Erabili gure bilatzailea

Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia

KULTURA ETA ERALDAKETA

Gonzalo Olabarria. Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Zinegotzia.

67 edizio berebiziko legatua dira edozein kultur adierazpenentzat. Urte horietan guztietan zehar, ZINEBIren ezaugarri eta inertzietako asko azaltzen dituzten ibilbidea eta nortasuna bildu dira. Legatu hori, ordea sorkuntzaren, ikus-entzunezko industriaren eta kulturaren egungo erronkekin kontrastatu daiteke eta kontrastatu behar da. 67 ediziok etorkizunari begiratzen laguntzen dute baina, horrez gain, beharrezko egiten dute begirada berritzaile bat izatea.

Ia zazpi hamarkadatan zehar, ZINEBIk film laburren eta dokumentalen arloan nazioarteko erreferentziazko plataforma gisa duen prestigioa sendotu du, eta gure hiria mundu osoko sortzaileekin lotu du. Horrez gain, gai izan da bertako talentua indartzeko beharrari heltzeko, eta Bilbo hub sortzaile eta dinamiko gisa proiektatzen jakin izan du. Bide horretan, jaialdiak elkarlan aktiboan dihardu euskal ikus-entzunezkoen industriarekin, aukerak sortzeko, badakielako potentzialtasun handiko ekosistema sortzaile eta industrial baten parte dela.

Hala, ZINEBIk zinemagile eta profesionalen belaunaldi berrien prestakuntzan laguntzen du, eta berrikuntza sustatzen du gero eta erakargarriagoa eta lehiakorragoa den sektore batean. Bere jardueren bidez —proiekzioak, laborategiak, topaketa profesionalak eta elkarrizketarako espazioak—, jaialdiak sareak ehuntzen ditu akademiaren, industriaren eta sortzaileen artean, eta, horrela, bere ekitaldi izaera gainditzen duen ikus-entzunezko proiektu bat sustatzen du.

ZINEBI 67 guztiok proiektu kolektibo honetan parte hartzeko gonbidapen bat da, non, zinema dokumentala eta film laburrak ospatzeaz gain, gure komunitateak bultzada bat jasotzen duen Bilbo konektatuago, askotariko eta etorkizuneko erronketarako prestatuago bat eraikitzeko. Dagoeneko garen hori islatzen du, baina, batez ere, izan nahi dugun horretara hurbiltzen gaitu. Aurrera egiten saiatuko gara, anbizioz, errespetuz eta konpromisoz.

Organizadores
Organizadores
Con el apoyo de
logotipos
Entidades colaboradoras
logotipos
logotipos