Erabili gure bilatzailea

ZINEBI Networking

Aukera

AUKERA emakume zinemagileen proiektuak sustatzeko eta haien profesionalizazio-prozesuan laguntzeko film laburren mentoretza-programa da. (H)emen elkarteak sustatu eta antolatzen du, ZINEBIrekin lankidetzan eta Zineuskadi, Kutxa Kultur, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Orona Fundazioaren babesarekin.

Programak ikus-entzunezkoen sektorean beren ibilbide profesionala garatu nahi duten emakumeei tresnak, prestakuntza eta laguntza eskaintzen dizkie, film laburren proiektuak garatzeko prozesuan.

AUKERAren seigarren edizio honetan sei proiektuk hartu dute parte: Arraigo, At, Atzetik, Erdiko puntua, La llave eta Off stream.

Urtean zehar, parte-hartzaileek Gidoi, Zuzendaritza eta Ekoizpen mentoretza intentsiboak jaso dituzte Ana Lambarri, Izaskun Arandia, Maider Oleaga, Gloria Peña eta Gentzane Martínez de Osaba profesionalen eskutik. Mentoretzez gain, programak beste prestakuntza-saio batzuk ere eskaini ditu, zinemaren begirada feminista, proiektuen dossierren garapena eta pitchingaren prestaketa lantzeko.

ZINEBIren 68. edizioaren baitan, AUKERAko parte-hartzaileek beren proiektuak aurkeztuko dituzte ikus-entzunezkoen industriako profesionalen aurrean. Hiru emakume profesionalek osatutako epaimahaiak, programan zehar garatutako dossierra eta azken pitchinga kontuan hartuta, honako sari hauek ebatziko ditu:

  • Sortzaile Saria (3.000 €)
  • Bizkaiko Foru Aldundia Saria, euskarazko proiektu onenari (3.000 €)
  • (H)emen Saria (3.000 €)
  • Zineuskadi Saria (nazioartekotze-saria)
  • El Santo & KO Postprodukzio Saria

Sariak ZINEBIren amaiera-galan banatuko dira.

Mentoreak
mentora

Ana Lambarri

Gidoi mentorea eta Zuzendaritza mentorea.

mentora

Izaskun Arandia

Gidoi mentorea eta Zuzendaritza mentorea.

mentora

Maider Oleaga

Gidoi mentorea eta Zuzendaritza mentorea.

mentora

Gentzane Martínez de Osaba

Mentora de Producción.

mentora

Gloria Peña

Ekoizpen mentorea.

Formatzaileak
Formadoras

Nazaret García-Crespo

Dossierrak.

Formadoras

Jone Aldave

Pitching.

Formadoras

Bea Bordanove (Drac Màgic)

Begirada feministako zinema.

Epaimahaia
mentora

Mar Izquierdo

Mar Izquierdok 20 urte baino gehiago daramatza ikus-entzunezkoen sektorean lanean, gidoiaren analisi eta garapenetik ekoizpen eta kudeaketa estrategikoraino. Hamabi urte baino gehiagoz nazioarteko ekoizpen handiak koordinatu zituen Espainian, eta 200 profesional baino gehiagoko taldeen buru izan zen, 2 milioi eurotik gorako aurrekontuekin.

2021ean Zineuskadi – Basque Audiovisual-en gerente izatera pasa zen, non 180 ekoizle ingururi lagundu zien eta finantzaketan, bideragarritasunean eta nazioarteko posizionamenduan lan egiten du. Noka Ekoizpena eta Talentuaren Gunea programak ere sortu ditu, sortzen ari den talentua sustatzeko eta proiektuak industriarekin konektatzeko.

mentora

Jone Novo Olea

Jone Novo Olea errealizatzailea, argazki-zuzendaria eta muntatzailea da. Euskal ekoizpen-etxe desberdinetan hasi zuen bere ibilbidea, hainbat postutan aritu zen eta telebistarako, jaialdietarako, dokumentaletarako eta abarretarako edukiak egin zituen. 2015ean Bufalo Produkzioak ekoizpen-etxea sortu zuen, aldatzeko eta eboluzionatzeko bere beharretik abiatuta.

Lan egin duen dokumentaletatik, hauek azpimarra ditzakegu: La zona, Chernobyl, Ukraina; Lantanda, Ginea Bissau; Sua, irabazi arte, Real Sociedad; Norberaren Gela; Eres tú: de Mocedades al Consorcio; Armairutik Plazara; Harri Biguna, Gozategi Plazan; horietako batzuek jaialdietan eta telebistetan ibilbidea egin dute.

mentora

Garazi Elorza

Garazi Elorza zinema-ekoizlea da. Bere lana emakumeen talentua sustatzera bideratu du bereziki, begirada eta narratzeko modu berriei lekua eginez. Enpresen Zuzendaritzan graduatua da UPV/EHUn, Auditoretza eta Zuzendaritza Garapeneko masterra egin du Deusto Business Schoolen, eta Finantzetako eta Finantza Korporatiboetako Executive Masterra ESADE Business Schoolen. Auditoretzaren arloan bere ibilbide profesionala garatu ondoren, zinemaren mundura bideratu zuen bere jarduna, kudeaketan eta finantzetan eskuratutako ezagutzak ikus-entzunezkoen sektorera eramanez.

Ordutik, hainbat filmen ekoizpenean parte hartu du, besteak beste: Hermanas (2026), El regalo (2025), 20.000 especies de abejas (2023), Cuerdas (2022), Nora (2020), Akelarre (2020) eta Un otoño sin Berlín (2015).

Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos