Erabili gure bilatzailea

Bertoko begiradak - Miradas desde Euskadi - Film laburrak

Bertoko Begiradak ZINEBIk bertako zinemaren eta gure ingurunetik sortzen diren begirada berrien alde egiten duen apustua da. Gaur egungo ahots, sentsibilitate eta zinema egiteko eta pentsatzeko modu oso desberdinak biltzen dituen film laburren hautaketa bat da.

Dokumentalaren, fikzioaren, animazioaren eta lurralde hibridoen artean, film horiek memoria, harremanak, identitatea, desira, zaintzak edo gure paisaien eta bizimoduen eraldaketak aztertzen dituzte. Baina horiek nola filmatu ere galdetzen diote bere buruari: zein tokitatik eta zein irudirekin.

Hala, hurbilekoa den hori behaketarako eta desadostasunerako eremu bihurtzen da, zeina gizarte-aldaketek, oinordekotzan jasotako horrek, afektuek eta kide izateko modu desberdinek zeharkatzen baitute. Abiapuntu bat munduari begiratzeko, haren kontakizunak eztabaidatzeko eta kontakizun berriak entseatzeko.

Bertoko Begiradak sailak film laburra askatasun espazio gisa aldarrikatzen du: entzuteko, esperimentatzeko, emandakoa zalantzan jartzeko eta, behar denean, munduan egoteko beste modu batzuk irudikatzeko gai den zinema bat da.

Alaitz Arenzana Letamendi
Al otro lado_04 – Esther Cabero

Al otro lado

Euskal Herria , Piparrak: Irune Aguirreazaldegui, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Javier Martínez, Pablo Esteo, Leire Martínez

Ezerezaren erdian, txakur disekatu batekin bizi den Rufi adineko emakumeak, online apustuetan murgilduta igarotzen ditu egunak, kanpoko munduarekiko axolagabekeria bizimodu bihurtuta. Baina haren eguneroko errutina hankaz gora jarriko du Bob bizilagun hippyak, bere autokarabana oihan bitxi bihurtu baitu. Landare inbaditzaileen, intsentsu arraroen eta asmo zalantzagarriz jaurtitako fruituen artean, Rufiren mundu itxia eraldatzen hasiko da, modu zirraragarri bezain entretenigarrian.

Informazio gehiago
Hemen-gaude_02—Esther-Cabero

Hemen gaude

Euskal Herria , Sébastien Boulard

Iparraldeko kostaldean, euskarak ez du beti belaunaldiz belaunaldi bidea egiten. Hitzak ezabatzen diren tokian, euskal nortasunak beste bide batzuk aurkitzen ditu bizirik irauteko: keinuetan, itsasoarekiko loturan, mahaiaren bueltan partekatzen diren uneetan. Transmisio hauskor baina tinkoa da, hitzik gabe bizi dena.

Informazio gehiago
Still-1–Si-los-pájaros-cantan-(If-the-Birds-Sing)—MUBOX-STUDIO

Si los pájaros cantan If the Birds Sing

Euskal Herria , Beatriz Larragueta

1934 eta 1945 bitartean, ehunka emakume Iruñearen eta San Cristobal gotorlekuaren (Ezkaba mendiaren gailurrean, Nafarroan) arteko distantzia egiten zuten, tontorrean zeuden preso politikoei janaria, arropa garbia, kontsolamendua eta itxaropena eramanez. Gotorlekurainoko bide hori berregiten dugu. Haiek ikusten zutena ikusten dugun bitartean, haien ahotsak airean dabiltza. Leku bakarra topagune gisa. Haiek zapaldutako lur beretik goaz? Nortzuk ziren?

Informazio gehiago
Still-2026-09-16-134536_1.1.1—Raúl-Barreras

Bitartean, gero Meanwhile, Then

Euskal Herria , Raúl Barreras

Etorkizunean, emozioak eta keinuak desagertu dira. Baina orainean gaude: bost ikertzaile patinete elektrikoetan iristen dira Euskal Herriko herri batera, beren garaian ahaztu duenaren bila. Elkarrizketen eta behaketaren bidez, bertako biztanleen intimitatean barneratzen dira, eta pixkanaka iragana eta etorkizuna nahasten hasten dira.

Informazio gehiago
tTRxwITSAS03—Pifostio-Films

Itsas epel

Euskal Herria , Aroa Fernández Lazkano

Karmen (83), argindarraren faktura ordaindu ezinik, etxeko berogailurako itsasoak bazterrera dakarren egurra biltzen hasten da, familiako ohitura bati helduz. Maixabel (77) lagunak ikusi eta ideia bera kopiatzen dio. Berriro egurrik gabe geratzean, Karmen hondartzara itzultzen da, baina hutsik aurkitzen du, hotzaren aurrean berriro babesgabe geratuz. Laguntzeko asmoz, Oihane (16) bilobak ezkutuan utziko dizkio egur poltsak atean, Karmen keinu on horren atzean nor dagoen argitzen saiatzen den bitartean.

Informazio gehiago
JoareTte_01—Esther-Cabero

Joare tte

Euskal Herria , Ekaitz Bertiz

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du. Inauteriak hurbildu eta beste haurrak prestatzen diren heinean, etxean esaten diote joareak jantzi ahal izateko, badirela ulertu behar dituen gauza asko.

Informazio gehiago
OUD.01—Sonia-Estevez

Onena ura da

Euskal Herria , Sonia Estévez

Bi etxebizitza eta putzu bat dituen etxe bat partekatzen duten bi neska lagunek jabetza horrekin negozioa egiten hasten dira. Batak putzutik ateratzen duen ura botillatan sartzen eta besteak ur berdinarekin ortua ureztatzen eta lortzen dituen produktuak saltzen. Putzuaren inguruan makina bat eraikitzen dute etekin haundiagoa ateratzeko. Makinak gero eta azkarrago egiten du lan.

Informazio gehiago
High-River-Sill-3—Esther-Cabero

High River

Euskal Herria , Daniel Alegrete

Bilbo, 1983ko abuztua. Euri-jasek itsasadarra gainezkatu eta hiria kaosean murgiltzen dute, baina High kluba irekita dago. Argi mozketek eta kanpoko ezegonkortasunak bere jarduera tarteka eteten badute ere, zenbait gizonek elkartzen jarraitzen dute, aldi baterako aterpe eta desiraren espazio horrek sostengaturik. Pixkanaka, barnealdearen eta kanpoaldearen arteko muga lausotu egiten da: ura iragazten hasten da, putzuak sortzen dira eta euriaren etengabeko soinuak kluba inbaditzen du, baztertu ezin den errealitatea agerian utziz.

Informazio gehiago
07_05_04—silvia-rey

La Madame The Madam

Euskal Herria , Alexander Lemus

La madame nire amon-amonaren, Madame Consuelo-ren, hondarrak berreraikitzea da, Valentzian Frankismo garaian ospetsuenetako prostibulu-madametako bat izandakoa. Nire izebak eta nire amarekin, aldizkari zaharreko hiru starekin, helburua harekin konektatzea da bidaia psikomagiko, performatibo eta erritual baten bidez.

Informazio gehiago
05.-Neska-bat-desagertu-da—MarvinWayne

Neska bat desagertu da A Girl Disappeared

Euskal Herria , Mikele Landa Eiguren

Beti hor zegoena jada ez dago. Horregatik, gorputzen, objektuen eta lekuen arteko harremana aldatu egin da, edo hala sentitzen du Oihanak, behintzat. Orain hutsuneek lekua betetzen dute. Bide bat, leiho bat, ohe bat, armairu bat eta ispilu bat. Horrekin eta zeharbideko motxila batean sartzen denarekin, behar duen guztia dauka bere koordenatuak berridatzi eta atseden hartzeko.

Informazio gehiago
Anai – Frame 1 fotocor – Miriam Bou

Anai Brother

Euskal Herria , Imanol G. Gurrutxaga

Julen (30) eta Aitor (27) New Yorkeko kafetegi batean elkartuko dira aspalditik izan nahi zuten elkarrizketa bat izateko. Denborak aurrera egin ahala, iraganeko konpondu gabeko gaiak berriro azaleratuko dira.

Informazio gehiago
EL-SANTO-QUE-VESTÍ_still_3—Mónica-Gallego

El santo que vestí

Euskal Herria , María Monreal

Charok ezkutuan jaso ditu abandonatutako objektuak, eta leku bat eman die etxean. Familiak ilobaren zaintzapean utzi duenean, bere errutina desordenatu egin da, eta eskatzen dioten rola bizitzen jarraitu ala berea aukeratu erabaki beharko du.

Informazio gehiago
3—Rodrigo-Teixeira

Loose Sleep Sono Solto

Euskal Herria - Portugal , Rodrigo Soares Teixeira

Batzuetan, eguneko pausorik zailena lehenengoa izaten da. «Loose Sleep»-en, gure heroia bere buruaren aurka borrokatzen ari da: merezi al du edredoiaren erosotasuna utzi eta kanpoan bizitzeak?

Informazio gehiago
Los-Divulgators-03—Esther-Cabero

Los Divulgators

Euskal Herria , Pablo Hernando

80ko hamarkadaren amaieran, iraultza sozialista batek lana abolitu zuen, eta, ordutik, Estatuak biztanleriaren behar guztiak asetzen ditu. Trukean, herritarrak erabilera publikoko telebista saio bat aurkeztera deituak izan daitezke.

Informazio gehiago
2—Julen-Clarke

Siurana

Euskal Herria , Esther Escudero

Lidia eta Asier, bikote bat, amildegiz inguratuta dagoen Siurana herrira iritsi dira lagun bat bisitatzera. Tentsioa dago bien artean. Lidia gero eta liluratuago sentitzen da bertako kaleetan barrena ibiltzean sentitzen duenarekin. Emakume arabiar baten ihesaren istorioa kontatzen du herriko kondaira batek. Asier Lidiarengana hurbiltzen saiatuko da, alferrik. Herriko elizara iristean Lidia kanpoan geldituko da. Hori izango da Asierrek Lidia ikusiko duen azken aldia.

Informazio gehiago
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos