LILIANA CAVANI. GALERAK, EZAGUTZAK ETA USTEKABEAK
Inkonformista, eztabaldagarria eta edozein dogmatismotik urruntzen den zinema mota egiten du Liliana Cavanik. Krisi historikoa, soziala, espirituala eta psikikoa erabiltzen ditu tresna gisa erre alitatean ikusten duena Interpretatzeko. Horrek esan nahi du errepresentazio subjektiboak ondo Ikertu behar direla, non eta metaforek, sinboloek eta ikuspegiek forma hartzen duten eta espazioak diseinatzen dituzten. Esplorazio ezezagun horren narrazioa da bere lana, norberaren bizipenen misterioaren bitartez egindako narrazioa hain zuzen, eta protagonistak historiaren eta denboraren barran eta kanpoan kokatzen dira etengabeko es perimentazioaren bidea eginez, galeren, ezagutzen eta ustekabeen artean. Film horiek gizon eta emakume egonezinen historiak dira, inolako frogari uko egin gabe maitatzen eta sufritzen dutenak. Antiheroiak diren heroien eta gizaki konbentzionalen antropologia da eta, aldi berean, Cavaniren gidaritzapean egindako bidal baten arketipoak. Egilea munduan barrena do egiak eta toki komunak ahulduz, zalantzak iradokiz eta horiek ikusleengan islatzen dira bere kameraren objektiboaren ezaug arria den zorroztasun eta ikuspegi berberarekin.
Liliana Carpin jaio zen, Italiako iparraldean, Bolonian ikasi zuen Filologia Klasikoa eta bere jaioterrian zineklub bat sortu zuen. Lizentziatu ondoren zinema lan-aukera bihurtu zen berarentzat. Hirurogelko hamarkadan eta Erroman Zinematografiaren Zentro esperimentaleko zuzendaritza ikastaroan emakume bakarra izan en, eta ikaslerik onena. Garai hartan Cavanik idazteari ekin zion, kulturaren eta gaurkotasunaren inguruan saiakerak eta publizitate-lanak egiten, eta gaur egun ere horrekin dihardu.
Indar eta kalitate handiko dokumental batzuk egin ondoren (1961 eta 1965 artean egin zituen Storia del Ill Reich, L’età di Stalin, La donna nella Resistenza eta Philppe Pétain), 1966an Italiako telebista publikoarentz at (Rai) Francesco d’Assisi egin zuen. Film hori izan zen zuzendari berri baten lehen lana eta harrituta utzi zituen guztiak Izaera mingarri eta independentea erakutsi zuelako. Protesionalki lehiakorra zela eta talentu artistikoa zuela erakutsi zuen Galileo lanarekin: kultura eta botere aren arteko harremana aurrez aurre jartzen ditu, formalki antolaketa bikaina eginez. Raik enkargatu zion Galileo, balna bertan behera utzi zuen proiektua antiklerikalegla izan zitekeelakoan. 1969an enkarguz gin ez zuen lehen lana iritsi zen: Sofoklesen Antigonaren kontakizun ameslaria, Los Caníbales izenburuarekin.
Desadostasunaren garala da, Indarkeria politikoaren eta askapenaren garaia, eta obra berezi horrek bere egingo ditu garai horien alderdirik sortzaileenak, baketzaileenak eta bat-batekoak, irudi mitiko gisa itzuliz. New Yorkeko Zinemaldian arrakasta izugarria izan ondoren banatzaile garrantzitsu batek filma Amerikako Estatu Batuetan banatzeko eskaintza egin zuen, balna baldintza batekin: azken hamabost minutuak kendu eta horien ordez arnaiera zoriontsua izan zezala. Espero ziteke en bezala, Cavanik uko eginzion eskaintzari.
Gehien malte duen film batean, Milarepa, Izen bera duen Tibetar yogazale eta potaren erretratu ederra egiten du: lan erabakigarria izango da, non eta egileak mitopoiesiaren inguruan (taldeek nola sortzen dituzten komunitate bati lotutako mitoak, kontakizunak edo istorioak eta komunitate horretan betetzen duten funtzio soziala) egindako ikerketaren emaitzak erakusten dituen: “Esperientzia izugarria da (ia ahaztuta) benetan ederra den filma ikustea*, Idatz izuen Pasolinik” (1). Hala ere, beste bi filmek eman zioten egile deseroso eta eskandalagarri izalearen ospea: El portero de noche Viscontik esan bezala “lazgarria, krudela eta beldurgarria […] jakinduria bereziaz eta orekaz egindakoa”(2) eta Más allá del bien y del mal (Lou Salomek, Friederich Nietzschek eta Paul Réek izandako maitasun-esperimentuaren ingurukoa). Hau hala izan zen, alde batetik behintzat, zentsura eragiten zutelako eta, atzerrian batez ere, eztabaida intelektual sutsuak izaten zirelako bere lanaren inguruan.
El portero de noche filman —nazismoaren inguruko hausnarketa da, eta pixkanaka maitasunaren azterketa bihurtzen da, maitasuna baita psikikoki gune absoluta— erakutsi zuen bereziki bokazio kosmopolita dotorea zuela eta hori ikus zitekeen edukietan, eszenatokietan, eta zeharkatu zituen lurralde historiko eta kulturaletan. Bere filmak nazioarteko zinemaldi nagusietan izan ohi dira eta onetsi egiten dituzte, eztabaidak sortarazten dituzte eta sakonki aztertzen dituzte Amerikako Estatu Batuetan eta Europan, batez ere Frantzian, eta 1980an Arnoldo García del Vallek monografikoa eskaini zion Espainian.
Bere etapa amerikarrarl indar handiz ekingo dio El portero filmak ikusleen artean izan zuen arrakastari esker eta kritika espezializatuak behin eta berriz alpatzen zituelako bere lanak. Ondorioz Princetowneko Unibertsitateak (bertan argitaratzen zuen Gaetana Marronek The Gaze and the Labyrinth) (3) bere lanaren atzera begirakoa egitea proposatu zion. Nazioarteko kutsu hau argi ikusiko zen, balta ere, bere filmak egiteko aukeratutako aktoreen artean: Pierre Clementi, Dirk Bogarde, Charlotte Rampling, Erland Josephson, Robert Powell, Marcello Mastroianni, Claudia Cardinale, Burt Lancaster, Mickey Rourke, John Malkovich…
80ko hamarkadan nabarmendu ziren La piel (Gurzio Malaparteren nobela egokituz, Napoleseko askapenaren inguruan), Interno berlinese (Jun’ichiro Tanizaki japoniar idazlearen Arenas Movedizas nobelan oinarritua), eta ahaztezina den bigarren bidaia Asisen unibertsora, non eta betiko Francesco sortu zuen Rourkeren laguntzarekin, oso fisikoa bera eta sutsua.
2002an Fine Line Feature amerikar ekoizpen etxeak El juego de Ripley egiteko esaten dio, izen bera zuen Patricia Higsmithen nobelaren egokitzapena egiteko, alegia, eta Malkovichen zuzendaria izango da. 2005ean De Gasperi, l’uomo della speranza eta 2008an Einstein egin ondoren Cavanik berriz ere telebistari helduko dio eta telebistarako sortuko du genero-indarkeriaren inguruko lan bat: Troppo amore.
Errealitatea zalantzan jartzen du beti eta hori argi ikusten da mugimenduan, horixe baita, hain zuzen ere, bere zinematografia osoaren euskarria: Ikerketaren mugimendua, askotan arriskatua dena eta inoiz ez kontsolagarria, aukera artistikoa, bokazioa. Mugimendua, begirada eta kontzientzia luzatzeko askatasun gisa. Arrazoi hauengatik guztiengatik, zineragile kritiko, independente eta askea izateagatik, bere lana zabala, originala eta zirikatzallea izateagatik, bere lana zabala, intelektual eta estetikari dagokionez, ZINEBI Bilboko zinema jaialdiak, justizia osoz Ohorezko Mikeldia ematen dio 53. edizio honetan.
Francesca Brignoli
Ikertzaile independentea, Liliana Cavaniren zinema espezialista
- (1) Pasolini, La pazzesca razionalità della geometría religiosa, «Cinema Nuovo», 229, magglo-giugno 1974.
- (2) Marrone, Lo squardo e i1 labirinto. Il cinema di Liliana Cavani, Marsilio, Venezia 2003, p. 208.
- (3) Marrone, The Gaze and the Labyrinth: The Cinema of Lillana Cavani, Princeton University Press, NJ, 2000.