Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI Industry

    ZINEBI NETWORKING 2024 VII FORO PROFESIONALA

    VII FORO PROFESIONAL ZINEBI NETWORKING 2024


    Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia – ZINEBIk, Zinemagintzaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA) finantzaketarekin, NextGenerationEU funtsen bidez, EITB MEDIA S.A.U. (EITB), Zineuskadi, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinema eta Ikus-entzunezkoen Eskolan (ECAM) lankidetzarekin, seigarrenez egingo du Bilboko Zinema Dokumentalaren seigarren Foro Profesionala – ZINEBI Networking: Dokumentalen sorgunea.

    Aurreko edizioan bezala, Estatu osoan sortzen ari diren proiektuak onartu dira. Horiek horrela, ZINEBI Networking: Dokumentalen sorguneak dirutan ematen diren 10.000 euroko balioa duten bi sari ditu: batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko film luze dokumental onenaren saria eta, bestetik, Estatuko gainerako lurraldeetako proiektu onenaren saria.

    Hori eginez, ZINEBIk eskualdeko ikus entzunezko sarea indartzen lagundu nahi du, eta baita dinamizaziorako eragile izan ere, sektoreko eragileek zinemagintzaren eta ikus entzunezkoen industriako tokiko zein nazioarteko erakundeekin duten harremanari dagokionez.

    Horrez gain, eta aurtengo berritasun gisa, ZINEBI Networking-ek ECAMekin duen lotura sendotuko du hainbat jardueraren bidez; sari gisa, parte hartzen duen proiektuetako batek berariazko aholkularitza jasoko du.



    PROYECTOS | EUSKADI


    ZINEBI NETWORKING EITB 2024

    Ante ti mi sombra
    Natxo Leuza

    Irailak 27
    Izaskun Arandia

    Y así seguirán las cosas
    Marina Palacio Burgueño

    Correspondencias para habitar el mundo
    Laura Gabay



    PROYECTOS | ESTADO


    ZINEBI NETWORKING 2024

    On eres quan hi eres? / ¿Dónde estabas cuando estabas?
    Jana Montllor Blanes

    La Noche de la Infancia
    Xisi Sofia Ye Chen

    Sempre Insieme
    Alberto Baldini

    The Dutchbat
    Guillermo Roqués, Rafael Honrubia y Javier Marín

    Murmur
    Lupe Pérez García

    A montaña na miña parede
    Carla Andrade

    M
    Ivan Blanco

    The Possibility of Man / La Posibilidad de un Ser Humano
    Vanesa Abajo Pérez

    Luna en Escorpio/ Ilargia Eskorpion
    Maria Corriàs Serra y Aizpea de Atxa Cancel

    Level
    Anna Berkhof y Carlos Mora Fuentes



    COMMISSIONING EDITORS

    Dirección Joseba Lopezortega Aguirre, Rubén Corral
    Secretaria Inés Intxausti
    Coordinación de proyectos Maui Alena
    Producción PACAY María Salazar Riaño, Anaís Córdova-Páez
    Tutor Jorge Tur
    Moderadora Aida Vallejo Vallejo
    Comunicación Nueve Cartas Comunicación – Andrés García de la Riva

    WHO IS WHO

    Maui Alena
    Proiektuen koordinatzailea eta komisarioa

    Kartsua, dibulgatzailea, programatzailea eta zinema ikertzailea, Elías Querejeta Zine Eskolak (Espainia) Proiektu Zinematografikoen eta Ikus-entzunezkoen Komisariotzan eta Garapenean espezialista gisa jaso zuen, eta Ikerketa Zinematografikoko Zentroan (Argentina) zinema eta telebistako errealizadore integral gisa trebatu zen. 2007tik gaur egunera arte, programatzaile gisa jardun du, laborategien koordinatzaile eta tutore gisa, besteak beste, BAFICIn, Mar del Platako Jaialdian, Margen Madriden, Doc Lisboan, Bilboko ZINEBIn, Recoleta Kultur Etxean eta Buenos Airesko Arte Joven bienalean.

    Noemi Cuetos
    Komisarioa eta komunikatzailea

    Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, Kultur Komunikazioko espezializazio diploma ikasi du, baita Zinema Komisariotza graduondokoa ere, Elías Querejeta Zine Eskolan. Zazpi urtez, Comunicación de Documental Ambulante A.C-ren koordinatzailea izan zen, zeina genero dokumentala bultzatzen duen Mexikoko erakunde bat baita. Halaber, kolaboratzaile izan da Vitrine Filmesn-en, Doxa Producciones-en, Tabakalera-Donostian, ICAAko Marketin sailean, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian eta Crew Uniteden. Gaur egun, Zinema Sektoreko burua da ICEX España Exportación e Inversiones erakundean.

    Jorge Tur
    Zinemagilea, proiektuen zuzendaritza eta gidoigintza tutorea

    Irakaslea eta Sormenezko Dokumentalen Masterraren koordinatzailea UABn, 10 urtetik gorako eskarmentua du zinemagile gisa, baita proiektuen zuzendaritza- eta gidoigintza-tutore gisa ere. Besteak beste, Bafici, Doclisboa, Visions Du Réel, Zinebi, Punto de Vista, Vila do Conde eta Dei Popoli jaialdietan parte hartu du bere filmekin eta dirulaguntzen hainbat batzordetan parte hartu du. Bere lanak New Yorkeko The Lincoln Center-eko “Azken barrea” bezalako erakusketetan ikusi ahal izan dira. Programatzailea izan da Xcèntric-CCCBrentzat. Territorios y Fronteras II (Lurraldeak eta Mugak II) liburuaren egilekidea da eta Caimán aldizkarian kolaboratu du.

    Aida Vallejo
    Euskal Herriko Uinubersitateko (UPV/EHU) irakaslea

    Zinema irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta espezialista sorkuntza-dokumentalean eta zinematografia-jaialdietan. Documentary Film Festivals (1 eta 2 lib.) eta Film Festivals and Anthropology liburuen koeditorea da, eta Euskal Herriko jaialdiei buruzko IkerFESTS ikerketa-proiektuaren zuzendaritzan jardun du. Dokumentalak hautatzeko batzordeetako kide izan da (Zinemaldiko Lau Haizetara foroan eta Bizkaiko Foru Aldundiarentzat), baita nazioarteko hainbat jaialditako epaimahaikide ere. Europako Zinemaren Akademiaren unibertsitate-sarien Espainiako koordinatzailea da.



    EDITORS

    Alejandro Alvarado Jódar
    Zinemagilea, irakaslea eta ikerlaria Málagako Unibertsitatean

    Alejandro Alvarado Jódar zinemagilea, irakaslea eta ikertzailea da Málagako Unibertsitatean. Zinemagile gisa, tandem sortzailea osatzen du Concha Barquerorekin batera. Elkarrekin hamar bat filmen zuzendaritzaz, gidoiaz eta muntaketaz arduratu dira; sormenezko dokumentalak eta pieza esperimentalak egin dituzte batik bat. Aipatzekoak dira Descartes (2021) film laburra, eta Pepe el andaluz (2012) eta Caja de resistencia (2024) film luzeak. Málagako Zinemaldiko Film Laburren Sail Ofizialeko Hautaketa Batzordeko eta ICAAren Film Luze eta Laburren Produkziorako laguntza selektiboen Batzordeko kide izan da.

    Antonio Miguel Arenas
    ECAM banaketa-etxearen koordinatzailea.

    Antonio Miguel Arenas (Granada, 1986) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da Málagako Unibertsitatean. 2012an Magnolia aldizkaria sortu zuen, kritika eta analisi zinematografikoaren online argitalpen bat, eta bost urtez koordinatu zuen. Laster, zinema-kritikarako bokazioa komunikazioarekin eta jaialdien kudeaketarekin txandakatzen hasi zen, 2016ko eta 2017ko edizioetan Punto de Vista Zinemaldiko prentsa-sailean sartu baitzen. 2018an, Donostiako Elías Querejeta Zine Eskolako Komisariotza graduondoko lehen promozioan hautatu zuten. Granadako Gazte Errealizadoreen Jaialdiko zuzendari artistikoa izan da 2021etik. Gaur egun, ECAM banaketa-etxearen koordinatzailea da.

    Montserrat Armengou Martín
    Televisió de Catalunya TV3-en “Sense Ficció” saioaren zuzendaria

    Bere ikerketa-lanek, hala nola “Los niños perdidos del franquismo”, “Las fosas del silencio”, “Devolvedme a mi hijo”, “Abuelo, te sacaré de aquí!” edo “Los internados del miedo” lanak diktadura frankistaren alderdi ezezagunak azaleratu dituzte eta nazioartean sarituak izan dira (Kulturaren Sari Nazionala, Grand Prix FIGRA, Memorimage, Montecarlo, IFTA, Liberpress-Radio France Internationale, etab.). Espainiako Estatuak memoriari buruzko politika publikorik ez duenez, bere dokumentalak biktimei erreparazioa emateko tresna bat izan dira.

    Concha Barquero Artés
    Zinemagilea, programatzailea eta irakaslea Málagako Unibertsitatean

    Concha Barquero Artés zinemagilea, programatzailea eta irakaslea da Málagako Unibertsitatean. Zinema dokumentalari buruzko ikerketak programazioarekin eta sorkuntza zinematografikoarekin uztartzen ditu. Zinemagile gisa, tandem sortzailea osatzen du Alejandro Alvaradorekin batera. Málagako Zinemaldian dokumentalen hautaketa ofizialaz arduratzen den batzordeko kide izan da. Koordinatzaile da Málaga Docs. Encuentro de Cine Documental (Mafiz) topaketan, eta aholkularia ICEXentzat (Cannes eta Hotdocs). Honako liburu hauetan parte hartu du: Film Undone. Elements of a Latent Cinema (Archive Books) edo No se está quieto.

    Maria Basagoiti Salazar
    Antena eta koprodukzio eskubideen arduraduna

    Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da eta master bat du Industria Zinematografikoaren Enpresa Kudeaketan. Mariak 10 urtetik gora eman ditu programak, reality-ak eta fikzioa produzitzen Mediaset, Video Media eta Pausokan, besteak beste. 2021etik 2024ra bitartean, Primeran eta Makusi OTTak abian jartzeko kudeaketan aritu da, eta orain EITBn dihardu, antena eta koprodukzio eskubideen arduradun gisa.

    Arkaitz Basterra
    Zuzendaria eta gidoilaria

    Zuzendari eta gidoilari gisa, Arkaitz Basterrak Donostiako Zinemaldian eta Montrealeko Mundu mailako Zinema Jaialdian estreinatu ziren filmak zuzendu ditu; gaur egun bi telesail dokumental garatzen ari da. Arkaitz zineman espezializatutako aholkularia ere bada, eta aholkularitza eskaintzen die nazioarteko produktoreei gidoi eta filmen garapenaren, nazioarteko finantzaketaren, nazioarteko salmenten eta marketin estrategien arloan. Horrez gain, Garachico Film Servicen produktore sortzailea eta Moby Dick Film Capitalen aholkularia da.

    Paola Buontempo
    Zinemagilea, programatzailea eta irakaslea Zinemaren Unibertsitatean (FUC).

    Ikus-entzunezko Arteetan lizentziaduna La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP). Artearen Historia eta Argazkigintza Zuzendaritza ikasketak egin zituen. Las instancias del vértigo (2010), Los animales (2012) eta Las fuerzas (2018) izeneko bere film laburrak ikusgai egon ziren, besteak beste, Cinéma du Réel, Film at Lincoln Center, FICUNAM, BAFICI, MAMBA Arte Modernoaren Museoa, Ruhrtriennale eta ZINEBIn. La Platako Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdia (Festifreak) programatu zuen. 2018 eta 2023 artean, Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdiko programazio-taldearen parte izan zen. Irakasle gisa jarduten du Zinemaren Unibertsitatean (FUC).

    Raphaëlle Cittanova
    Networking arloa eta koprodukzioa Cannes Docs-en

    Raphaëlle Cittanova produktorea da Itsi Bitsi Films-en, eta hamarkada batetik gorako esperientzia du zinemarako eta telebistarako filmen produkzioan. Zinemagile eta ikus-entzunezkoen artistentzako tailerrak ere egiten ditu UnionDocs-en, New Yorkeko arte dokumentaleko zentroan. 2023tik, Cannes Docs-eko networking arloko ekitaldiak eta koprodukzioko bilerak kudeatzen ditu, Cannesko Zinemaldiko Marché du Filmeko dokumentalen industriaren plataforman.

    Marion Czarny
    Programatzailea eta proiektuen kudeatzailea

    Marion Czarny Parisen bizi den proiektu-programatzaile eta -kudeatzailea da. Kultur Proiektuen Kudeaketan masterra egin zuen Sorbona Berria Unibertsitatean, eta ikasketen zati bat Estatu Batuetan (OSU) eta Irlandan (UCD) egin zuen. Zinema-aldizkarietako erredakzio laguntzailea izandakoa da, eta hainbat jaialditako hautaketa batzordeetan lan egin du. Fipadoc-en campuseko arduraduna da, eta ikusle gazteei, ikasleei eta sortzen ari diren profesionalei zuzendutako erredakzio-eduki guztia gainbegiratzen du.

    Ione Feijoo
    Basque. Audiovisual. nazioarteko marketin, komunikazio eta garapeneko arduraduna

    Deustuko Unibertsitatean Humanitateetan eta Komunikazioan lizentziaduna, hamabi urtez komunikazio-agentzia batean lan egin zuen, eta bertan kontuen exekutibo gisa hasi zen, bezeroak kudeatzen eta proiektu digitalak gauzatzen, eta ekitaldiak eta azokak koordinatzen, besteak beste. 2022an Zineuskadin sartu zen, Basque Audiovisual markaren marketina, komunikazioa eta nazioarteko garapenaz arduratzeko, merkatuetara joanez, ingurune digitaletako estrategien bidez eta baliabide espezializatuetan brand contenta baliatuz.

    Tamara García Iglesias
    Komisarioa eta zinemagilea

    Aguilar de Campooko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa izan zen bost urtez, eta lau eman zituen programatzaile gisa Arteleku Arte Zentroari lotutako MAPA Kolektiboan. Azken hamarkadan, honako hauen komisario izan da: “Mujer/Máquina/Fábrica”, “Imágenes Secuenciadas” (2021); “Marcar. Signar. Notar” (2020); “BRBA Irratia” (2021); “Mitominas. Narcisa Hirsch” (2016); “This is Just To Say” (2016). Eta honako filmen produkzio zinematografikoan jardun du: “Sobre Todo de Noche” (2023); “O Gemer” (2022)“, “La Piba de Oro” (2021) eta “Zarata” (2023).

    Ainhoa González Sanchiz
    Desk MEDIA Euskadi Europa Sormen Bulegoaren koordinatzailea

    Deustuko Unibertsitatean diplomaduna, Enpresa eta turismo jardueretako teknikari gisa. Bere lan-esperientziaren zatirik handiena Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren bulegoan izan du. Bertan dihardu 2002tik eta haren arduraduna da 2012tik. Bulegotik euskal zinemaren sustapenean lan egin du eta, horretarako, Europako nazioarteko merkatu garrantzitsuenetan parte hartu du.

    Berry Hahn
    Salmenta agentea eta film programatzailea

    Berry Hahn representa actualmente largometrajes de ficción y documentales en Square Eyes. Como jurado y responsable habitual de la toma de decisiones en diversos eventos internacionales, ha participado activamente en el apoyo a los narradores emergentes para dar forma a un sólido ecosistema cinematográfico entre el Sur y el Norte globales. Además de becaria de Getting Real (2024), es antigua alumna del Realness Institute y participó en el proyecto U30 (2023) con Locarno Pro y en la Southern Africa-Locarno Industry Academy (2021).

    Louise Martin Papasian
    Zinemagilea eta zinema komisarioa

    Jatorri armeniarreko zinemagile eta programatzaile frantziarra, Elías Querejeta Zine Eskolako Sorkuntza Masterrean graduatu zen (2023). Parisen eta Buenos Airesen Filosofia ikasi ondoren, hiri hartan ekin zion zinema dokumentalari, bere lehen film laburrarekin, Appelé-զորակոչիկ (2021). Filma Visions du Réelen estreinatu zen eta Frantziako eta atzerriko hainbat jaialditan aukeratu zuten. 2021etik, FIDMarseilleko hautaketa batzordeko kide da. Hainbat epaimahaitan parte hartu du (Beirut Shorts, Go Short Nijmegen, FICValdivia), eta berriki Sabzian eta Fidback aldizkarietan kolaboratu du.

    Noé Mendelle
    Scottish Documentary Institute-ko zuzendaria

    Bere ibilbide zinematografikoa Steel Bank Films-en hasi zen (1982), Channel 4ek Sheffielden duen egoitzan egindako zinema-tailer batean. Eskarmentu handiko zuzendaria eta produktorea da nazioartean, eta zinemaldietarako eta emisio-kanaletarako saritutako hainbat dokumentaletan lan egin du. 2004an, Scottish Documentary Institute sortu zuen, eta hainbat programa sortu zituen Eskozian sormenezko dokumentala garatzeko, hala nola Bridgend the Gap, This is Scotland, Right Here eta Edinburgh Pitch. 2019an, Akademiako kide izendatu zuten dokumentalen sailerako.

    Nevena Milašinović
    Salmenta agentea eta banaketa espezialista

    Lightdox taldearen barruan, Nevenak Europa Erdialdeko eta Ekialdeko, Asiako, Latinoamerikako eta Afrikako banaketa eta salmentak gainbegiratzen ditu. Etorkizun handieneko merkatuetan eta bilakaera zirraragarriena izaten ari diren merkatuetan aditua izateko erronkari heldu zion, sormen eta berrikuntza ugari ekartzen ari baitira. Pintura lizentzia ikasi zuen Banjalukako Arte Akademian, eta Eszenografia masterra egin zuen Brno-ko Musika eta Arte Eszenikoen Janáček Akademian. Nevenak 2015etik dihardu dokumentalen salmentan eta banaketan, eskaripeko bideoetan eta jaialdietako banaketan arreta berezia jarriz.

    Ana Peláez
    RTVEko dokumentalen koprodukzioko produktore exekutiboa

    Hogeita bederatzi urteko esperientzia profesionala du komunikabide, prentsa, irrati, agentzia eta telebistan, eta gaur egun RTVEko Dokumentalen Koprodukzioko produktore exekutiboa da. 2007az geroztik, buru-belarri dihardu dokumentaletan RTVEn, lehenik gidoilari gisa eta hainbat espaziotarako (La aventura del saber, Monográficos, Los oficios de la cultura) produkzio propioko proiektu dokumentalen zuzendari gisa, eta, ondoren, Imprescindibles (2013-2021) eta Los oficios de la cultura (2009-2013) saioen zuzendari gisa.

    Leticia Pérez Rico
    Dokumentalen eta musikaren arduraduna Movistar Plus+en

    Gaur egun, Dokumentalen eta musikaren arduraduna da Movistar Plus+en. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna UCMn (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Estatu mailako eta nazioarteko merkatuko edukietan eta joeretan espezializatua. Hogei urtetik gorako eskarmentua du telebista irekian eta ordainpekoan edukiak programatzeko, hautatzeko eta produzitzeko postuetan, dokumentaletan, faktualetan, zineman eta telesailetan. Esperientzia zabala du sektoreko enpresa handietan, hala nola Canal Satélite Digital, Cuatro, Mediaset eta Movistar Plus+en.

    Daria Voumard
    Locarnoko Zinemaldiko Locarno Pro Industria arloko zuzendaria

    Komunikabideen Kudeaketan lizentziaduna, komunikazioan eta kazetaritza arloan ekion zion bere ibilbide profesionalari, hainbat hedabide-plataformarentzat lan eginez. 7 urte daramatza Locarnoko Zinemaldiko Locarno Pro industria hub-ean lanean; gaur egun, Industria arloko zuzendari gisa. Industria arloko jarduerak koordinatzen ditu eta abian dauden First Look filmen sailaz eta Heritage Online film klasikoen datu-baseaz arduratzen da.


    OINARRIAK

    KATALOGOAK

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak