Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    LUIS DE PABLO

    FRONDOSO MISTERIO MUSIKA ETA ZINEMA LUIS DE PABLOREN ARABERA

    51 ko belaunaldia (konpositore multzo honek Espainiako musika sormenaren ikuspegia berritu eta Europa Erdiko korronte abangoardistekin lotu zuen) deiturikoaren buru nabarmena izanik, Luis de Pablo ez da serialismoa Ichenik eta gero serialismo-ondorengo korronteak sartu zituena bakarrik, lan handia egin baitu hizlari, erreferentzia-testuen itzultzaile eta teknika garaikideen irakasle izanik Madrilgo Kontserbatorioan. Gainera musika-kudeatzalle eta kontzertu-antolatzaile gisa ere berebiziko funtzioa bete du ALEAren bitartez, ALEA musika elektronikoa egiteko Espainiako lehen laborategia eta aldi berean Juan Huartek sustatutako elkarte filarmonikoa da, hirurogeiko ha marraldiaren erdialdean funtzionatzen hasi zena, eta honi esker Espainian lehen aldiz entzun ahal izan ziren Webern, Schönberg, Alban Berg, Varèse edo Charles Ivesen partiturak. Eta ez horienak bakarrik, baita bizirik zeuden egileen partiturak ere. Stockhausen (Madrilen izan zen bere taldearekin bi emanaldi eskainiz), Berio, Boulez, Nono do Steve Reich. Gainera Espainiako konpositoree lanak egiteko enkarguak ematen zizkien, Cristóbal Halffterri adibidez, edo Arturo Tamayori. Luis de Pablok improbisazio elektroakustikoa egiten zuen talde bat sortu zuen Eduardo Poloniorekin eta Horacio Vaggionerekin batera, irrati-esatari gisa lan handia egin zuen Europatik kampoko musika mota ugari herrialdean ezagutaraziz eta 1972an sustatu eta zuzendu zuen Encuentros de Pamplona: Espainian inoiz izan den adierazpen ikusgarriena, diziplina anitzekoa, John Cage eta David Tudor aktoreen lana ikusteaz gain Indonesiako itzalen antzerkia erakusgai izan zen eta hainbat emanaldi ere eskaini ziren, Buñuelen filmak adibidez (garai hartan debekatuta zepoena) edo poesia fonetiko saioak. Gainontzekoan, konpositore gisa, Luis de Pablok ehun eta berrogeita hamar lan inguruko katalogoa osatu du, genero eta formatu guztietako lanak bilduz: bost opera, orkestra —eta ganbera— lanak talde guztiz ezberdinentzat, hainbat bakarlarirentzat kontzertuetarako konposizioak. Frondoso misterio (Misterio mardula) hain zuzen ere, berak idatzitako Biolontxelo eta Orkestra Kontzertu zoragarriaren izenburua da, heriotzaren inguruan Juan Gil Albertek aipatzen duen neurtitz batetik hartutako izenburua./p>

    Elias Querejeta ekoizearekin lan egindakoa, zinematografia-konpositore lan gehiena berarentzat egin du hain zuzen ere, Luis de Pablok estilo berezi eta personala garatu du, bitarteko gutxi erabiliz eta modu jakintsu eta eraginkorrean gainera. Bere ibilbidearen hasieran forma aldetik abangoardismo cuasi abstraktua landu zuen: honen adibiderik argiena Operación H (Néstor Basterretxea, 1963) izan zen, non eta inprobisazioaren eta gero hotsaren desnaturalizazioaren ondorioz elektroakustikaren mugan ezartzen den, aldi berean irudi-banda modu despertsonalizatuan tratatuz. El espíritu de la colmena (Victor Erice, 1973) edo A un dios desconocido (Jaime Chávarri, 1977) film ahaztezinak bereziki erakarparriak baldin badira Luis de Pablok bere musikaren bitartez ezarritako ukituari ere zor diote zerbait: Ericeren filmean Gaztelako estepa hotza gogora ekartzen du tonala ez den flauta- soloak eskainiz, eta bestetan, De cuerpo presente (Antton Ezeiza, 1967) filmean, adibidez, erreferente askorekin jokatzen du Schönberg-en Haize- boskotea edo Stravinsky-ren Orkestra txikiaren suiteak erakutsiz. Originalak desnaturalizatzen ditu baina ezagutzeko moduan, ulergarritasuna galdu gabe eta aipu zuzenik izan gabe: zinema beltzaren parodia kulterano honen oberturak eta epilogoak (non eta protagonistak Becquerren XV. Errima aipatzen duen) omenaldia egiten dio Federico Chuecaren La Gran Vía kalejirari. Erritmoaren zutabea besterik ez du gordetzen eta idazkera politonal hain sendo eta disonantez landua dagoenez erraz kokatzen gaitu familia-unibertso baten barruan, unibertso oso perbertitu eta urrunekoan, eta, aldi berean, ironiaz behatzeko esaten digu baina kezka ere sortzen digu./p>

    Ostinato-a eta sekuentzia errepikakorrak erabiltzen dituenez elementu pribilegiatu gisa, bai lan honetan (partzialki) bai beste musika-bandetan, indar berezia ematen die. Hala gertatzen da, adibidez, La caza (Carlos Saura, 1966) edo Pascual Duarte (Ricardo Franco, 1976) filmetan: soinuak oso sarkorra den erritmo-armonia berezia du, politikoki oso nahasia den unibertsoarekin bat etorriz, eta kasu bietan pertsonaien gorabeheren zildorama pisa funtzionatzen du, non eta pertsonaien ezkutuko indarkeria basakeria izugarriz lehertu daitekeen gutrien espero den unan. Baina giro oso lasaiak sortzeko ere gai izan da Luis de Pablo, adibidez, Reina Zanahoria (Gonzalo Suárez, 1977) eta herri-kantu frantses baten inguruan egiten dituen jolas aldakorrak. Arestian aipatutako Jaime Chávarriren maisulanean ere lortzen du hori: gai berdinarekin jokatzen du teklatu desberdinak erabiliz (klabezina, pianoa, organoa.) joan den denbora eta orainaldia modu hunkigarrian azalduz, ez gotearen denbora tarte bat ere badela azalduz, bai tragediaren memoriaz aritzean bai maitasun ilun baten iraunkortasunaz aritzean, hamarraldi luzeetan bere izena aitortzeko gai izan ez zen maitasun hartaz. Erradikaltasun eta lehorte bereziak ezaugarri (zanik, musika-lengoaiaren berritzaile handi honen film-lanik onenek toki pribilegiatua dute gure artean egindako zinema zerrenda luzean./p>

    ZINEBIren berrogeita hamabigarren edizioak bilbotar unibertsal honi Ohorezko Mike|dia ematen badio bere ibilbidea eta lana eskertuz, eta merezi duen omenaldia egiten badio bere laurogeigarren urteurrena ospatzeko, bidezko ekintza bat baino ez da, eta hain konprometitua eta ibilbide hain aberatsa duen zinemaldi batek ezin zuen honetan hutsik ezin./p>

    Jose Luis Téllez.
    Zinema-kritikaria

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak