Erabili gure bilatzailea

Bertoko begiradak - Miradas desde Euskadi

Aurten ere, ZINEBIk herrialdeko ehun sortzailearekin duen konpromisoa berritu du, eta ikusgaitasuna eman die euskal ikus-entzunezkoen oraina eta etorkizuna eratzen ari diren ibilbide sendoko zinemagileei zein ahots berriei. Sail hau, ziur aski, film laburren arloan euskal produkzio zinematografikoari eskainitako erakustaldi osatuena eta anitzena da: tokiko ikus-entzunezko sorkuntzari errekonozimendua egiteko ezinbesteko gune bat.

Bertoko Begiradak sailak 33 film labur biltzen ditu, zeinak lau saiotan zehar proiektatuko baitira Arriaga Antzokian. Horien artean daude ZINEBIren Nazioarteko Lehiaketan, beste 28 lan berrirekin batera, lehiatzeko hautatutako euskal ekoizpeneko 5 film laburrak; guztiek ere, tokiko sorkuntzaren ikuspegi zabala eta adierazgarria osatzen dute.

Ahots ezagunek eta sortzen ari diren begirada berriek, elkarrekin, formatu laburraren bizitasuna eta aniztasuna berresten dituzte, adierazpenerako eta narratiba arakatzeko espazio gisa.

Bertoko Begiradak saileko film laburrek berariazko hainbat aintzatespen jasotzeko aukera dute, tokiko produkzioa akuilatzeko eta publikoarekin harremanetan jartzea bultzatzeko:

  • Publikoaren EITB saria (3.000 €), saileko filmen eta Nazioarteko Lehiaketako euskal film laburren artean bozketa bidez ematen dena.
  • Gazte Epaimahaiaren saria (2.000 €), Euskadiko unibertsitateko eta zinema eskoletako ikasleek ematen dutena.
  • Mirentxu Loyarte – (H)emen saria (2.000 €), emakume zinemagileen epaimahai batek emanten duena. Sariak omenaldia egiten dio Mirentxu Loyarteri, zeina euskal zinemaren aitzindaria baita eta funtsezko film laburren egilea baita, hala nola ZINEBIn urte haietan oso garrantzitsuak izan ziren Irrintzi (1978) edo Ikuska 12 (1981) film laburrena.

Bertoko Begiradak sailak film luze dokumentalari ere zabaltzen dizkio ateak, eta erraztu egiten du iraupen luzeagoko formatuetan egindako gaur egungo euskal zinemak ikusgaitasuna izatea. Aurtengo edizioan, Euskal Herrian produzitutako bost film luze programatu dira.

SUNE

Aresti eta abesti

Euskal Herria , Juan Felipe Garces Gabilondo

Dokumentalak Gabriel Arestiren obra eta eragina aztertzen du, bere poesiaz gain, musikariekiko harremana eta euskara batuaren sorreran izan zuen aitzindaritza nabarmenduz. 1960 eta 1970 hamarkadan musikari berriak sortu ziren Euskal Herrian, orduan 20 eta 30 urte tartean zeuden (Laboa, Lertxundi, Lete, Lourdes Iriondo, Oskorri, Urko) eta beraietako batzuk Arestiren poemak musikatu eta abestu zituzten euskal kulturaren erreferente bihurtuz.

Informazio gehiago
El-arte-sencillo-still_18—AREA-AUDIOVISUAL

El arte sencillo

Euskal Herria , Galder Arriaga

Bere 10 Euskal Melodiengatik ezaguna, Guridi euskal musikagilerik garrantzitsuena da.Bere lan agortezinak beti lortzen ditu kalitate handiko emaitzak, eta bere sentiberatasunarekin gure historia musikalaren zati bat marrazten du. Guridi bere gizatasun eta ironia finagatik nabarmentzen da, zorroztasun profesionalagatik, edertasuna utzi nahi duen bilaketa artistikoarekin batera. Bere 9 konposizioetatik abiatuta, konpositorea eta bere garaia aletuko ditugu: entretenimenduaren industria ala artea? Hizkuntza musikala ofizio edo adierazpen artistiko gisa?

Informazio gehiago
22 Aza · Sala BBK
LMDA_pelicula_03—LARRUA-CREACIONES

La maleta de Álex My father Alex

Euskal Herria , Alejandro Cortés Calahorra

Álex Angulo hil eta hamar urtera, Dodó, aktoreak Txinan adoptatutako alaba, Taiwanetik itzuliko da, aita nor izan zen ezagutzeko. Haren maleta sekretua lagun, Bilbo eta Madril zeharkatuko ditu, senideekin, lagunekin eta zinema, antzerki eta telebistako lankideekin berriz elkartuz. Haien testigantzek eta Álexen lanen pasarteek haren oroimen artistiko eta pertsonala berreraikiko dute, Dodók aitarekiko lotura berreskuratu eta bere nortasuna arakatzen duen bitartean.

Informazio gehiago
23 Aza · Sala BBK
2.-STILL_ARRUPE_BICICLETA—Maria-New-Servicing

Pedro Arrupe. Yo viví la bomba atómica

Euskal Herria , Maite Ibáñez

Hiroshimako bonba atomikotik laurogei urte igaro direla, unibertsitateko irakasle batek Pedro Arruperen historia berreraiki zuen. Pedro Arrupe euskal jesuita leherketatik bizirik atera zen eta 150 pertsona baino gehiago salbatzen lagundu zuen. Dokumentalak Euskadin, Erroman eta Japonian izan zuen ibilbidea azaltzen du, eta bizirik atera zirenen testigantzak berreskuratzen ditu. Haien ahotsek ezinbesteko memoria bat gordetzen dute, eta mehatxu nuklearrari, bakeari eta giza eskubideei buruzko hausnarketa irekitzen dute, inoiz baino beharrezkoagoa baita azken horiek defendatzea.

Informazio gehiago
Al otro lado_04 – Esther Cabero

Al otro lado

Euskal Herria , Piparrak: Irune Aguirreazaldegui, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Javier Martínez, Pablo Esteo, Leire Martínez

Ezerezaren erdian, txakur disekatu batekin bizi den Rufi adineko emakumeak, online apustuetan murgilduta igarotzen ditu egunak, kanpoko munduarekiko axolagabekeria bizimodu bihurtuta. Baina haren eguneroko errutina hankaz gora jarriko du Bob bizilagun hippyak, bere autokarabana oihan bitxi bihurtu baitu. Landare inbaditzaileen, intsentsu arraroen eta asmo zalantzagarriz jaurtitako fruituen artean, Rufiren mundu itxia eraldatzen hasiko da, modu zirraragarri bezain entretenigarrian.

Informazio gehiago
Hemen-gaude_02—Esther-Cabero

Hemen gaude

Euskal Herria , Sébastien Boulard

Iparraldeko kostaldean, euskarak ez du beti belaunaldiz belaunaldi bidea egiten. Hitzak ezabatzen diren tokian, euskal nortasunak beste bide batzuk aurkitzen ditu bizirik irauteko: keinuetan, itsasoarekiko loturan, mahaiaren bueltan partekatzen diren uneetan. Transmisio hauskor baina tinkoa da, hitzik gabe bizi dena.

Informazio gehiago
Still-1–Si-los-pájaros-cantan-(If-the-Birds-Sing)—MUBOX-STUDIO

Si los pájaros cantan If the Birds Sing

Euskal Herria , Beatriz Larragueta

1934 eta 1945 bitartean, ehunka emakume Iruñearen eta San Cristobal gotorlekuaren (Ezkaba mendiaren gailurrean, Nafarroan) arteko distantzia egiten zuten, tontorrean zeuden preso politikoei janaria, arropa garbia, kontsolamendua eta itxaropena eramanez. Gotorlekurainoko bide hori berregiten dugu. Haiek ikusten zutena ikusten dugun bitartean, haien ahotsak airean dabiltza. Leku bakarra topagune gisa. Haiek zapaldutako lur beretik goaz? Nortzuk ziren?

Informazio gehiago
24 Aza · Bilbao Museoa
Still-2026-09-25-145400_1.397.1—Jontxu-Fernandez

Mari Puri Herrero – Lo real y lo fantástico

Euskal Herria , Jon Fernández-Castañeda Viguera

Gure garaiko grabatugile onentzat hartzen da Mari Puri, eta erreala eta fantastikoa den horren arteko mundu batean murgiltzen gaitu dokumental honetan. Bere lana gertutik jarraitu duten artista eta artearen munduari lotutako pertsonaien lekukotzen bidez, dokumentalak euskal kulturaren funtsezko margolari baten bilakaera aztertzen du. Artista ospetsua da grabatuan, marrazketan eta pinturan, kolorea erabat menderatzen du, bere abstrakzioa figuratibotik hurbil dago, eta forma ezinbesteko elementua da bere obra osoan.

Informazio gehiago
Azken-kontzertua—Ainhoa-Blanco

Gatibu: Agur esan barik

Euskal Herria , Jabi Elortegi

25 urteko ibilbidearen ondoren, Gatibuk agur esaten die agertokiei. Dokumentalak azken bira honetan laguntzen ditu taldeko kideak, eta denboraren joanaz, heldutasunaz eta agur esaten jakitearen garrantziaz hausnartzen du.

Informazio gehiago
24 Aza · Sala BBK
Simulacro_Still-1-(Principal)—MUBOX-STUDIO

Simulazioa

Euskal Herria , Nitya López Saitua

Zuzendari bat bere haurtzaroko etxera itzultzen da, gurasoen arteko haustura eragin zuen eztabaida aktoreekin birsortzeko, berak lau urte zituenean. Inprobisazioaren eta bere artifizioa agerian uzten duen filmaketaren bidez, inoiz eskuratu ez zituen oroitzapenak eraikitzen ditu. Baina eszena errepikatu ahala, jarraibideak ezegonkor bihurtzen dira eta berreraikuntzaren eta desioaren arteko muga lausotzen hasten da.

Informazio gehiago
Still-2026-09-16-134536_1.1.1—Raúl-Barreras

Bitartean, gero Meanwhile, then

Euskal Herria , Raúl Barreras

Etorkizunean, emozioak eta keinuak desagertu dira. Baina orainean gaude: bost ikertzaile patinete elektrikoetan iristen dira Euskal Herriko herri batera, beren garaian ahaztu duenaren bila. Elkarrizketen eta behaketaren bidez, bertako biztanleen intimitatean barneratzen dira, eta pixkanaka iragana eta etorkizuna nahasten hasten dira.

Informazio gehiago
tTRxwITSAS03—Pifostio-Films

Itsas epel

Euskal Herria , Aroa Fernández Lazkano

Karmen (83), argindarraren faktura ordaindu ezinik, etxeko berogailurako itsasoak bazterrera dakarren egurra biltzen hasten da, familiako ohitura bati helduz. Maixabel (77) lagunak ikusi eta ideia bera kopiatzen dio. Berriro egurrik gabe geratzean, Karmen hondartzara itzultzen da, baina hutsik aurkitzen du, hotzaren aurrean berriro babesgabe geratuz. Laguntzeko asmoz, Oihane (16) bilobak ezkutuan utziko dizkio egur poltsak atean, Karmen keinu on horren atzean nor dagoen argitzen saiatzen den bitartean.

Informazio gehiago
JoareTte_01—Esther-Cabero

Joare tte

Euskal Herria , Ekaitz Bertiz

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du. Inauteriak hurbildu eta beste haurrak prestatzen diren heinean, etxean esaten diote joareak jantzi ahal izateko, badirela ulertu behar dituen gauza asko.

Informazio gehiago
OUD.01—Sonia-Estevez

Onena ura da

Euskal Herria , Sonia Estévez

Bi etxebizitza eta putzu bat dituen etxe bat partekatzen duten bi neska lagunek jabetza horrekin negozioa egiten hasten dira. Batak putzutik ateratzen duen ura botillatan sartzen eta besteak ur berdinarekin ortua ureztatzen eta lortzen dituen produktuak saltzen. Putzuaren inguruan makina bat eraikitzen dute etekin haundiagoa ateratzeko. Makinak gero eta azkarrago egiten du lan.

Informazio gehiago
25 Aza · Bilbao Museoa
1—Pablo-Casanueva

Gaulana

Euskal Herria , Pablo Casanueva

Argi-kutsadurak kapitalismoaren aurrerapenarekin batera egiten du gora. Mundua segurtasuna eta desarrollismoa lortu nahian argiztatzen da. Mugaren historian zehar iluntasunean babesa bilatu izaten duten pertsonei buruzko film bat. Halakoak izan ziren Ezkabatik ihes egindako 795 presoak, zeinak Frantziara iristeko izarrekin gidatzen saiatu baitziren; baita portugaldarrak ere, joan den mendearen erdialdean, eta, gaur egun, Bidasoa ibaia zeharkatzen saiatzen diren migratzaileak.

Informazio gehiago
25 Aza · Sala BBK
ETS-5—Irati-Unzueta-Cuende

ETS – Itzal argitan

Euskal Herria , Fermin Aio

Iñigo Etxezarreta eta En Tol Sarmiento gailurrera iritsi dira, 20 urte errepide eta oholtzetan igaro ondoren. Baina 35.000 pertsonaren aurrean, Iñigo hautsi egiten da. Presioak eta haurtzaroan anaiaren heriotzak utzitako sendatu gabeko zauriak errua azaleratzen dute.

Informazio gehiago
High-River-Sill-3—Esther-Cabero

High River

Euskal Herria , Daniel Alegrete

Bilbo, 1983ko abuztua. Euri-jasek itsasadarra gainezkatu eta hiria kaosean murgiltzen dute, baina High kluba irekita dago. Argi mozketek eta kanpoko ezegonkortasunak bere jarduera tarteka eteten badute ere, zenbait gizonek elkartzen jarraitzen dute, aldi baterako aterpe eta desiraren espazio horrek sostengaturik. Pixkanaka, barnealdearen eta kanpoaldearen arteko muga lausotu egiten da: ura iragazten hasten da, putzuak sortzen dira eta euriaren etengabeko soinuak kluba inbaditzen du, baztertu ezin den errealitatea agerian utziz.

Informazio gehiago
07_05_04—silvia-rey

La Madame The Madam

Euskal Herria , Alexander Lemus

La madame nire amon-amonaren, Madame Consuelo-ren, hondarrak berreraikitzea da, Valentzian Frankismo garaian ospetsuenetako prostibulu-madametako bat izandakoa. Nire izebak eta nire amarekin, aldizkari zaharreko hiru starekin, helburua harekin konektatzea da bidaia psikomagiko, performatibo eta erritual baten bidez.

Informazio gehiago
05.-Neska-bat-desagertu-da—MarvinWayne

Neska bat desagertu da A Girl Disappeared

Euskal Herria , Mikele Landa Eiguren

Beti hor zegoena jada ez dago. Horregatik, gorputzen, objektuen eta lekuen arteko harremana aldatu egin da, edo hala sentitzen du Oihanak, behintzat. Orain hutsuneek lekua betetzen dute. Bide bat, leiho bat, ohe bat, armairu bat eta ispilu bat. Horrekin eta zeharbideko motxila batean sartzen denarekin, behar duen guztia dauka bere koordenatuak berridatzi eta atseden hartzeko.

Informazio gehiago
Anai – Frame 1 fotocor – Miriam Bou

Anai Brother

Euskal Herria , Imanol G. Gurrutxaga

Julen (30) eta Aitor (27) New Yorkeko kafetegi batean elkartuko dira aspalditik izan nahi zuten elkarrizketa bat izateko. Denborak aurrera egin ahala, iraganeko konpondu gabeko gaiak berriro azaleratuko dira.

Informazio gehiago
EL-SANTO-QUE-VESTÍ_still_3—Mónica-Gallego

El santo que vestí

Euskal Herria , María Monreal

Charok ezkutuan jaso ditu abandonatutako objektuak, eta leku bat eman die etxean. Familiak ilobaren zaintzapean utzi duenean, bere errutina desordenatu egin da, eta eskatzen dioten rola bizitzen jarraitu ala berea aukeratu erabaki beharko du.

Informazio gehiago
3—Rodrigo-Teixeira

Loose Sleep Sono Solto

Euskal Herria - Portugal , Rodrigo Soares Teixeira

Batzuetan, eguneko pausorik zailena lehenengoa izaten da. «Loose Sleep»-en, gure heroia bere buruaren aurka borrokatzen ari da: merezi al du edredoiaren erosotasuna utzi eta kanpoan bizitzeak?

Informazio gehiago
Los-Divulgators-03—Esther-Cabero

Los Divulgators

Euskal Herria , Pablo Hernando

80ko hamarkadaren amaieran, iraultza sozialista batek lana abolitu zuen, eta, ordutik, Estatuak biztanleriaren behar guztiak asetzen ditu. Trukean, herritarrak erabilera publikoko telebista saio bat aurkeztera deituak izan daitezke.

Informazio gehiago
2—Julen-Clarke

Siurana

Euskal Herria , Esther Escudero

Lidia eta Asier, bikote bat, amildegiz inguratuta dagoen Siurana herrira iritsi dira lagun bat bisitatzera. Tentsioa dago bien artean. Lidia gero eta liluratuago sentitzen da bertako kaleetan barrena ibiltzean sentitzen duenarekin. Emakume arabiar baten ihesaren istorioa kontatzen du herriko kondaira batek. Asier Lidiarengana hurbiltzen saiatuko da, alferrik. Herriko elizara iristean Lidia kanpoan geldituko da. Hori izango da Asierrek Lidia ikusiko duen azken aldia.

Informazio gehiago
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos