Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI 66

    Nazioarteko epaimahaia

    Sail Ofiziala
    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia

    ANAHÍ BERNERI

    Graduatutako ikus-entzunezko produktorea Buenos Airesko ORT Institutuan eta Parisko INA – Institut National de l’Audiovisuel-en. Sei film luze egin ditu zuzendari eta gidoilari gisa, baita telesailak ere, Prime Brasil, HBO eta Viacom-entzat. Bere lanen artean daude: Un año sin amor (opera prima, Teddy Award – Berlinale 2005), Alanís (Zuzendaritza Onenaren Zilarrezko Maskorra, Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra – SSIFF, 2017), Elena sabe (top ten global – Netflix, 2023) eta Menen Junior telesaila (2023). Rosaura Films bere ekoiztetxearekin Javier Van de Couterren Implosión produzitu zuen (Film Onena – BAFICI, 2021). UNA – Arteen Unibertsitate Nazionaleko (Argentina) gidoigintza katedraren titularra da, eta tutorea EICTV – Nazioarteko Zinema eta Telebista Eskolan (Kuba) eta ENERC – Esperimentazio eta Errealizazio Zinematografikoko Eskola Nazionalean (Argentina). NOKA Mentoring, Maryland Institute College of Arts eta Txileko Unibertsitate Katolikorako eskolak eman ditu, besteak beste.



    OLATZ GANBOA

    Kazetaritzan lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatea – UPV/EHUn eta Arte Dramatikoan diplomaduna Getxoko Antzerki Eskolan. 2018an, Antzezle Berri Onenaren Ercilla Sarirako proposatu zuten, Lyceum Club eta La casa de Bernarda Albagatik. 2019an, Ay Carmelak Euskal Ekoizpen Onenaren Ercilla Saria jaso zuen. 2023an, Ramón Bareak zuzendutako La lucha por la vidaren antzeztaldean parte hartu zuen, eta bere aita Jon Ander Gamboarekin batera ¿Me dejas darle el biberón? antzezlana interpretatu zuen, Patxo Telleríak idatzi eta Telleríak eta Mikel Losadak elkarrekin zuzendutakoa (Álex Angulo Antzerki Laburreko Saria – Pabellón / Bilboko Udala; Ikusleen Saria). Urte berean, Festen obra antzeztu zuen, Thomas Vinterbergen film luzearen egokitzapena. María Goiricelayak zuzendutako lan hori dela eta, Max Sarietan Emakumezko Aktore Onena izateko hautagaia izan zen eta Euskal Aktoreen Batasuna – EAB Sarietan Antzerkiko Emakumezko Aktore Onenaren Saria jaso zuen. Halaber, ETBko Etxekoak telesailaren bi denboralditan protagonista izan da, Tres mentiras, Embarazados eta Tres maneras film luzeetan parte hartu du, besteak beste, baita Buendía Estudios-en Itxaso eta Ángela telesailetan ere.

    ESTHER GARCÍA RODRÍGUEZ

    Produktore eragilea da El Deseon. Bere ibilbidean zehar, Pedro Almodóvar zuzendari ospetsuaren film guztiak produzitu ditu. Matador (1986) filmetik hasi eta Veneziako 2024ko Nazioarteko Zinemaldian Urrezko Lehoia eskuratu zuen La habitación de al lado (2024) filmera arte. Produktore gisa, besteak beste, elkarlanean aritu da Guillermo del Toro, Isabel Coixet, Lucrecia Martel, Álex de la Iglesia edo Damián Szifronekin. Bere lana hainbat bider aitortu dute Goya sarietan eta Oscar sarietan. 2018an, Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak (ICAA) ematen duen Zinematografia Sari Nazionala jaso zuen. Gaur egun, Espainiako Zinemagintzaren eta Ikus-Entzunezko Arteen Institutuko eta Hollywoodeko Zinema Akademiako kide aktibo da.

    CLAUDIUS GENTINETTA

    Duela 56 urte jaio zen Suitzan, eta animaziozko filmak eta komiki arraroak egiten eman du bere bizitzaren zatirik handiena. Luzerna, Kassel eta Liverpooleko arte eskolek lagundu zuten bere prestakuntzan. 1995ean, artistentzako beka batek Krakovian urtebete emateko aukera eman zion, eta esperientzia horrek aztarna ugari utzi zituen bere ondorengo lanetan. Besteak beste, Seilbahn (2008), Schlaf (2010), Islander’s Rest (2015), Selfies (2018) eta Think Something Nice (2022) filmek arrakasta izan zuten nazioarteko zinema jaialdi entzutetsuetan, eta hainbat sari irabazi zituzten. Gaur egun, animaziozko film laburren produktore eta freelance diseinatzaile grafiko gisa lan egiten du Zürich eta Bediglioran.

    NEBOJŠA SLIJEPČEVIĆ

    Kroaziako film zuzendaria. Srbenka (2018) bere film luze dokumentala European Film Award – EFA sarietarako hautatu zuten, eta hainbat sari jaso zituen nazioarteko zinema jaialdietan, hala nola Heart of Sarajevon eta Doc Alliance Awarden, eta Buyens-Chagoll epaimahaiaren aipamen berezia Visions du Réelen. Bere aurreko dokumentala, Gangster of Love (2013), Hot Docsen eta Karlovy Varyko Nazioarteko Zinemaldian proiektatu zen, Kroaziako leihatilako arrakasta handienetako bat bihurtuz. The Man Who Could Not Remain Silent (2024) fikziozko filmak film labur onenaren Urrezko Palma irabazi zuen Cannesko Zinemaldian; sari hori jaso zuen lehen film kroaziarra izan zen. Slijepčević irakasle da Zagrebeko Arte Dramatikoaren Akademian.

    Sail Ofiziala
    ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia

    TERESA LAVINA

    Irlandan errotutako zinemagile eta produktore espainiarra. Bere lanak giza eskubideak eta justizia soziala ditu ardatz. The Arts Office eta Creative Ireland-en finantzaketa jaso du, baita Screen Ireland eta TG4-ren garapenerako funtsak ere. Untold Secrets (2021) filmak itxi zuen Galway Film Fleadh jaialdia, eta Seminci – Valladolideko Nazioarteko Zinema Astean saritu zuten. Mincéir (2022) Irlandako komunitate nomadaren eskubideei buruzkoa da eta aitortza handia izan du Irlandan. Lavina epaimahaikide izan da nazioarteko jaialdietan, Gutxiengo Etnikoak Pantailan duten Ordezkaritza masterra egin zuen Irlandan, eta titulu hori duen herrialdeko pertsona bakarra da. First Class Honours Degree bat du Zinema eta Dokumentalean, zinematografia eta gidoi espezializazioarekin. Gaur egun, FICII – Irlandako Zinema Iberoamerikarraren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria da.
    fotografía: © Karine-Azoubib

    VETON NURKOLLARI

    DokuFesteko Zuzendari Artistikoa da eta 2002an jaialdiaren sortzaileetako bat izan zen. Europako hego-ekialdeko dokumental eta film laburren jaialdi garrantzitsuenetako bat da. DokuPhoto argazki dokumentalaren urteroko erakusketaren komisarioetako bat ere bada, eta Cinema Eye Honors-eko hautaketa batzordeko kide da, zeina New Yorken egoitza duen eta fikziozkoa ez den zinemagintza eredugarria saritzen duen erakunde bat baita. Nurkollari The Albanian Cinema Project-en kide sortzaileetako bat ere bada, Albaniako Zinema Artxibo Nazionalaren egoera zailaz kontzientziatzeko eta hari laguntzeko ekimenarena. Horrez gain, Europako Zinema Akademiako eta Europako Kultur Parlamentuko kide da. Zinema programazioetako ohiko komisarioa eta hainbat zinema jaialdietako epaimahaikide da eta, gaur egun, Kosovoko gazte dokumentalisten prestakuntza- eta tutoretza-programa batean parte hartzen du.
    fotografía: © Kristin-Linney

    MARYAM TAFAKORY

    FOTO: Courtesy of The Flaherty. ©Abby Lord

    Iranen jaioa eta hazia, zinemarekin eta performancearekin lan egiten du. Bere lanak New Yorkeko MoMAn, Cannesko Zuzendarien Hamabostaldian, New Yorkeko Zinemaldian – NYFF, Locarnoko Zinemaldian, Torontoko Nazioarteko Zinemaldian – TIFF, Londresko BFI Zinemaldian, Londresko Tate Modernen, Bruselako BOZARen, Washington DCko National Gallery of Art-en, Los Angelesko Academy Museum-en eta New Yorkeko Museum of the Moving Image-n proiektatu dira, besteak beste. Urrezko Hugo saria jaso zuen Chicagoko 58. Nazioarteko Zinemaldian, Tiger Short saria Rotterdamgo 51. Nazioarteko Zinema Jaialdian – IFFR, Barbara Hammer Film Feministaren saria 60. Ann Arbor Zinemaldian, eta Film Esperimental Onenaren saria Melbourneko 70. eta 71. Nazioarteko Zinemaldietan – MIFF. 2024ko Jarman sarirako ere proposatu zuten.
     
    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak