Erabili gure bilatzailea

Zinebi Animation Lab

Mentoreak

jurado

Miguel Español

Miguel Español Celiméndiz film banatzailea eta zinema-salmenta agentea da, film laburretan eta animazio-zineman espezializatua. Zaragozan eta Parisen literatura hispanikoa eta zinema-ikasketak egin ondoren, zinema-jaialdien eta ikus-entzunezkoen ekoizpenaren esparruan hasi zuen bere ibilbide profesionala. Geroago, Aix-Marseillako Unibertsitatean Kultur Proiektuen Administrazio eta Kudeaketako masterra egin zuen.

Bost urtez Miyu Distribution-en aritu zen lanean, eta bertan animaziozko film laburren nazioarteko banaketan espezializatu zen. 2023an banatzaile independente gisa hasi zen jarduten, zinemagileei eta ekoizpen-etxeei lagunduz haien filmek nazioarteko jaialdietan egiten duten ibilbidean. Gerora, Wasia Distribution sortu zuen, Marseillan kokatua, eta bere jarduera nazioarteko salmentetara eta film laburren merkaturatzera zabaldu zuen, zinema autorearen eta animazioaren gaineko arreta berezia emanez.

jurado

Krste Gospodinovski

Krste Gospodinovski zuzendari eta animatzaile mazedoniarra da. Sofiako Arte Akademia Nazionalean pintura ikasi zuen eta, gaur egun, animazioan espezializatutako kultura-ikasketetako doktoretza amaitzen ari da. Lanaldi osoko irakaslea eta animazio-departamentuko burua da Skopjeko Europa Prima Nazioarteko Unibertsitatean, eta Flip Book Productions-en eta Flipbook Film Festival-en sortzaileetako bat ere bada, biak Skopjen. Bere ibilbidean zehar, animaziozko zein ekintza errealeko film ugaritan lan egin du, animazioaren eta efektu bisualen (VFX) arloetan. Bere aurreko animaziozko film laburrak —egile edo koegile gisa—, “Gottlieb” (2018), “Snakelet” (2020) eta “Not-Being” (2023), jaialdi askotan proiektatu ziren eta sari ugari jaso zituzten. Bere azken lana, “Silent Cinema” (2025), Annecyko Jaialdian estreinatu zen etaordutik 50 jaialditik gehiagotan hautatu dute, 15 sari lortuz.

jurado

Jone Landaluze

Jone Landaluze ekoizle exekutiboa eta ekoizpen-zuzendaria da, 16 urte baino gehiagoko esperientzia duena animazioaren sektorean, eta 2D eta 3D animaziozko serieen, film luzeen eta film laburren garapenean, finantzaketan eta ekoizpenean espezializatua dago.

MIAren (Mujeres en la Industria de la Animación) Zuzendaritza Batzordeko kidea da, eta ibilbide zabala du nazioarteko koprodukzioetan. Erreferentziazko merkatuetan ere parte hartzen du aldizka, hala nola EFM Berlinalean, MIFA Annecyn, Quirino Sarietan, Weird Marketen eta Ventana Surren, non proiektuak aurkezten dituen eta haien finantzaketarako eta garapenerako aliantza estrategikoak sortzen dituen. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez lan egiten ohi du, eta Animadebaren, MIAren eta Gasteizko Udalaren proiektu-balorazio batzordeetako kidea izan da.

jurado

Pedro Rivero

Gidoigile, zuzendari eta ekoizlea da, beldurrezko zineman eta animazioan espezializatua. Bi aldiz saritu dute Goya sariarekin: Birdboy film laburragatik (2012) eta Psiconautas, los niños olvidados film luzeagatik (2017).

El hoyo (2019) filmaren kogidoigilea izan da —Netflix plataformaren historiako titulu ikusienetako bat—, baita El hoyo 2 (2024) eta Rich Flu (2024) filmena ere. ZINEBIrako Zinebi Animation Lab programaren koordinatzailea da, SUPERTOON animazio-jaialdiko (Šibenik, Kroazia) programatzailea, eta 2017tik 2024ra Bilboko Animazio Zinemaren Nazioarteko Jaialdia zuzendu zuen, ANIMAKOM FEST. Horrez gain, jaialdi askotan epaimahaikide eta hizlari gisa parte hartu du.

Espainiako Zinema Arteen eta Zientzien Akademiako kidea da, eta Euskal Herriko Gidoigileen Elkarteko presidentea izan zen 2002tik 2008ra. Komikien eta antzezlanen egilea, 25 urte baino gehiago darama gidoi-klaseak ematen hainbat erakunde eta akademiatan. Gaur egun, Central & Eastern European Animation Forum erakundeak antolatutako Rise & Shine mentoring programaren tutorea da.

Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos