatzailea, programatzailea eta zinema ikertzailea, Elías Querejeta Zine Eskolak (Espainia) Proiektu Zinematografikoen eta Ikus-entzunezkoen Komisariotzan eta Garapenean espezialista gisa jaso zuen, eta Ikerketa Zinematografikoko Zentroan (Argentina) zinema eta telebistako errealizadore integral gisa trebatu zen. 2007tik gaur egunera arte, programatzaile gisa jardun du, laborategien koordinatzaile eta tutore gisa, besteak beste, BAFICIn, Mar del Platako Jaialdian, Margen Madriden, Doc Lisboan, Bilboko ZINEBIn, Recoleta Kultur Etxean eta Buenos Airesko Arte Joven bienalean.
Noemi Cuetos
Komisarioa eta komunikatzailea
Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, Kultur Komunikazioko espezializazio diploma ikasi du, baita Zinema Komisariotza graduondokoa ere, Elías Querejeta Zine Eskolan. Zazpi urtez, Comunicación de Documental Ambulante A.C-ren koordinatzailea izan zen, zeina genero dokumentala bultzatzen duen Mexikoko erakunde bat baita. Halaber, kolaboratzaile izan da Vitrine Filmesn-en, Doxa Producciones-en, Tabakalera-Donostian, ICAAko Marketin sailean, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta Crew Uniteden. Gaur egun, Zinema Sektoreko burua da ICEX España Exportación e Inversiones erakundean.
Jorge Tur
Zinemagilea, proiektuen zuzendaritza eta gidoigintza tutorea
Irakaslea eta Sormenezko Dokumentalen Masterraren koordinatzailea UABn, 10 urtetik gorako eskarmentua du zinemagile gisa, baita proiektuen zuzendaritza- eta gidoigintza-tutore gisa ere. Besteak beste, Bafici, Doclisboa, Visions Du Réel, Zinebi, Punto de Vista, Vila do Conde eta Dei Popoli jaialdietan parte hartu du bere filmekin eta dirulaguntzen hainbat batzordetan parte hartu du. Bere lanak New Yorkeko The Lincoln Center-eko “Azken barrea” bezalako erakusketetan ikusi ahal izan dira. Programatzailea izan da Xcèntric-CCCBrentzat. Territorios y Fronteras II (Lurraldeak eta Mugak II) liburuaren egilekidea da eta Caimán aldizkarian kolaboratu du.
Aida Vallejo
Euskal Herriko Uinubersitateko (UPV/EHU) irakaslea
Zinema irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta espezialista sorkuntza-dokumentalean eta zinematografia-jaialdietan. Documentary Film Festivals (1 eta 2 lib.) eta Film Festivals and Anthropology liburuen koeditorea da, eta Euskal Herriko jaialdiei buruzko IkerFESTS ikerketa-proiektuaren zuzendaritzan jardun du. Dokumentalak hautatzeko batzordeetako kide izan da (Zinemaldiko Lau Haizetara foroan eta Bizkaiko Foru Aldundiarentzat), baita nazioarteko hainbat jaialditako epaimahaikide ere. Europako Zinemaren Akademiaren unibertsitate-sarien Espainiako koordinatzailea da.
EDITORS
Alejandro Alvarado Jódar
Zinemagilea, irakaslea eta ikerlaria Málagako Unibertsitatean
Alejandro Alvarado Jódar zinemagilea, irakaslea eta ikertzailea da Málagako Unibertsitatean. Zinemagile gisa, tandem sortzailea osatzen du Concha Barquerorekin batera. Elkarrekin hamar bat filmen zuzendaritzaz, gidoiaz eta muntaketaz arduratu dira; sormenezko dokumentalak eta pieza esperimentalak egin dituzte batik bat. Aipatzekoak dira Descartes (2021) film laburra, eta Pepe el andaluz (2012) eta Caja de resistencia (2024) film luzeak. Málagako Zinemaldiko Film Laburren Sail Ofizialeko Hautaketa Batzordeko eta ICAAren Film Luze eta Laburren Produkziorako laguntza selektiboen Batzordeko kide izan da.
Antonio Miguel Arenas
ECAM banaketa-etxearen koordinatzailea.
Antonio Miguel Arenas (Granada, 1986) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Málagako Unibertsitatean. 2012an Magnolia aldizkaria sortu zuen, kritika eta analisi zinematografikoaren online argitalpen bat, eta bost urtez koordinatu zuen. Laster, zinema-kritikarako bokazioa komunikazioarekin eta jaialdien kudeaketarekin txandakatzen hasi zen, 2016ko eta 2017ko edizioetan Punto de Vista Zinemaldiko prentsa-sailean sartu baitzen. 2018an, Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotza graduondoko lehen promozioan hautatu zuten. Granadako Gazte Errealizadoreen Jaialdiko zuzendari artistikoa izan da 2021etik. Gaur egun, ECAM banaketa-etxearen koordinatzailea da.
Montserrat Armengou Martín
Televisió de Catalunya TV3-en “Sense Ficció” saioaren zuzendaria
Bere ikerketa-lanek, hala nola “Los niños perdidos del franquismo”, “Las fosas del silencio”, “Devolvedme a mi hijo”, “Abuelo, te sacaré de aquí!” edo “Los internados del miedo” lanak diktadura frankistaren alderdi ezezagunak azaleratu dituzte eta nazioartean sarituak izan dira (Kulturaren Sari Nazionala, Grand Prix FIGRA, Memorimage, Montecarlo, IFTA, Liberpress-Radio France Internationale, etab.). Espainiako Estatuak memoriari buruzko politika publikorik ez duenez, bere dokumentalak biktimei erreparazioa emateko tresna bat izan dira.
Concha Barquero Artés
Zinemagilea, programatzailea eta irakaslea Málagako Unibertsitatean
Concha Barquero Artés zinemagilea, programatzailea eta irakaslea da Málagako Unibertsitatean. Zinema dokumentalari buruzko ikerketak programazioarekin eta sorkuntza zinematografikoarekin uztartzen ditu. Zinemagile gisa, tandem sortzailea osatzen du Alejandro Alvaradorekin batera. Málagako Zinemaldian dokumentalen hautaketa ofizialaz arduratzen den batzordeko kide izan da. Koordinatzaile da Málaga Docs. Encuentro de Cine Documental (Mafiz) topaketan, eta aholkularia ICEXentzat (Cannes eta Hotdocs). Honako liburu hauetan parte hartu du: Film Undone. Elements of a Latent Cinema (Archive Books) edo No se está quieto.
Maria Basagoiti Salazar
Antena eta koprodukzio eskubideen arduraduna
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da eta master bat du Industria Zinematografikoaren Enpresa Kudeaketan. Mariak 10 urtetik gora eman ditu programak, reality-ak eta fikzioa produzitzen Mediaset, Video Media eta Pausokan, besteak beste. 2021etik 2024ra bitartean, Primeran eta Makusi OTTak abian jartzeko kudeaketan aritu da, eta orain EITBn dihardu, antena eta koprodukzio eskubideen arduradun gisa.
Arkaitz Basterra
Zuzendaria eta gidoilaria
Zuzendari eta gidoilari gisa, Arkaitz Basterrak Donostiako Zinemaldian eta Montrealeko Mundu mailako Zinema Jaialdian estreinatu ziren filmak zuzendu ditu; gaur egun bi telesail dokumental garatzen ari da. Arkaitz zineman espezializatutako aholkularia ere bada, eta aholkularitza eskaintzen die nazioarteko produktoreei gidoi eta filmen garapenaren, nazioarteko finantzaketaren, nazioarteko salmenten eta marketin estrategien arloan. Horrez gain, Garachico Film Servicen produktore sortzailea eta Moby Dick Film Capitalen aholkularia da.
Paola Buontempo
Zinemagilea, programatzailea eta irakaslea Zinemaren Unibertsitatean (FUC).
Ikus-entzunezko Arteetan lizentziaduna La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP). Artearen Historia eta Argazkigintza Zuzendaritza ikasketak egin zituen. Las instancias del vértigo (2010), Los animales (2012) eta Las fuerzas (2018) izeneko bere film laburrak ikusgai egon ziren, besteak beste, Cinéma du Réel, Film at Lincoln Center, FICUNAM, BAFICI, MAMBA Arte Modernoaren Museoa, Ruhrtriennale eta ZINEBIn. La Platako Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdia (Festifreak) programatu zuen. 2018 eta 2023 artean, Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdiko programazio-taldearen parte izan zen. Irakasle gisa jarduten du Zinemaren Unibertsitatean (FUC).
Raphaëlle Cittanova
Networking arloa eta koprodukzioa Cannes Docs-en
Raphaëlle Cittanova produktorea da Itsi Bitsi Films-en, eta hamarkada batetik gorako esperientzia du zinemarako eta telebistarako filmen produkzioan. Zinemagile eta ikus-entzunezkoen artistentzako tailerrak ere egiten ditu UnionDocs-en, New Yorkeko arte dokumentaleko zentroan. 2023tik, Cannes Docs-eko networking arloko ekitaldiak eta koprodukzioko bilerak kudeatzen ditu, Cannesko Zinemaldiko Marché du Filmeko dokumentalen industriaren plataforman.
Marion Czarny
Programatzailea eta proiektuen kudeatzailea
Marion Czarny Parisen bizi den proiektu-programatzaile eta -kudeatzailea da. Kultur Proiektuen Kudeaketan masterra egin zuen Sorbona Berria Unibertsitatean, eta ikasketen zati bat Estatu Batuetan (OSU) eta Irlandan (UCD) egin zuen. Zinema-aldizkarietako erredakzio laguntzailea izandakoa da, eta hainbat jaialditako hautaketa batzordeetan lan egin du. Fipadoc-en campuseko arduraduna da, eta ikusle gazteei, ikasleei eta sortzen ari diren profesionalei zuzendutako erredakzio-eduki guztia gainbegiratzen du.
Ione Feijoo
Basque. Audiovisual. nazioarteko marketin, komunikazio eta garapeneko arduraduna
Deustuko Unibertsitatean Humanitateetan eta Komunikazioan lizentziaduna, hamabi urtez komunikazio-agentzia batean lan egin zuen, eta bertan kontuen exekutibo gisa hasi zen, bezeroak kudeatzen eta proiektu digitalak gauzatzen, eta ekitaldiak eta azokak koordinatzen, besteak beste. 2022an Zineuskadin sartu zen, Basque Audiovisual markaren marketina, komunikazioa eta nazioarteko garapenaz arduratzeko, merkatuetara joanez, ingurune digitaletako estrategien bidez eta baliabide espezializatuetan brand contenta baliatuz.
Tamara García Iglesias
Komisarioa eta zinemagilea
Aguilar de Campooko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen bost urtez, eta lau eman zituen programatzaile gisa Arteleku Arte Zentroari lotutako MAPA Kolektiboan. Azken hamarkadan, honako hauen komisario izan da: “Mujer/Máquina/Fábrica”, “Imágenes Secuenciadas” (2021); “Marcar. Signar. Notar” (2020); “BRBA Irratia” (2021); “Mitominas. Narcisa Hirsch” (2016); “This is Just To Say” (2016). Eta honako filmen produkzio zinematografikoan jardun du: “Sobre Todo de Noche” (2023); “O Gemer” (2022)“, “La Piba de Oro” (2021) eta “Zarata” (2023).
Ainhoa González Sanchiz
Desk MEDIA Euskadi Europa Sormen Bulegoaren koordinatzailea
Deustuko Unibertsitatean diplomaduna, Enpresa eta turismo jardueretako teknikari gisa. Bere lan-esperientziaren zatirik handiena Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren bulegoan izan du. Bertan dihardu 2002tik eta haren arduraduna da 2012tik. Bulegotik euskal zinemaren sustapenean lan egin du eta, horretarako, Europako nazioarteko merkatu garrantzitsuenetan parte hartu du.
Berry Hahn
Salmenta agentea eta film programatzailea
Berry Hahn representa actualmente largometrajes de ficción y documentales en Square Eyes. Como jurado y responsable habitual de la toma de decisiones en diversos eventos internacionales, ha participado activamente en el apoyo a los narradores emergentes para dar forma a un sólido ecosistema cinematográfico entre el Sur y el Norte globales. Además de becaria de Getting Real (2024), es antigua alumna del Realness Institute y participó en el proyecto U30 (2023) con Locarno Pro y en la Southern Africa-Locarno Industry Academy (2021).
Louise Martin Papasian
Zinemagilea eta zinema komisarioa
Jatorri armeniarreko zinemagile eta programatzaile frantziarra, Elías Querejeta Zine Eskolako Sorkuntza Masterrean graduatu zen (2023). Parisen eta Buenos Airesen Filosofia ikasi ondoren, hiri hartan ekin zion zinema dokumentalari, bere lehen film laburrarekin, Appelé-զորակոչիկ (2021). Filma Visions du Réelen estreinatu zen eta Frantziako eta atzerriko hainbat jaialditan aukeratu zuten. 2021etik, FIDMarseilleko hautaketa batzordeko kide da. Hainbat epaimahaitan parte hartu du (Beirut Shorts, Go Short Nijmegen, FICValdivia), eta berriki Sabzian eta Fidback aldizkarietan kolaboratu du.
Noé Mendelle
Scottish Documentary Institute-ko zuzendaria
Bere ibilbide zinematografikoa Steel Bank Films-en hasi zen (1982), Channel 4ek Sheffielden duen egoitzan egindako zinema-tailer batean. Eskarmentu handiko zuzendaria eta produktorea da nazioartean, eta zinemaldietarako eta emisio-kanaletarako saritutako hainbat dokumentaletan lan egin du. 2004an, Scottish Documentary Institute sortu zuen, eta hainbat programa sortu zituen Eskozian sormenezko dokumentala garatzeko, hala nola Bridgend the Gap, This is Scotland, Right Here eta Edinburgh Pitch. 2019an, Akademiako kide izendatu zuten dokumentalen sailerako.
Nevena Milašinović
Salmenta agentea eta banaketa espezialista
Lightdox taldearen barruan, Nevenak Europa Erdialdeko eta Ekialdeko, Asiako, Latinoamerikako eta Afrikako banaketa eta salmentak gainbegiratzen ditu. Etorkizun handieneko merkatuetan eta bilakaera zirraragarriena izaten ari diren merkatuetan aditua izateko erronkari heldu zion, sormen eta berrikuntza ugari ekartzen ari baitira. Pintura lizentzia ikasi zuen Banjalukako Arte Akademian, eta Eszenografia masterra egin zuen Brno-ko Musika eta Arte Eszenikoen Janáček Akademian. Nevenak 2015etik dihardu dokumentalen salmentan eta banaketan, eskaripeko bideoetan eta jaialdietako banaketan arreta berezia jarriz.
Ana Peláez
RTVEko dokumentalen koprodukzioko produktore exekutiboa
Hogeita bederatzi urteko esperientzia profesionala du komunikabide, prentsa, irrati, agentzia eta telebistan, eta gaur egun RTVEko Dokumentalen Koprodukzioko produktore exekutiboa da. 2007az geroztik, buru-belarri dihardu dokumentaletan RTVEn, lehenik gidoilari gisa eta hainbat espaziotarako (La aventura del saber, Monográficos, Los oficios de la cultura) produkzio propioko proiektu dokumentalen zuzendari gisa, eta, ondoren, Imprescindibles (2013-2021) eta Los oficios de la cultura (2009-2013) saioen zuzendari gisa.
Leticia Pérez Rico
Dokumentalen eta musikaren arduraduna Movistar Plus+en
Gaur egun, Dokumentalen eta musikaren arduraduna da Movistar Plus+en. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna UCMn (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Estatu mailako eta nazioarteko merkatuko edukietan eta joeretan espezializatua. Hogei urtetik gorako eskarmentua du telebista irekian eta ordainpekoan edukiak programatzeko, hautatzeko eta produzitzeko postuetan, dokumentaletan, faktualetan, zineman eta telesailetan. Esperientzia zabala du sektoreko enpresa handietan, hala nola Canal Satélite Digital, Cuatro, Mediaset eta Movistar Plus+en.
Daria Voumard
Locarnoko Zinemaldiko Locarno Pro Industria arloko zuzendaria
Komunikabideen Kudeaketan lizentziaduna, komunikazioan eta kazetaritza arloan ekion zion bere ibilbide profesionalari, hainbat hedabide-plataformarentzat lan eginez. 7 urte daramatza Locarnoko Zinemaldiko Locarno Pro industria hub-ean lanean; gaur egun, Industria arloko zuzendari gisa. Industria arloko jarduerak koordinatzen ditu eta abian dauden First Look filmen sailaz eta Heritage Online film klasikoen datu-baseaz arduratzen da.