Erabili gure bilatzailea

    Sail ofiziala

    AlasTierra_still

    ALAS / TIERRA WINGS / EARTH

    Maddi Barber

    Ilunabar baten argazkiak iragaten. Igelei buruzko liburu bat eskuen artean. Emakume baten aurpegia: irakurtzen ari da. Basakatu bat hainbat eskuren artean. Egunsenti bat igarotzen. María Sánchez albaitari eta idazlearen “Esta es la mano que cuida” (Hau da zaintzen duen eskua) poematik abiatuta, film hau beste espezieekin ditugun harremanetan gertatzen diren ikaskuntza prozesuei buruzko diptiko gisa eraikitzen da.

    Informazio gehiago
    Copia de All effort of men_still1

    ALL EFFORT OF MEN
    L'EFFORT DES HOMMES

    Jean-Gabriel Périot

    Mendeak dira baleak arrantzatzen direla. Badirudi gizonaren indarkeriaren emaitza dela, zeinak bere burua suntsitzen baitu natura suntsituz. Kapitalismoaren goraldiarekin bat etorriz, oraindik ere indarrean jarraitzen du jardun horrek, gizakiek natura eta aurre egiteko gai ez diren izakiak betiereko nola suntsitzen dituzten islatuz.

    Informazio gehiago
    Anhell69 – Still 1

    ANHELL69

    Theo Montoya

    Hileta-auto batek Medellingo kaleak zeharkatzen ditu eta, bitartean, zuzendari gazte batek hiri bortitz eta kontserbadore honetan bizitako iraganaren istorioa kontatzen du. Gogora ekartzen du nolakoa izan zen bere lehen filmaren preprodukzioa, mamuak zituen B klaseko filmarena. Filmean Medellingo queer eszena gaztea erakusten da, baina protagonista nagusia heroina-gaindosi baten ondorioz hiltzen da 21 urterekin, zuzendariaren hainbat lagun bezala. Dokumentala honek belaunaldi suntsitu baten ametsak, zalantzak eta beldurrak aztertzen ditu, eta baita zinema egiten jarraitzeko dauden zailtasunak ere.

    Informazio gehiago
    Copia de Aralkum_Still2

    ARALKUM

    Mila Zhluktenko, Daniel Asadi Faezi

    Paisaia mortu bat, beste planeta batekoa dirudiena. Hondartutako ontzi herdoildu eta bakarti batzuk. Inguruan basamortuko sasiak hazten dira, ekaitz gogorretan hareari eusten diotenak. Aralkum, Aral Basamortua, itsas hondo biluzi bat da, Aral itsasotik geratzen den azkeneko gauza. Ehundura zinematografiko desberdinak uztartuz, saiakera honek berrirudikatu egiten du jada lehortuta dagoen Aral itsasoa, arrantzale zahar bati berriz itsasoratzeko aukera emanez.

    Informazio gehiago
    Copia de backflip_still1

    BACKFLIP

    Nikita Diakur

    Ez da segurua airean itzulipurdi bat egiten saiatzea. Lepoa hautsi dezakezu, buruarekin lurreratu edota eskumuturretan kolpe txar bat hartu. Aukera horietako bat ere ez da atsegina eta, horregatik, nire avatarra arduratzen da horiek egiteaz. 6 nukleoko prozesadore batean praktikatzen du, ikaskuntza automatikoaren laguntzaz. Prozesadorea ez da munduko modernoena, baina iterazio bakoitzeko sei jauzi kalkulatzen ditu. Iterazio batek minutu bat behar du, hau da, 360 jauzi dira ordubetean eta 8.640 jauzi egunean. Nik neuk ezingo nituzke hainbeste jauzi egin.

    Informazio gehiago
    Copia de BALLS_still1

    BALLS LOPTE

    Gorana Jovanović

    Aspaldi honetan gatazkak areagotu egiten dira futbol estadioetan, izan ere, futbol partidatan egoten diren gertaerak titulu supiztaile gisa iristen dira hedabideetara. Bien bitartean, Jugoslaviako sei errepublika ohietako armadak urtero elkartu dira azken hamarkada honetan bakearen izenean areto-futbol txapelketa bat egiteko, eta hedabideek ez dute ia horren berri eman.

    Informazio gehiago
    Copia de BERGIE_1_still

    BERGIE

    Dian Weys

    Bergie terminoa Hegoafrikako hitz bat da, etxegabeei erreferentzia egiten diena. Horrela esaten diete iraganean Taula Mendian (afrikaansez: Tafelberg) babesten zirelako. Legearen agente batek etxegabeak bota behar ditu 10 kilometroko aisialdiko lasterketa bat dela-eta; orduan, legearen eta erantzukizun pertsonalaren arteko elkargune konplexuan barrena ibili beharko da, sarritan alde batera utziak direnen duintasunari aurre egin behar baitio.

    Informazio gehiago
    Copia de Caifan Haiku Still 1 – jon choo

    CAIFAN HAIKU

    Jonathan Choo

    Guoqiang sozialki baldarra da; poeta da eta instagramen eskuz idatzitako bere Haikuak argitaratzen ditu noizean behin. Bere haikuentzako arreta handiagoa lortzeko asmoz, Guoqiangek Augustine Chua tokiko idazlearen idazketa taldera joatea erabakitzen du, haren iritzia jasotzeko. Azkenean, galdera-erantzunetarako tartean galderak egiteko tartea du eta guztiz nahastuta geratzen da, talde osoan deserosotasun handia sortuz.

    Informazio gehiago
    Copia de CHOPPING WOOD CHIPS_still2

    CHOPPING WOOD CHIPS

    Alize Sotelo, Rita Ataide Novais

    Zein da IKEAko mahai baten haustura-puntua hondatzen ari den adiskidetasun baten pisuaren aurrean? Postrearen ordua da ia, eta prentsatutako egur zatiak apurtzeko zorian daude. Istorio kubista bat da hau, bi lagunei, galdutako mahai bati eta haren ordezkoari buruz.

    Informazio gehiago
    Copia de CONTRACAMPOS 01 – Ramón Lluís Bande

    CONTRACAMPOS CAMPS

    Ramón Lluís Bande

    Paisaia berreraikitzeko ahalegin bat da hau. Kantauri itsasoaren ertzetan dagoen atsedenleku eta tiro-zelai bat, 1937 eta 1943 artean frankismoaren kontzentrazio-eremu izandakoa. Ikuslearekin behatzailearen begirada partekatuz, filmak espazio horri esanahi berri bat eman nahi dio, bere esanahi politikoa itzuliz. Baina helburua ez da ikusezina den hori erakustea, ezta filmatzea ere, baizik eta gaur egun existitzen den horretan falta dena ikusaraztea.

    Informazio gehiago
    Copia de DEATH OF THE CITY_still3

    DEATH OF A CITY A MORTE DE UMA CIDADE

    João Rosas

    Bairro Altoko bihotzean, Lisboako erdigunean, inprenta zahar baten eraikina eraitsi dute luxuzko apartamentuak egiteko. Eraispen horretan, zuzendariak Lisboa jakin baten heriotzaren irudi perfektua ikusten du —zeina krisi finantzarioaren eta horren ondoriozko higiezinen salmentaren boomak eragin baitute—, eta hiriko eguneroko bat filmatzea proposatzen du, eraikuntza lanen eta bertako langileen egunerokotasuna erretratatuz.

    Informazio gehiago
    Copia de GREAT HOTEL NAZARENO_stil1

    GRAN HOTEL NAZARENO

    Txuspo Poyo

    Balea baten hezurdura —Nazareno ikastetxeko kabineteko pieza esanguratsuenetako bat— daraman furgoi bat martxan jartzen da, ikastetxeko eraikina luxuzko hotel bat egiteko saldua izan ondoren. Furgoia Erromako leku enblematikoetatik igarotzen da eta horiek ere, ikastetxea bezala, lekualdatu eta esanahiz hustu dira, hiriko turismoak berak sortutako historia garbitzeko eragiketa espekulatibo batean.

    Informazio gehiago
    Copia de HAVE YOU SEEN THIS WOMAN__still

    HAVE YOU SEEN THIS WOMAN?
    DA LI STE VIDELI OVU ŽENU?

    Dušan Zorić, Matija Gluščević

    Udako egun baten berotan, Draginjak bere antza duen gorpu bat aurkitzen du. Udako egun baten berotan, Draginjak sasi‑senar bat kontratatzen du bere lagunen aurrean plantak egiteko. Neguko gau baten hotzetan, Draginja kalez kale dabil, galdutako oroimena berreskuratzeko itxaropenez. Hiru bizitza posibleren bitartez, adin ertaineko emakume bat bere larrutik ateratzen saiatzen da.

    Informazio gehiago
    Copia de Hemen bizi da maitasuna_still

    HEMEN BIZI DA MAITASUNA
    HERE LIVES LOVE

    Ainhoa Olaso, Enara Garcia

    Matixa, 22 urteko gaztea gurasoen etxean bizi da. Logela eta egonkortasuna hankaz gora jarrita, egoera lehertu egiten zaio. Familiatik kanpo bilatzen du babesa, lagun duen Leirek lagunduta. Amarengandik askatzeak libreago egingo duela erabakita, etxetik alde joaten da.

    Informazio gehiago
    Copia de HERMIT ISLAND_still1

    HERMIT ISLAND

    Gábor Mariai

    Misio heroiko batetik itzultzen ari dela, Cassi uharte misteriotsu batean harrapatuta geratzen da. Eremita xelebre bat ezagutzen du eta biak martxan jartzen dira itsasontzi berri bat bilatzeko. Uhartearen sakonera aldakorrek behartu egiten dute Cassi bere bilaketa berriz ebaluatzera; bien bitartean, eremitak bere iraganeko norbaiti aurre egin beharko dio.

    Informazio gehiago
    Copia de Hierofania_4_still

    HIEROPHANY HIEROFANIA

    Maria Nitek

    Ezerezak eztanda egiten du eta zerbait ateratzen da bere baitatik. Masa ilun eta mundruneztatu batetik izakiak ateratzen dira begiztan, mugimentu errepikakorretan: ez dute generorik eta bakarrik daude. Dena aldatzen da haietako batek “zerbait” aurkitzen duenean. Bere baitatik ateratako bola gorri bat da. Berehala, bola handitzen hasten da, forma aldatzen du eta izaki guztiak hipnotizatzen hasten da.

    Informazio gehiago
    Copia de WORDS_still2

    HITZAK WORDS

    Josu Martinez

    1966. Ipar Euskal Herriko Bizkarsoroko herrixkan, lau gaztek hitz batzuk aurkitu dituzte mendian lurperatuta. Euskarazko hitz zaharrak. Herrian, gero eta gutiago mintzatzen da hizkuntza hori. Gazteak frantsesez ari dira. Michellek 21 urte ditu, eta ez ditu ulertzen. Bere familian aspaldi ez da hizkuntza hori hitz egiten.

    Informazio gehiago
    Copia de HolyMen_04_still

    HOLY MEN SVETI LJUDI

    David Lovrić

    Lur idor batean negutegi bakarti bat dago, lau biztanlerekin. Handik gertu dagoen laku batetik gizon misteriotsu bat atera da eta motor gainean doa bizidunen arimak ehizatzera. Negutegiko neska batek —harrapatu ez duen bakarrak— arimen ehiztariari jarraitzen dio korridorez eta hondakinez betetako erreinu ezkutu bateraino. Azkenean, bere etsaiaren gordeleku sekretura iristen denean, ulertzen du den-dena zeremonia alkimiko baten parte zela, eta berak jarri behar diola amaiera.

    Informazio gehiago
    Copia de Hondarrak-1_still

    HONDARRAK IN RUINS

    Paula Iglesias, Marta Gómez

    Bi emakumek zaintzak hondarretan dauzkan mundu bati eusten diote. Gladys, bere betiko konfinamenduan, barneko emakume gisa lan egiten duen etxean. Ima, beti itxaroten itsaso aurrean beste ontzi batek bere sareak hautsi arte. Lanak diren espazioak, etxeak diren lanak eta beti familiak ez diren etxeak. Bere bizipenen oroitzapenak galdera bateraino garamatzan zentzumen-kontakizun batean elkartzen dira: noren esku dago egoera aldatzea?

    Informazio gehiago
    Copia de honey_1_still

    HONEY MADHU

    Tanmay Chowdhary, Tanvi Chowdhary

    Satakshi eta Madhu elkarrekin joan ziren eskolara; hainbat urte dira ez dutela elkar ikusi eta Kalkutako Durga Puja jaialdiko gau batean topo egiten dute. Gauak aurrera egin ahala, elkarrekiko sentimenduak dituztela jakingo dugu, baina ez dira elkarri adierazteko gai. Beren sekretuak jasota daude: Madhuk eskola garaitako koaderno batean idatziz jaso zuen, eta Satakshik Madhuri gau hartatik sei urte igaro zirenean postal bat bidali zion.

    Informazio gehiago
    Copia de HOW I GREW UP (刘宇飞)1

    HOW I GREW UP 芳的蜡烛

    Liu Yufei, Cen Yi, Li Jiawei

    Behatu gabeko emozio ugari ditugu. “I”ari beldurra ematen dio bota ez den kafe kikara batengatik besteek hura zalantzan jartzeak. Film osoa emozio horren behaketaren ingurukoa da. Hazten ari diren lau gauza hutsal irudikatuz, eta sortzeko arrazoiaren bilaketaren bidez, “I”ak, azkenean, emozio horren sorrera ikustea lortzen du.

    Informazio gehiago
    How to Save a Dead Friend_still

    HOW TO SAVE A DEAD FRIEND

    Marusya Syroechkovskaya

    Depresioaren Federazioaren erregimen gero eta autokratikoagoak isilarazita, 16 urte dituen Marusyak urte amaierarako bere belaunaldiaren suizidio‑estatistiketan sartzea erabaki du. Orduan, Kimi ezagutzen du eta maitasun‑istorio bat hasten da gobernu zapaltzailearen ondoezak harrapatuta dituen bi millenialen artean. Elkarrekin, Marusyak eta Kimik gaztaroko euforia, antsietatea eta miseria filmatzen dituzte, denborarik galdu gabe, drogen eta musikaren akuiluarekin.

    Informazio gehiago
    Copia de I DIDN´T MAKE IT TO LOVE HER_still

    I DIDN’T MAKE IT TO LOVE HER
    NISAM JE STIGAO VOLJETI

    Anna Fernandez De Paco

    Marko eta Maja pisuz aldatzen ari dira Sarajevon eta inoiz ikusten ez ditugu solasaldien arteko isiltasuna beren maitasunaren hondarrak dira. Majaren depresioak Markoren borroka poesia bihurtzen du, eta irratian Markoren poemak entzuten dira, beraien arteko komunikaziorako azken zubi bihurtuz.

    Informazio gehiago
    Copia de IN THE BIG YARD INSIDE THE TEENY-WEENY POCKET_still1

    IN THE BIG YARD INSIDE THE TEENY-WEENY POCKET
    ミニミニポッケの大きな庭で

    Yuki Yoko

    Uzkurtzen denean, hedatu egiten da. Flotatzen du eta hondoratu egiten da. Banantzen du, baina lotzen du. Haiek ikusten ari naizela uste dudanean, haiek dira ni ikusten nautenak. Animaziozko errima bat, behaketa, grabaketa eta esperimentazio egun asko elkartzen dituena.

    Informazio gehiago
    Copia de DAYDREAMING SO VIVIDLY ABOUT OUR SPANISH HOLIDAYS_still

    LA HERIDA LUMINOSA
    DAYDREAMING SO VIVIDLY ABOUT OUR SPANISH HOLIDAYS

    Christian Avilés

    Eguzki argirik ikusten ez duten nerabe batzuek bidaia bat egiten dute Balear Uharteetara eguzkiaren eta beroaren bila. Xurgatu egin beharko dute eta edukiontzi gisa jokatu, beren sorterria den Erresuma ilunera eramateko.

    Informazio gehiago
    Letter to a Pig_ (5)

    LETTER TO A PIG

    Tal Kantor

    Holokaustotik bizirik atera zen pertsona batek bizitza salbatu zion txerriari idatzitako gutuna irakurtzen du. Neskatxa batek bere testigantza entzuten du eskolan eta amets bitxi batean murgiltzen da, non identitateari, trauma kolektiboari eta giza izaeraren muturreko portaerei buruzko galderei aurre egin behar baitie.

    Informazio gehiago
    LIKE A FISH ON THE MOON_still

    LIKE A FISH ON THE MOON زن، مرد، بچه

    Dornaz Hajiha

    Haleh ama oso babeslea da, bere 4 urteko semea, Ilya, mizke hazten duena. Egun batean, semeak hitz egiteari uzten dio eta Haleh eta bere senarra, Amir, bat‑bateko mututasunaren arrazoiaren eta erremedioaren bila hasten dira. Zenbat eta gehiago saiatu haurrarekin hitz egiten edo adituei kontsulta egiten, orduan eta okerrago jartzen dira gauzak bikotearentzat eta familiarentzat.

    Informazio gehiago
    Copia de LIVE_still1

    LIVE NA ŻYWO

    Mara Tamkovich

    Poliziak bortizki erreprimitu du manifestaldi baketsu bat Minsken. Bielorrusiako Belsat TV telebista kate independenteko bi emakume kazetari dira gertaerak zuzenean ematen ari diren bakarrak. Poliziaren drone batek aurkitzen dituenean, erabaki dramatiko bati egin beharko diote aurre. Katerina Bakhvalova eta Daria Chultsovaren benetako istorioan oinarritutako drama bat da. 2020an kolonia penal batean bete behar zuten bi urteko zigorra jarri zieten eta, 2022ko uztailean, Katerinaren epaia zortzi urtera luzatu zuten.

    Informazio gehiago
    Copia de Luz-Nocturna_still2

    LUZ NOCTURNA

    Kim Torres

    Ale, hamazazpi urteko neska gazte bat da, eta Costa Ricako landa eremu batean bizi da bere bi neba-arreba txikiekin. Isiltasunak, erresuminak eta alaitasun une laburrek elikatutako paisaien bitartez, Ale bere anaiak egia larritik babesten saiatuko da: amak abandonatu egin ditu.

    Informazio gehiago
    Copia de EarthBecomesSky_Still

    MAY THE EARTH BECOME THE SKY
    FACE-S-AR PĂM NTUL CER

    Ana Vijdea

    Maria, 48 urteko emakume bat, bi munduren artean harrapatuta dago: bata aszetismoak gidatzen du eta, bestea, bere bi semeekiko harremana berreskuratzeko eta haiekin egoteko beharrak. Kontu handiz konposatutako planoen eta soinu minimalisten bidez, bere eguneroko bizitza, pentsamenduak eta emozioak antzeman ditzakegu.

    Informazio gehiago
    Copia de misalinged_still

    MISALIGNED KONIUNKCJA

    Marta Magnuska

    Emakumea eta gizona gela batean daude, geko bat dago terrarium batean, hainbat euli lanpara baten inguruan hegan ari dira. Pixkanaka, bere jardueren eta behatutako elementuen arteko dependentzia eta analogia gehiago ezagutzen ditugu, beraien unibertsoen erritmoa azkartu ahala. Badirudi erakusten den mikrokosmosak interakzio erritmiko bat duela eta ordena kosmikoren baten baitakoa dela.

    Informazio gehiago
    Copia de My AI Lover_1_still

    MY AI LOVER

    Chouwa Liang

    Hiru neska txinatar gazte “hitzordu” berezi batean daude beren bikotekide artifizialki adimendunekin, eta era horretako harreman intimoen bakantasunaz eta mugez gogoeta egiten dute. Lan honek lotura horien aberastasuna jasotzen du, galdera filosofikoetatik hasi eta une intimoetaraino, maitale artifizialki adimendun horiek benetan ematen duten segurtasun eta konpainia sentsaziotik igaroz.

    Informazio gehiago
    My Small Land_still_01

    MY SMALL LAND マイスモールランド

    Emma Kawawada

    Sarya (17) Japonian errefuxiatuta dagoen neska kurdu bat da. Badirudi ondo doakiola: unibertsitatera sartzeko nota onak ditu, lagun onez inguratuta dago eta Sotarekin duen harremana gero eta bereziagoa da. Dena den, Saryaren bizitza hankaz gora jartzen da errefuxiatu estatusa ukatzen dietenean, bere familiak ezingo baitu, ez hirian lan egin, ez bidaiatu. Bere aita, bizimodua ateratzeko lanean ari zena, atxilotu egiten dute legez kanpoko langilea izateagatik. Bat‑batean, Surya behartuta dago bere anai‑arreba txikiez eta bere existentziaz beraz arduratzera.

    Informazio gehiago
    de our film_still

    NUESTRA PELÍCULA OUR FILM

    Diana Bustamante

    Pieza hau irudien, errepikapenen eta memorien collage bat da, 80ko hamarkadan Kolonbian emandako albistegietako artxiboetan esku hartuz egin dena. Berreraikuntza hau belaunaldi batekin lotuta dago —nire belaunaldiarekin— zeina normal bihurtu ziren eta zentzurik ez zuten irudi horiez inguratuta hazi baitzen.

    Informazio gehiago
    Copia de SMELLS_1_stills

    OLORES SMELLS

    Alba Esquinas

    Hauek dira labanetatik eta odolez zikindutako trapuetatik gertuago sentitzen den pertsona baten haurtzaroko soinu eta irudiak; eta ez hainbeste haurrak jolaseak imajinatzean haurtzaroari egozten zaion araztasunaren hurbil dagoen batenak. Haurtzaroaz hitz egitea, ordea, ez da soilik odolaz hitz egitea, baizik eta baita amaz eta haren haragiaren usainez hitz egitea ere.

    Informazio gehiago
    Outside1 – Hanne Biermann

    OUTSIDE НАЗОВНІ

    Olha Zhurba

    Ukrainako 2014ko iraultzan zehar, Roma, 13 urteko kaleko mutiko bat, Kieveko fronteko lerroetan korrika dabil harriak eta molotov koktelak jaurtitzen. Azkar bihurtuko da iraultzaren aurpegi eta maskota. Baina, kamuflaje‑uniformearen, eguzkitako betaurrekoen eta beldurgabetasunaren azpian, umezurztegi bateko mutil bakarti bat ezkutatzen da, zeinak, 5 urte geroago, 18 urte beteko baititu eta kale gorrian geratuko baita, poltsikoan metxero bat eta laban bat besterik ez dituela.

    Informazio gehiago
    pina 1

    PINA

    XIX. mende amaieran, Siziliako landazabaleko herrixka batean, Pina gazteak lurra leheneratzeko ahalmena du. Uzta bakoitzarekin, mafiak inolako lotsarik gabe arpilatzen du herria. Pinaren eta mafiako buruzagiaren arteko topaketak gosete batean murgilduko du herrixka, herrialde osoaren patua arriskuan jarriz.

    Informazio gehiago
    Copia de Resting_Fog_still2

    RESTING FOG NYUGVÓ KÖD

    Nikolett Fábián

    Oroitzapen bat —eta haren atzetik datorren desintegrazioa— berriz bizitzeko prozesua irudi asoziatibo batzuen bitartez. Bere irudien efektuaren bitartez, animazioak ikusleak egoera mental eta emozional hipnotiko batera eraman nahi ditu, memoriaren izaera anitza eta gure oroitzapenetara jaistearen poz atsegin eta iragankorra sentitu ditzaten.

    Informazio gehiago
    Copia de SEARCHING HELENY__still1

    SEARCHING HELENY CADÊ HELENY?

    Esther Vital García

    Puntada a puntada, fotograma por fotograma y recuerdo a recuerdo, este trabajo da a conocer la historia de Heleny Guariba, filósofa, profesora y directora de teatro que fue desaparecida en 1971 por la dictadura que tuvo lugar en Brasil. Está inspirado en las arpilleras, arte textil popular que surgió en Chile en respuesta a los horrores del régimen militar de Augusto Pinochet, que desvelaban lo que las palabras no podían contar.

    Informazio gehiago
    Copia de SOLIDARITY_still1

    SOLIDARITY SOLIDARIEDADE

    Fernanda Pessoa

    2021ean, ehunka mila pertsona kaleetara irten ziren Brasilen, pandemia betean, Bolsonaroren gobernuaren aurkako protesta egiteko. Joyce Wielanden 1973ko izen bereko filmean oinarrituz, film honek manifestaldi horiek erretratatzen ditu, arreta gizakien eskuetan jarriz, eta ez Wielanden oinetan. Super 8 mm-ko ektachromean egindako irudiek hainbat keinu erakusten dituzte, afektua, erresistentzia, babesa, poza edo errepresioa adieraziz.

    Informazio gehiago
    Copia de Son of the Sun_1_Still

    SON OF THE SUN ATASININ BALASI

    Dastan Madalbekov

    Bakytek 10 urte ditu eta aitarekin bizi da. Elkarrekin joaten dira bainuetxeetara eta elkarrekin bazkaltzen dute. Ez dute asko hitz egiten. Aita haurraren independentzia sustatzen saiatzen da eta, horregatik, gauetan aita ez da etxera etortzen. Bakytek, bere antsietateak ezkutatuz, bere eguneroko errutinarekin jarraitzen du. Ikastetxera joaten da, janaria prestatzen du… baina gauak, aita gabe, gero eta jasangaitzagoak dira.

    Informazio gehiago
    Copia de Sonnenstube_1_stil

    SONNENSTUBE

    Davide Palella

    Sergio Cortesik eguzkiaren behaketari eskaini zion bere bizitza. Locarnoko La Specola Solare Ticinese behatoki federalean, 1957 eta 2021 bitartean, eguzki-orbanen 15.000 marrazkitik gora egin zituen, bere jainkoaren erantzunik inoiz jaso ez duen monje baten pareko fedeak bultzatuta.

    Informazio gehiago
    Copia de Spiral_still_01

    SPIRAL

    Salla Sorri, Eva-Maria Koskinen

    Hainbat urtez elkar ikusi gabe egon ondoren, Annak ete Jasminek (ikastetxean Anna jazartzen zuen neskak) kasualitatez egiten dute topo Jasminek alaba Annaren dantza eskoletara eramaten duenean. Anna eta Jasmine modu zibilizatuan portatzen saiatzen dira, baina zerbait dago ezkutuan eta, elkar ikustearen ondorioz, dantza-eskola alaia izango zena estatusagatiko borroka bihurtzen da, non emozioek Annaren zentzua lausotzen baitute. Biktima jazartzaile bihurtuko ote da?

    Informazio gehiago
    ProdStill1_StrangerThanRotterdam-1200×675

    STRANGER THAN ROTTERDAM WITH SARA DRIVER

    Lewie Kloster, Noah Kloster

    Filmak finantzatzeak lapurreta baten itxura du maiz. Taldea biltzeak lapurreta bat antolatzearen antza du. Lortu dutenek arma sekretu bat eduki dute. Jim Jarmuschentzat Sara Driver zen bere arma sekretua. Bere film laburra Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldi ospetsura gonbidatu dute: aukera ezin hobea da finantzaketa bermatzeko. Baina arazo bat dago: zinemaldiak zuzendariaren hegaldia soilik ordain dezake. Jim ez da ona plangintzan, esan genezake ideiak dituena izan ohi dela. Sara berarekin joan behar da zinemaldian egongo diren finantzariekin hitz egiteko.

    Informazio gehiago
    Copia de THE ARRIVAL OF ALIENS_still1

    THE ARRIVAL OF ALIENS
    当外星人到来的时候

    Tian Guan, Junjie Lam

    Sistema autoritarioaren forma berri baten eta horretara egokitu diren herritarren arteko harremana aztertzen duen fabula bat. Pertsona talde bat jada garbi-garbi dagoen espazio ezezagun bat garbitzen ari da. Behin eta berriz ohartarazten dituzte estralurtarren eraso bat datorrenaz. Hareazko ekaitz batek espazioa betetzen du, estralurtarren erasoaren atariko gisa. Dena den, pertsona batek hareazko ekaitzaren atzean datzan sekretua aurkitzen du… Benetan existitzen al dira erasotzaile estralurtarrak?

    Informazio gehiago
    Copia de The Bath_still2

    THE BATH
    O BANHO

    Maria Inês Gonçalves

    Ama bat bere haur jaioberria bainatzen ari da; bien bitartean, gainerako haurrak ihinztagailuetako urekin jolasten ari dira. Familiaren irudien eta irudi intimoen artean, zerbait argitzen hasten da: espazioak eraldatu egiten dira, traumari azaleratzeko aukera emanez. Oroitzapen pertsonal batetik hasita, eta ura bizitzarako beharrezkoa den baina suntsigarria izan daitekeen substantzia gisa ulertzen duen ikuspegitik, bidaia murgiltzaile batera garamatza fikzio honek, haurtzaroko pertzeptzioaren egoeretan zehar, uraren materialtasuna filmaren materialtasunarekiko paraleloan arakatuz.

    Informazio gehiago
    Copia de Diabeł_2_still

    THE DEVIL DIABEŁ

    Jan Bujnowski

    Iritzi Publikoko Ikerketa Institutuak (OPOB) 90eko hamarkadan egindako ikerlanen arabera, poloniarren % 95 inguruk fededun gisa identifikatzen du bere burua. Aldi berean, langabezia-tasak marka guztiak hautsi zituen. Krisi garaian, jendeak espiritualtasuna bilatzen duenean, itxuraz ezinezkoak diren gertaerak posible bihurtzen dira…

    Informazio gehiago
    Copia de THE EMPTY SPHERE_still2

    THE EMPTY SPHERE LE CERCLE VIDE

    Stéphanie Roland

    Lan esperimental honek objektu espazial bat eta hura hilerri espazial batera nola erortzen den erakusten du. Emakume zientzialari batek objektu horrekiko atxikimendua eta leku misteriotsu hura dokumentatzen duten irudirik eza agertzen ditu. Zientzia-fikziozko alderantzizko bidaia baten moduan, saiakera honek benetako artxiboak eta fikziozkoak nahasten ditu eta gidatu egiten gaitu, jazarleak bagina bezala, leku ikusezin baten kanpoaldeetara.

    Informazio gehiago
    Copia de THE SILENT WHISTLE_still1

    THE SILENT WHISTLE 风筝

    Yingtong Li

    Ming 19 urteko neska bakarti bat da, eta gaueko txandan egiten du lan denda batean. Egun batean, Udaberriko Jaialdirako gutxi falta denean, bere auzoko Ruik gonbidatu egiten du afari “berezi” batera, bere iragan ezkutua gogoraraziz.

    Informazio gehiago
    Copia de Think something nice_still1

    THINK SOMETHING NICE

    Claudius Gentinetta

    Dentistaren besaulkiaren menpe, protagonistak minari aurre egitea eta gizakion izaera zekenari aurre egitea, beste aukerarik ez du. Bere burua distraitzeko, arrantzaleei eta itsasoari buruzko fantasiazko istorio batean babesten du bere burua.

    Informazio gehiago
    Copia de ALL MY SCARS VANISH IN THE WIND_still1

    TODAS MIS CICATRICES SE DESVANECEN EN EL VIENTO
    ALL MY SCARS VANISH IN THE WIND

    Angélica Restrepo, Carlos Velandia

    Oroitzapen intrusiboen eta bilatutako memorien artean, emakume batek bere izanaren sakontasunetatik jasotako dei bati erantzuten dio. Gero eta ulergarriagoa den laguntza-oihu kriptiko batek jatorrizko zauriraino gidatuko du, bere baitako haurreraino, eta kontsolatu egingo du, azkenean bere buruaren babesle bihurtzeko.

    Informazio gehiago
    Copia de WellWishesMyLoveYourLove_still1

    WELL WISHES MY LOVE, YOUR LOVE

    Gabriel Gabriel Garble

    Umerzuztu berria den, eta galera itzel baten zauria duen mutiko batek besoko protesi bat uzten dio ikaskide bati egun baterako. Ikaskideak protesia hainbat ehundura eta materialen eraginpean jartzen du, prozesu guztia dokumentatuz. Ilargia eguzkira hurbildu ahala, mutikoak uraren gainean ezohiko isla bat ikusten du… Zer gertatuko da gorputz-adarrarekin, eta zer gertatuko da grabatutako bideoekin?

    Informazio gehiago
    Copia de WILD FLOWERS_still

    WILD FLOWERS

    Karla Crnčević

    Aitak, bere bizitza osoan, behin baino ez zuen erabili kamera bat. Hogeita hamar urte geroago, filmatu zuen materiala digitalizatzeko eskatu zidan. Zer gogoratzen ote zuen jakin nahi nuen. Atxibo pertsonaleko materiala berriz ikusteko eta birpentsatzeko bulkadatik abiatuta, filmak memoria arakatzen du, eta baita memoriak dokumentazioaren eta erakundeetatik kanpo egiten den artxibo jarduketarekin duen harremana ere. Politika eta espazio intimoak lotuz, filmak galderak egiten ditu gerrak artxibo pribatuetan duen eraginari buruz eta lorategiek hasiera berrietarako leku gisa duten zereginari buruz.

    Informazio gehiago
    Copia de Zoon_still5

    ZOON

    Jonatan Schwenk

    Gaueko baso bateko zingira ilunetan, axolote distiratsuen talde bat araldian dago, elkarri laztanak eta hozka egiten. Handik gutxira, basoko biztanle askoz handiago batek, bi hankatan dabilenak, talde lizunarekin topo egiten du; makurtu egiten da izaki txiki eta distiratsuetako bat irensteko. Bere lagun potzoloek ere parte hartzen dute eta oturuntza hasten da. Eguna pixkanaka argitu ahala, beste jolas alai bat hasten da adarren goiko aldean.

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators