Maddi Barber (Doc, 25 min, 2018)
1990eko hamarkadan, Nafarroako Pirinioetako maldetan Itoizko urtegia eraikitzeko zazpi herri eta hiru erreserba natural urperatu zituzten. Egun, 592 metroen kotan, lur biluziak bailarako paisaian marra banatzaile bat marrazten du: kota horren azpitik ura dago, eta gainetik, bizitzak aurrera dirau.