Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Networking

    Zinebi Animation Lab

    MENTORING SESSIONS 2025

    Ba al daukazu abian duzun eta kontrastatu nahi duzun animazio-proiekturik? Zure proiektua ezagutu nahi dugu.

    ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian egingo den ZINEBI Animation Lab-ek hainbat diziplinatako profesionalen talde bat jarriko dizu eskura azaroaren 26, 27 eta 28an, zeure proiektuarekin aurrera egiten eta proiektua aurkezteko moduarekin laguntzeko antolatutako topaketa pertsonalizatu batzuen bidez.

    Animaziozko film labur, telesail edo film luze baterako proiekturen bat baduzu, networking@zinebi.eus helbidera bidal dezakezu gaurtik azaroaren 10era arte. Ane Inés Landeta errealizadoreak, Iván Miñambres produktoreak eta Pedro Rivero gidoigileak osatutako talde batek sei proiektu hautatuko ditu, eta azaroaren 14an emango da aukeraketaren berri.

    Hautagai izan nahi baduzu, formulario hau bete eta dagokion materiala bidali besterik ez duzu egin behar, ZINEBIren konfidentzialtasun-bermearekin.

    IZENA EMAN

    BALDINTZAK

    Hautatutako proiektu bakoitzak eskubidea emango du ordezkari batek (produktoreak edo zuzendariak) aholkularitza taldearekin egiten diren topaketa pertsonalizatuetan parte hartzeko.

    Horretarako, jaialdiak bere gain hartuko ditu hiru gaueko ostatu gastuak, baldin eta parte hartzaileak Bizkaiko Lurralde kanpotik etorri behar badira.

    ZINEBIk parte hartzaileak akreditatuko ditu, egonaldian zehar, Jaialdiko jarduera eta saio guztietara sartu ahal izan daitezen. Betiere, kontuan izanda mentoretzaren azken egunerako beren proiektuen aurkezpena prestatu beharko dutela, kontsulten emaitza posibleak barne.

    Kontsultetarako erabiliko diren hizkuntzak ingelesa edo gaztelania izango dira, prozesuan zehar norekin lan egiten dutenaren arabera.

    MENTORE TALDEA

    Pedro Rivero (gidoigilea eta zuzendaria), Sébastien Sperer (Annecy Festival-eko hautaketa batzordeko kidea hogei urtez baino gehiagoz), Daniel Suljic (Animafest Zagreb jaialdiko zuzendari artistikoa), Ivana eta Thomas Volda (errealizadoreak).

    Helburu horretarako, hautatutako proiektuak ingelesez bidali behar dira azaroaren 21a baino lehen.

    Topaketak Azkuna Zentroko Bastida Aretoan izango dira (Arriquíbar plaza 4, Bilbo)

    EGUTEGIA

    Miércoles 26 de Noviembre

    10:00
    Reunión inicial de presentación.
    De 10:30 a 13:30
    Encuentros personalizados de 45 minutos en turno rotatorio con cada uno de los consultores. 14:00 Comida a cargo de ZINEBI Animation Lab.

    Jueves 27 de Noviembre

    De 10:30 a 13:30
    Encuentros personalizados de 45 minutos en turno rotatorio con cada uno de los consultores.
    14:00
    Comida a cargo de ZINEBI Animation Lab.

    Viernes 28 de Noviembre

    De 10:30 a 13:00
    Ronda de pitchings individuales (7 minutos) ante los consultores y demás participantes en el festival, con valoración in situ.
    14:00
    Comida a cargo de ZINEBI Animation Lab.

    Los proyectos dispondrán de la oportunidad de una consulta de seguimiento tres meses después de la celebración de ZINEBI Animation Lab.

    Para cualquier duda o aclaración: networking@zinebi.eus

    Antolatzaileak
    Organizadores
    Hauen laguntzaz
    logotipos
    Erakunde laguntzaileak
    logotipos
    logotipos