Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    ANNA KARINA

    AMESLARIA

    Oroimena zedarrigabea da une zehatzari dagokionean; zalantzarik gabe geroago “hirurogeiko hamarkada zoriontsua” delturikoaren erdi aldean kokatutako urteren batean izango zen. Baina zehatzagoa da lekuari dagokionean. Consulado enpresak zeukan prolekzio arto txikian, garai hartan izen bereko zinetokia zenaren gainean kokatutako lokaletako batean. Vivre sa vie (1962) proiektatzera zihoazen Bilboko Zine Klub Unibertsitarioaren zuzendari eta lagun banaka batzuentzat. primizia modura. biharamunean ikusle guztientzat proiektatu aurretik. Jean-Luc Godard-en lehen filma zen hori, eta Zine Kluben Espainiako Federazioak ekarrita iritsi zen gure pantalletara, bide murriztuetatik izan bazen ere. Zine-ikusle gisa izan dudan sentimenduzko heziketarako, hainbat topaketa ahaztezin izan nituen pelikula honetan.

    Lahenik, zinemak garaian garaiko lekuko den aldetik igaro behar dituen bideak -nahiz eta batzuk irteerarik gabekoak izan- zein diren erakusteari utziko ez zion -eta urte asko pasa dira harrezkero- zinegile baten lana topalu nuen. Gero. behin eta berriz eguneroko zinemaren estereotipoak zalantzan jartzen zituen zine mota batekin egin nuen topo. Bai eta, ordea, aktoresa gazte baten aurpegi hauskorrarekin ere, zein hainbeste gauza gerta zitezkeen garai baten ikur bihurtuko zen. Anna Karinaren arpegia zen hori, Louise Brooks-en erara orraztutako adatsean enkoadratuta, eta zinegileak Maria Falconetti-ren musu biluziaren aurrez aurre ipintzen zuen, azken honek Dreyer aszetikoaren Joana Arc-ekoari bizia ematen zion bitartean. Nana-ren malkoak (izen horretan Emile Zola eta Jean Renoir- eginiko erreferentzia gainjarriak ez ezik, aktoresaren izenaren anagrama ere ikusi behar da) Joana Arc-ekoaren malkoen oihartzun ziren, Anna Karinarenak Falconetti-renen oihartzun ziren bezala. Pelikularen azken eszenetako batean Godard-ena ahotsa ezagutuko dugu Nana/Anna-ri galdezka ea Edgar Allan Poe-ren Erretratu Obala-ren testa irakurtzea nahi duen. Orduan argituko dira kontuak behin betiko: “Gure istorioa da. Emaztearen erretratua egiten duen pintore baten istorioa da”.

    Orduan ezin genuen jakin pelikula honek lekua hartuko zuela Jean-Luc Godard eta Anna Karina bilduko zituzlen zortzi pelikulen sortan. Pelikula horiek zazpi bat urteren buruan egingo ziren, eta zuzendararen eta beronen aktoresa kuttunenaren arteko harremana pasa den mendeko hogeita hamarreko hamarkadan Jose von Sternberg eta Marlene Dietrich-ek eratzen zuten harremanarekin baino ezin da alderatu. Izan ere. Anna Karinak aktoresa moduan -bai eta kantari moduan ere; nork ez du gogoan Jamais je ne t’ai dit que je raimerai toujours de Pierrot le fou bikaina?- eginiko karrerak Jean-Luc Godard-ekiko lankidetzaren mugak gainditzen baditu ere -Jacques Rivette-ren aginduelara errodatu du; honen lanetan eman zien bizitza Suzanne Simonini, Dicerot-en mojari; bai eta André Delvaux, Rainer W. Fasbinder, Luchino Visconti eta George Cukoren aginduetara ere, besteak beste; eta Vive ensemble pelikula errodatu zuen 1973an-, topaketa horrek mugatutako lurraldearen barrenean sortuko dira harreman paregabe horien fruiturik iraunkorrenak. Azken balean, Godard/Karina tandemaren pelikulak harreman bati buruzko bariazioak (musikaiki esan nahi baita) dira; ikerkuntza zinematografikoak, non pertsonaiaren gorputz eta arpegia eta aktoresarenak gainjarri eta azkenean nahastu egiten diren, eta zinemagilearen begiradak, Verónica Dreyer, Angela, Nana, Odile, Marianne Renoir, Natacha von Braun. Paula Nelson edo 703 azafataren mozorroen bitartez, beste pertsonaian gertatzen diren aldaketak ikertzen diren. Izan ere, personaia horrek bere papera zuen bizitza errealean eta Lemmy Caution-ek Alphaville-n filmeko emakumezko perlsonaia delinitzeko era- biltzen zituen hitzak aplika dakizkioke! “Bere irribarreak banpiroen film zaharrak ekartzen zizkidan gogora”. Edertasun saihestezina.

    Harritzekoa al da Anna Karinaren irudiak (Bande à part horretatik ateratakoak, non madison ahaztezin bat dantzatu eta Samy Frei eta Claude Brasseur-ekin batera Louvrera eginiko bisita azkarraren errekorra hautsi baitzuen) Bertolucci-k The Dreamers-en aro mitiko bati eginiko omenaldiaren zati izatea? Azken batean, Anna Karina eta Jean-Luc Godard elkartu zituzten pelikulel aplikatu egin dakioke Louis Aragon-ek zinegilearen lanaren inguruan zituen sentsazioak adierazten saiatzen zenean idazten zuena: “Arteaz hitz egin nahi zuen. Eta bizitzaz baino ez zuen hitz egiten”. Edo, beste hitz batzuekin esanda, nola fikzioa dokumental bihurtzen den.

    Santos Zunzunegui
    Katedraduna (UPV/EHU)


    ANNA KARINA
    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak