Garatzen ari diren proiektu bizidunei laguntzeko eta kontrastatzeko tarte labur bat eskaintzeko xedez, eta proposamen pertsonal, hibrido edo esperimentalei arreta berezia jarrita, tutoretza espezializatuak (mentoring sessions) formatu malgu eta irisgarriko miniegonaldi gisa sortu dira, sortzaile gazteei beren ideiak eskarmentu handiko profesionalekin partekatzeko eta orientazio kritikoa jasotzeko aukera emateko, beren proiektuen garapenean aurrera egin ahal izan dezaten laborategiko logikan oinarrituz.
Ekimenak sei proiektu aukeratuko ditu deialdi ireki baten bidez: film laburrak, luzeak eta telesailak izan daitezke, eta topaketa pertsonalizatuak egingo dituzte mentore bakoitzarekin. Mentoreen profilak barne hartzen ditu, bai gidoiaren ikuspegi saihetsezina —Pedro Rivero gidoigile eta zuzendariaren eskarmentuarekin—, bai ikusmolde artistikoa eta zuzendaritza ere —Ivana eta Thomas Volda kroaziar errealizadoreek ordezkatzen dutena—. Horrez gain, bada beste berritasun bat, era honetako ekimenekin alderatuta, ikusle adituen ikuspegia ere eskainiko baitu, programatzaileena, alegia. Horretarako, gurekin izango ditugu Daniel Suljic Animafest Zagreb nazioarteko jaialdiko zuzendari artistikoa eta Sébastien Sperer hogeita bost urtez Annecy Festival-eko hautaketa batzordeko kidea.
Mentoreak
Pedro Rivero
Gidoilaria, zuzendaria eta ekoizlea
Sébastien Sperer
Annecy Zinemaldiko hautaketa batzordeko kidea 25 urtez etaWTF eta WTF OFF programak
Daniel Suljic
Animafest Zagreb jaialdiko zuzendari artistikoa eta zinemagilea
Ivana Volda
Zuzendaria eta animatzaile espezializatua stop-motion animazioan
Thomas Johnson Volda
Diziplina anitzeko artista eta stop-motion animazioan espezializatutako zuzendaria
