Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Industry

    Film laburrak hedatzea eta nazioartekotzea: autonomia erkidegoen artean sarean lan egitea

    Film laburrak hedatzea eta nazioartekotzea: autonomia erkidegoen artean sarean lan egitea

    Film laburretan eta dokumentaletan espezializatutako Estatuko zinema jaialdi beteranoena den aldetik, ZINEBI erabat jakitun da banaketa on batek film labur baten arrakastarako duen garrantziaz. Banaketa-lana sarritan ez da batere esker onekoa, eta zeregin horri babes profesionalizatua eskaintzeko helburuarekin, azken hamarkadetan, autonomia erkidegoetatik, film laburrak sustatzeko programak ugaritu egin dira. ZINEBItik hurbilen dagoen kasuan, Kimuak programa 1998an sortu zen, euskal film laburren nazioarteko sustapena sustatzeko tresna gisa eta, lehen ediziotik, jaialdi honek katalogoko tituluetako bat sartu zuen nazioarteko lehiaketan (aitzindaria Tinieblas Gonzálezen Por un infante difunto filma izan zen). Dagoeneko 25 edizio bete dira, eta Kimuak euskal ekoizpeneko film laburren zerbitzura modu sendoan ezarrita dagoen tresna bat da, baina, gainera, balio handia du, azkar bihurtu baita erreferente. Eredu hori beste autonomia erkidego batzuetan imita daiteke, hasten ari diren zinemagileen mesederako, beren lanak mundu osoko zinema jaialdietara eramatea ahalbidetuko duen kalitate label bat bilatzeko.

    Hori dela eta, laster agertu ziren beste hainbat programa: Quercus (Gaztela eta Leonen), Andaluziako Ikus-entzunezkoen Katalogoak (Andaluzian), Shortzinema (Nafarroako Foru Erkidegoan), Cantabria en Corto (Kantabrian), Curts (Valentziako Erkidegoan), Madrid en Corto (Madrilgo Erkidegoan), ShortCat (Katalunian) edo Jara (Extremaduran), besteak beste. Kimuak-en adibide hari jarraiki sortu ziren programa gehienen ekintza gaur egun ere mantentzen da eta, horregatik, ZINEBI harro dago bere 65. edizioan horietako gehienen ordezkaritzak hartzeaz, Esther Cabero Kimuak-eko egungo koordinatzaileak moderatuko duen topaketa batean parte har dezaten. Topaketa horren ondoren, Florian Fernandezek —ZINEBI 65eko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako Nazioarteko Epaimahaiko kideak— Cannesko Zinemaldiko Short Film Corner-a aurkeztuko du, haren koordinatzailea baita.



    HIZLARIAK


    Maite Conesa
    Quercus – Castilla y León

    Florian Fernandez
    Short Film Corner | Rendez-vous Industry – Cannes

    Pablo García Casado
    Catálogos del Audiovisual Andaluz – Andalucía

    Ana Herrera
    Shortzinema – Comunidad Foral de Navarra

    Víctor Lamadrid
    Cantabria en Corto – Cantabria

    Dora Martí
    Curts – Comunidad Valenciana

    Brais Romero
    Madrid en Corto – Comunidad de Madrid

    Elisabeth Sala
    ShortCat – Catalunya



    MODERATZAILEA


    Esther Cabero Gonzalo
    Kimuak – Comunidad Autónoma de Euskadi

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak