Sail Ofiziala Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia
Callisto McNulty
Callisto Mc Nulty (Paris, 1990) zinemagilea, idazlea eta itzultzailea da. Londresko Central Saint Martins eta Goldsmiths University-n jaso zuen prestakuntza, eta bere lanean ikerketa, artxiboa eta ikus-entzunezko sorkuntza uztartzen ditu, bazterreko ahots eta kontakizunei ikusgaitasuna emateko. 2017an Eric’s Tape-en zuzendarietako bat izan zen, Andy Warholen grabazio misteriotsu bat ardatz duen dokumentalarena. Bere bigarren film luzeak, Delphine et Carole, insoumuses (2019), Delphine Seyrig eta Carole Roussopoulosen arteko lankidetza aztertzen du, eta nazioarteko hogeita hamar jaialditan baino gehiagotan hautatu zuten eta sari ugari lortu zituen. 2019az geroztik, performanceak egiten ditu Émilie Notéris-ekin batera, SCUM Manifesto-n inspiratuta. SCUM Manifesto (NAIMA, 2018) eta Bibelot (2019) liburuen editoreetako bat ere bada.
Daniel Šuljić
Daniel Šulji Zagreben jaiotako animaziozko zinema zuzendaria eta musikaria da. Pintura eta animazioa ikasi zituen Vienako Arte Aplikatuen Unibertsitatean, eta han graduatu zen C. L. Attersee-ren Masterclass-ean. 1992 eta 2010 artean Vienan bizi izan zen eta 2011tik Zagreb eta Viena artean aritzen da lanean. Bere filmak —Evening Star, Leckdonalds, The Cake, I Can Imagine It Very Well, Short Life, Transparency eta From Under Which Rock Did They Crawl Out— ehunka nazioarteko jaialditan proiektatu dira eta sari ugari jaso dituzte. Epaimahaikide izan da hainbat jaialditan, baita atzera begirakoen protagonista ere, Anifilm Třeboň, Monstra Lisboa eta ITFS Stuttgarten. 2011tik Animafest Zagreben zuzendari artistikoa da eta, 2024tik, Zagrebeko Arte Ederren Akademiako Animazio eta Baliabide Berrien Departamentuko burua da.
Ramia Beladel
Ramia Beladel artista bisual eta kultur komisario marokoar bat da, eta graduko ikasketak burutu zituen École des Beaux-Arts de Tétouan prestigiotsuan. Hamar urte baino gehiagoko eskarmentua du kultur kuratoretzan, eta sormena, komunitatea eta elkarrizketa lotzen dituzten ekimen artistiko eta zinematografiko ugari garatu eta bideratu ditu. 2021ean, Marrakech Short Film Festival (MsFF) sortu zuen. Jaialdia laster bihurtu da sortzen ari diren zinemagileentzako eta nazioarteko trukerako funtsezko plataforma, non film laburrek kulturak eta ahotsak lotzeko duten boterea ospatzen den.
Santiago Tabernero
Zuzendaria, gidoigilea eta kazetaria. Vida y color (2007) filmarekin egin zuen debuta, saria jaso zuen Miami, Toulouse, Murtzia eta Valladolideko jaialdietan eta Zuzendari Berri Onenaren Goya sarirako izendatu zuten. 2014an Presentimientos zuzendu zuen, Clara Sánchezen eleberrian oinarrituta. Tiempo muerto, El amor, El amor 2 film laburrak eta Las gafas de Isabel Coixet (2025) dokumentala egin ditu. Gidoilari gisa, Desvío al paraíso, Taxi, Asfalto, César y Zaín eta La flor del almendro sinatu ditu. Televisión Españolan hainbat formatu sortu ditu, hala nola Versión Española, Carta Blanca, La Nube, En familia eta baita zuzeneko espazioak ere, esaterako, Torres y Reyes, Alaska y Coronas, Alaska y Segura eta Sánchez y Carbonell. Días de Cine-ren sortzaileetako bat izan zen, eta saio musikal bereziak zuzendu ditu, hala Miguel Bosé, Raphael, Luz Casal edo Joan Manuel Serratentzat.
Norika Sefa
Norika Sefa idazlea eta zuzendaria da. FAMUn graduatu zen, Pragan. Looking for Venera 2021ean bere debut gisa estreinatu zuen filmagatik da ezaguna; film horrekin, itzal handiko talentu berri gisa finkatu zen. Filmak hainbat sari prestigiotsu irabazi ditu eta beste hainbaterako izendatu zuten. Bere lehen lanen artean dago ere Desde Arriba, Werner Herzogen gidaritzapean Peruko oihanean filmatutako dokumentala. Bere azken flim laburra, Like a Sick Yellow (2024), abangoardiazko dokumental bat da, non sakonago arakatzen duen narrazioa eta adierazpen bisuala jorratzeko bere modu gordin hori. Norika artearen eta kulturaren arloko hainbat erakundetara gonbidatu izan dute bere zinema egiteko modu bereizgarriaz hitz egin dezan. Zinemagintzaren irakasle gisa dihardu eta epaimahaikide izan da izen handiko hainbat zinema jaialditan. Norika EFA- Europako Zinema Akademiako kide da.
Mirentxu Loyarte – (H)emen Saria – Bertoko Begiradak
Aroa Fernández Lazkano
Zuzendaria eta gidoigilea. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta Zinema Zuzendaritzan espezializatua Instituto del Cine Madrid-en. Emakumezko Euskal Egileentzako Film Laburren I. Gidoi Lehiaketaren lehen irabazlea eta bigarren edizioko finalista izan da. Gaur egun “Itsas-epel” bere lehen film laburraren preprodukzioan dihardu; laburmetraia HEMEN elkarteko AUKERA laborategietan hautatua izan zen, eta euskarazko proiektu onenaren Bizkaiko Foru Aldundiaren saria jaso zuen.
Inge Mendioroz Ibáñez
Inge Mendioroz Ibañez andoaindarrak Bartzelonako Massana arte eskolan egin zituen ilustrazio ikasketak. Urte luzez prentsan maketatzaile aritu ondoren, muntai eta postprodukzio master bat egin zuen, eta ordutik Behirada izenpean dihardu ikus-entzunezkoen arloan lanean. Raúl López muntatzailearen laguntzaile izan da hainbat filmetan, eta ondoren bere kabuz jardun du muntatzaile gisa. Azken urteetan, muntatzaile eta zuzendari lanak uztartzen hasi da; haren azken lana, Lurdes Iriondo, Ez gara alferrik pasako dokumentala, Idoia Garzes Aldazabal gidoilariarekin batera sinatua, Donostiako Zinemaldiko Zinemira atalean aurkeztu berri du. Horrez gain, arte-proiektuetan parte hartzea gustuko du; adibidez, Yu Depeng artistarentzat muntatu duen Cielo redondo y tierra cuadrada bideo-instalazioa egun Prado Museoan dago ikusgai.
Tamara Lucarini Cortés
Tamara Lucarini Zientzia Politikoetan lizentziaduna da, ikasketa feministetan eta genero ikasketetan masterra du, baita gidoigintzan ere, Complutense Unibertsitatean, The Media Pro Studio-rekin batera. Ikus-entzunezkoen arloan lan egin du eta 2016an film laburren banatzaile izateari ekin zion; ondoren, gidoigile eta zuzendari gisa lan egin du, No es coma film laburrean. Orduz gero, hainbat proiektu egin ditu, hala nola Txango eta Prioridades; azken hori Los Angelesko OutFest eta Londresko BFI Flare nazioarteko jaialdietan hautatua izan da. Azken urtean mentore izan da “Memorias Sin Vergüenzas” Euskal Herriko queer memoriaren inguruko tailerretan, eta gidoigile gisa hautatu dute CIMA 1to1 programan, baita egoiliar gisa ere, Una habitación propia-n, non La Gotera idatzi ahal izan duen, bere fikziozko lehen film luzea.
