- Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, azaroaren 21ean Arriaga Antzokian hasiko denak, Ohorezko Mikeldi bana emango die Pablo Berger zinemagileari eta Esther García ekoizleari.
- Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 33 herrialdetako 58 film hartuko ditu. Bea Lema eta Aitor Gametxoren filmak edo 2023an Zinemaldiko Sari Nagusiaren irabazleen Pek Jia Hao eta Ang Jia Jun egileenak izango dira ikusgai.
- ZINEBIk euskal zinema berrienarekin duen konpromisoa berritu du Bertoko Begiradak sailaren programazioarekin. Euskadiri begira. Zinemaldiak euskal zinemagileen interes tematiko eta formalen ikuspegi zabala eskaintzen die bertako herritarrei. Euskal ekoizpeneko edo beste lurralde batzuekin koprodukzioan egindako 5 film luze dokumental eta 33 film labur programatu dira.
- Beautiful Docs atalak dokumentalista gazteen eta generoaren maisuen lana erakutsiko du: espainar dokumentalaren balio berrietatik maisu eztabaidaezinetara, hala nola Kamal Aljafari, Gianfranco Rosi edo 2023an ZINEBI Ohorezko Mikeldia Rita Azevedo Gomes.
- ZINEBIk Estatuko estreinaldiak hartuko ditu: Werner Herzogen “Ghost Elephants”, Berta Vicente Salas eta Soumaya Hidalgo Djahdouren “El vol de la cigonya” eta Paula Iglesias eta Marta Gómezen “Llámame Sinsorga”. Hiru lanak nazioarteko jaialdietatik igaro ondoren iritsiko dira Bilbora.
- Sarrerak gaurtik, azaroaren 3tik, aurrera egongo dira salgai.
(Bilbao, 2025eko azaroaren 3).- ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuak, bere 67. edizioari hasiera emango dio azaroaren 21ean, ostirala, 19:30etik aurrera Arriaga Antzokian egingo den inaugurazio-galarekin. Jaialdia azaroaren 28ra arte luzatuko da, eta orduan egingo da amaiera ekitaldia eta sari banaketa.
ZINEBI 67ren programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxean, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotziak, Ana López Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendariak eta Joseba Lopezortega ZINEBIko zuzendariak parte hartu duten prentsaurrekoan.
Guztira, 44 herrialdetako 156 film programatu dira, eta horietatik 132 film laburrak dira (gehienez 30 minutuko iraupena dutenak), 6 metraje ertainekoak (30 eta 60 minutu bitartekoak) eta 18 film luzeak (60 minutu baino gehiago irauten dutenak). 156 filmetatik, 78etan zuzendariak emakumeak dira eta 101etan berriz, gizonak. Aurkeztutako 72 film Estatuan estreinatzen dira. Gainera, 41 film euskal ekoizpenekoak dira: 33 film labur, 6 film ertain eta 2 luzemetraiak.
Aurreko edizioetan bezala, proiekzioak bi ataletan banatzen dira: Sail Ofiziala eta beste proiekzio batzuk.
Lehenengo atalean Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa sartzen da. Bigarrenean, Beautiful Docs – Munduko Dokumentalen Panorama atala, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen dena islatzen duen lehiarik gabeko erakusketa; Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi saila, Euskadin ekoitzitako film labur eta luzeek osatua eta euskal ikus-entzunezkoen industriako produktore, zinemagile eta profesionalen lana aintzatestera zuzendua; baita beste saio berezi batzuk ere.
SAIL OFIZIALA
Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren sail ofizialak 33 herrialdetako 58 film bilduko ditu 67. edizioan. 19 film fikzioak dira, 19 dokumentalak eta 20 animazioak. Aurten Alemaniako (9) eta Frantziako (7) konpainiek ekoiztutako edo koproduzitutako film laburren presentzia nabarmentzen da. Oraingo honetan, 9.090 filmek eman dute izena, horietatik 650 Euskaditik eta Espainiako Estatutik, zifra horrekin errekor historikoa lortu da inskripzioei dagokienez.
Zinemaldiko programazio-taldeak —Rubén Corral programazio-arduradunaz gain, Alaitz Arenzana, Ramón Ganuza, Víctor Iturregui, Laura Lazcano, Aitziber Olaskoaga eta Marcos Urquijo ditu kide— bost euskal ekoizpen (edo koprodukzio) hautatu ditu, eta Estatuan estreinatuko dira hilaren 22 eta 23an, Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako lehen lau saioetan: “El cuerpo de Cristo” (Bea Lema, 2025), “Geratzen den hori” (Aitor Gametxo, 2025), “Habana industrial” (Ainhoa Ordoñez Yralagoitia, 2025), “Le prime volte” (Giulia Cosentino & Perla Sardella, 2025) eta “Ultramarino” (Maren Zubeldia & Silvina Guglielmotti, 2025).
Gainera, ZINEBIk, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren barruan, Estatuko film hauek proiektatuko ditu lehen aldiz: “09/05/1982” (Jorge Caballero & Camilo Restrepo, 2025), “La desesperació de la pell” (Mireia Vilapuig, 2025), “La durmiente” (Maria Inês Gonçalves, 2025), “El ensayo” (Carmen Ayala Marín & Alberto Martín Menacho, 2025), “Mal de madre” (Irene Baqué, 2025), “Mon autre maman” (Fon Cortizo, 2025) eta “The Rock Speaks” (Amy Louise Wilson & Francois Knoetze, 2025).
Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak “As If to Nothing” (2025) ere hartuko du, Pek Jia Hao eta Ang Jia Jun errealizadore singapurtarren lan berria (“Beyond the Other Shore” filmarekin 2023ko Zinemaldiko Sari Nagusiaren irabazleak); “A Very Straight Neck” (2025), Locarnoko Zinemaldian (Suitza) Egile Film Labur Onenaren Saria jaso zuen film laburra; Marta Popivoda artista serbiarraren lan berria, “Slet 1988” (2025); Katherina Huber alemaniarraren “Late Harvest” (2025) biolentziari buruzko gogoeta lasaia; edo Theo Panagopoulos palestinar jatorriko zinemagile eskoziarraren “The Flowers Stand Silently, Witnessing” (2024) urteko film labur europar onenaren sarirako hautagai den dokumentala.
OHOREZKO MIKELDI SARIAK
Duela 25 edizio baino gehiagotik gertatzen ari den bezala, ZINEBIk zinema garaikideko izen garrantzitsu batzuen ibilbide profesional eta artistikoa aitortzen du. 67. edizio honetan, Zinemaldiak Pablo Berger zinemagileari eta Esther Garcia ekoiztetxeari emango dizkio sari horiek.
ZINEBIk Ohorezko Mikeldia emango dio Pablo Berger zinemagile bilbotarrari. Filmografia koherente, arriskatu eta sakonki humanista baten egilea, tradizioa eta modernitatea, emozioa eta pentsamendua, umorea eta malenkonia uztartzen jakin du Bergerrek. “Mamá”-tik “Robot Dreams”-era, bere zinemak asmakuntza formala, samurtasuna eta argitasun morala uztartzen ditu, egunerokotasunean ezohikoa dena arakatuz. Harriduraren eta enpatiaren maisu, bere ibilbideak ZINEBIren espiritua inspiratzen duten sormen-askatasunaren, zorroztasun artistikoaren eta nazioarteko proiekzioaren balioak islatzen ditu.
Zinemaldiak Esther García ere aintzatesten du, zinema espainiar garaikidean funtsezko figura eta zinema ekoizpenean erreferente ukaezina. Bere ibilbidean zehar, gure garaiko autore garrantzitsuen lana bultzatu du, eta ekoizpenaren zeregina finkatu du, sormenezko eta kulturarekiko konpromisozko ekintza gisa. Pedro Almodóvarren kolaboratzaile erabakigarria izan zen, eta El Deseo ekoiztetako zinemagile berri askoren kolaboratzailea. Zorroztasuna, sentsibilitatea eta zinemari zerbitzua emateko bokazio sakona uztartzen ditu haren lanak. Talentuaren adibide da eta, Esther Garcíaren lanak konstantzia, bikaintasuna eta eskuzabaltasuna islatzen ditu.
Pablo Bergerrek Ohorezko Mikeldia jasoko du azaroaren 21eko inaugurazio galan, eta Esther Garciak, berriz, ZINEBIren amaiera galan, azaroaren 28an.
PALMARESA ETA EPAIMAHAIAK
ZINEBIk azaroaren 28an emango du ezagutzera bere palmaresa, 83.000 euroko sariekin. Sail Ofiziala-Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren irabazleak epaimahai batek aukeratuko ditu. Epaimahaia honako hauek osatuko dute: Ramia Beladel artista marokoarra eta Marrakecheko Film Laburren Jaialdiko zuzendaria, Callisto McNulty idazle eta zinemagile frantziarra, Norika Sefa zuzendari kosovarra, Daniel Šjulic animaziozko zinema zuzendari eta musikari kroaziarra eta Santiago Tabernero espainiarra.
BERTOKO BEGIRADAK. MIRADAS DESDE EUSKADI
ZINEBIk euskal zinema berrienarekin duen konpromisoa berritu du Bertoko Begiradak. Miradas desde Euskadi sailaren programazioarekin, honekin Jaialdiak tokiko zinemagileen kezka tematiko eta formalen panoramika zabala aurkezten dio bertako publikoari. 67. edizio honetan, erakusketak euskal ekoizpenekoak edo beste lurralde batzuekin batera ekoitzitako 5 film luze dokumental eta 33 film labur biltzen ditu.
Film luzeen artean aipatzekoak dira Marta Gomez eta Paula Iglesiasen “Llámame Sinsorga”; Helena Bengoetxearen “Petrus”; Asier Ibaibarriaga eta Edurne San Martinen “Txillarreko sukaldaria”; Gaizka Urrestiren “Eloy de la Iglesia, adicto al cine”; eta Xabier Zabala eta Carlos Iglesiasen “Akelarre: marearen kontra”. Lan hauek aktibismo feminista, memoria artistikoa, herri kultura eta Euskadiko historia hurbila jorratzen dituzte, eta horietako batzuk Estatu mailako estreinaldian aurkeztuko dira Bilbon.
Film laburren arloan, Bertoko Begiradak erreferentziazko erakusketa izaten jarraitzen du, eta programazioa lau saioetara arte luzatzen da Arriaga Antzokian. Bertan, Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten bost euskal film laburrak eta beste hogeita zortzi lan berri proiektatuko dira. Lara Izagirre, Lur Olaizola edo Maider Fernandez Iriarte bezalako zinemagile famatuek parte hartzen dute, Ander Reviejo, Pablo Palomera edo Aitor Abio bezalako ahots berriekin batera.
Berrikuntza gisa, film laburrek hiru sari lortzeko aukera izango dute aurten: EITB Publikoaren Saria (3.000 euro), Epaimahai Gaztearen Saria (2.000 euro) eta (H)emen – Mirentxu Loyarte Saria (2.000 euro), zeinarekin ZINEBIk eta (H)emen elkarteak nafar zinemagile aitzindariari omenaldia egiten dioten. 22 emakumek eta 18 gizonek zuzendutako 33 titulurekin, Zinemaldiak euskal sorkuntzarekin, aniztasunarekin eta ikus-entzunezkoen arloko berdintasunarekin duen konpromisoa berresten du atalak.
BEAUTIFUL DOCS
Sail paraleloen barruan, ZINEBIk 2024ko film luze dokumental onenetako batzuk aurkeztuko ditu Beautiful Docs – Panorama de Documentos del Mundo atalean. Edizio honetan 9 film luze dokumental bilduko ditu, Venezia, Amsterdam, Locarno, FID Marseille edo Visions du Réel bezalako jaialdietan aurkeztutakoak, dokumentalista gazteek eta generoaren maisu handiek sinatuak. Kamal Aljafari palestinarraren “With Hasan in Gaza” lanak irekiko du atala, Locarnon aurkeztua eta Toronton hautatua, Bigarren Intifadan Gazan filmatutako irudietatik abiatuta oroimenaren eta galeraren inguruko hausnarketa. Ondoren, Sven Augustijnen belgikarraren “National Pride – From Jericho to Gaza”, Visions du Réel-en saritua. Filman diplomatiko palestinar baten bidaia bere jaioterrira aurkezten da.
Horrez gain, Berta Vicente eta Soumaya Hidalgo Djahdouren “El vol de la cigonya” aurkeztuko da, ZINEBIk bultzatutako eta Cannes Docs-en saritutako proiektua, Bilbotik igaro aurretik IDFAn estreinatu dena; Candela Sotos-en “Yrup’”rekin batera, Guillermo Fernández-Zúñiga zientzia-zinemaren aitzindariaren figura berreraikitzen duena, dokumentala Visions du Réel eta la Seminci zinemaldietan estreinatu da. Gianfranco Rosiren film berriak, “Below the Clouds”, Epaimahaiaren Sari Berezia Veneziako Biennalean, Napoliko memoria, beldurra eta lur azpiko historiari buruzko hausnarketa egiten du.
Werner Herzog beteranoa ZINEBIra itzuliko da “Ghost Elephants”-ekin, tradizioa eta teknologia uztartzen dituen Angolako naturarekiko bidaia liluragarria. Rita Azevedo Gomes portugaldarrak, ZINEBI 2023ko Ohorezko Mikeldiak, “Fuck the Polis” aurkeztuko du, FID Marseilleko Sari Nagusiaren irabazlea eta Gijongo FICXekin partekatutako estatu mailako estreinaldia. Franco Maresco italiarraren “Bravo Bene!”, zinemari eta haren sormen prozesuari buruzko satira erradikala, eta Callisto Mc Nultyren “The Other World”, Visions du Réel-en aurkeztutako Fontillesko erietxearen memoria erreskatatzen duena, salia osatzen dute.
Palestinatik, Belgikatik, Espainiatik, Italiatik, Portugaletik, Frantziatik, Suitzatik, Alemaniatik eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako film hauek dokumental garaikidearen aniztasunean zeharreko ibilbidea eskaintzen dute, begirada politikoaren, memoria intimoaren eta esplorazio formalaren artean, ZINEBIren nazioarteko bokazio artistikoa berretsiz.
CZECH FOCUS, HERRIALDE BATEN MAGIA BIZIDUNA
ZINEBIk Europako zinemaren tradiziorik liluragarrienetako bat ezagutzera gonbidatzen zaitu: animazio txekiarra. Trnka, Zeman edo Švankmajer-en unibertso poetikoetatik Daria Kashcheeva buru duen belaunaldi berri baten begirada ausartetara (“Electra” eta “Daughter” filmen proiekzioarekin), atzera begirako honek, hogei bat tituluren bidez, omentzen du ia mende bat duen artisau-irudimenez, esperimentazioz eta edertasunez beteteako animazio txekiarra. Panpinen, itzalen eta ametsen arteko bidaia, non film bakoitzak animazioa arte nagusi bihurtu zuen herrialde baten espiritu libre eta ameslaria islatzen du.
Gainera, ZINEBI TXIKIk haurrei zuzendutako programa bat proposatzen du, Arriaga Antzokian eta Bilboko Guggenheimen ikusi ahal izango diren lau film txekiarrekin: “The Little Cousteau” (2013), Jakub Kou-rena; Martin Smatana eta Veronika Zacharováren “Hello Summer” (2024), “The kite” (2016) Lasse Nielsenena; eta Paul Zekeren “Overboard” (2013)
ZINEBISKOPIOA: KULTURA IRISGARRIA, INKLUSIBOA ETA ERALDATZAILEA
ZINEBIren Zinebiskopio sail berriak Zinemaldiak kultura irisgarri, inklusibo eta eraldatzaile batekin duen konpromisoa berresten du, zinema elkarrizketa sozialerako eta memoria kolektiborako tresna gisa ulertuz. Proposamen hau bost gai-esparrutan egituratzen da: komunitate georgiarra eta haren integrazio kulturala; artea eta zinema, gizarteratzeko eta belaunaldien arteko elkarrizketarako bitarteko gisa; ikus-entzunezko sorkuntza, gaixotasun mentalen aurkako babes gisa; memoria historikoaren berrikuspena; eta dokumentala, memoria kolektiboaren euskarri eta eraikitzaile gisa.
BBK Aretoan egiten den saio bakoitzean, proiekzioak eta solasaldiak tartekatzen dira zinemagile, espezialista eta gizarte-eragileekin.
Honako hauek dira edizio honetako proiekzioak: Noé Sulaberidzeren “Dos Iberias” (Georgiako komunitatea), BBK Sasoiko programako filmak, Barraka XXI eta kolektiboentzako bideoak (Soziala), Basilio Martín Patiñoren “Canciones para después de una guerra” (Dokumentala oroimenaren euskarri), Jesús Rocandioren “La flor del almendro” (Oroimen historikoa) eta José Corellasen eta y Catalina Solivellasen “En un lugar de la mente” (José Solbellas). Aukeraketa honekin, Zinebiskopio zinematik errealitatera begiratzen duen espazio gisa aurkezten da, identitateari, aniztasunari eta memoriari buruzko hausnarketa sustatuz, bere harrera- eta bizikidetza-historia ospatzen duen Bilbo batean.
SAIO BEREZIAK
ZINEBI Gordailuak, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, Elías Querejeta Zine Eskolaren eta Euskadiko Filmategiaren arteko lankidetzaren emaitza denak, 339 kopia biltzen ditu,16 eta 35 mm-tan, eta horiek osatzen dute jaialdiaren film-ondarea. 67. edizio honetan, Zinemaldiak bi saio monografiko programatzen ditu funts historiko horretatik abiatuta: lehena —larunbatean, hilak 22—, “Communiqué from Argentina” (Lucha Film Collective, 1977) eta “Las madres de la Plaza de Mayo” (Susana Blaustein Muñoz eta Lourdes Portillo, 1985) dokumentalei eskainia, Latinoamerikako memoria eta borroka politikoari buruzko titulu enblematikoak berreskuratzen ditu. Bigarrenak -hilaren 27an, osteguna-, Colectivo Archivistas Salvajes komisarioatuta, Manuel Marcel zinemagile kubatarra omentzen du, “A Norman McLaren” (1990), Urrezko Mikeldi ZINEBIn 1992, eta “Evidentemente comieron chocolate suizo” (Último rollo) (1991) filmen proiekzioarekin. Bi saioek Zinemaldiaren ondare zinematografikoa zaintzeko eta zabaltzeko lana indartzen dute.
ZINEBI NETWOTKING
Bilboko Zine Dokumentaleko VIII. Foro Profesionalak – ZINEBI Networking-ek sortze- edo amaitze-prozesuan dauden ekoizpen dokumental berriak bultzatzeko konpromisoa berresten du. Gune hau Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren funtsezko zatia da, eta sektoreko zuzendarien eta profesionalen arteko topagune gisa funtzionatzen du, elkarrizketa, hausnarketa eta sormen-laguntasuna sustatuz. Edizio honetan, garatzen ari diren zazpi proiektu eta azken fasean dauden lau aurkeztuko dira, eta Eusko Jaurlaritzak, RTVEk eta EITBk emandako 10.000 euroko hiru laguntza ekonomiko lortzeko aukera izango dute.
Garatzen ari diren proiektuen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Al Nervión”, Euskadiko memoria industrialari eta hiri-eraldaketari buruzkoa; “Comando Igualdade”, Galiziako hezkuntza feminista ardatz duena; edo “De qué hablo cuando hablo de Lipo”, industria estetikoari buruzko hausnarketa kritikoa. Zentzumenak eta gizartea esploratzeko lanak ere badaude, hala nola “Eltzegorra”, “La frontera más corta del mundo”, “Nuestra piel levantada” eta “Pajarracos”. Amaitze fasean, “Berdea”, “Como Manolete en la víspera de su muerte”, “Reflejos de la casa verde” eta “Taranta” bezalako izenburuek identitate, lurralde eta memoria historikoaren inguruko gaietan sakontzen dute, ZINEBI zinema dokumental garaikiderako funtsezko plataforma gisa finkatuz.
ZINEBI Animation Lab ekimen aitzindaria da, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak bultzatua, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, eta prestakuntzaren, sorkuntzaren eta hausnarketaren bidez euskal animazioaren ekosistema indartzea du helburu. Aldi baterako eta elkarlanerako espazio gisa sortu da laborategia, eta animatzaile gazteak estatuko eta nazioarteko erreferentziazko profesionalekin harremanetan jartzea du helburu, jakintzen trukea, esperimentazioa eta proiektu pertsonal eta kolektiboen garapena bultzatuz. Sebastien Sperer, Thomas, Ivana Volda, Pedro Rivero, Nuria Gonzalez Blanco, Ivan Miñambres, Jose Luis Ágreda, Jesus Mari Lazkano, Kim Keukeleire eta beste hainbat sortzailek hartuko dute parte ZINEBIn
ZINEBI Animation Lab-en programak sei ardatz nagusi ditu: jaialdirako goiburu animatuak sortzea; sortzen ari diren proiektuak garatzeko miniegoitzak sortzea; ikusmen-urritasuna duten haurrei zuzendutako stop motion tailer inklusiboa; eskola magistralak Europako animazioko izen nabarmenekin; industria arloko topaketa bat EPE-IBAIA erakundearekin lankidetzan; eta artista gonbidatuekin konektatzeko hainbat jarduera. Ekintza horien helburua da belaunaldien arteko truke-gune bat finkatzea, berdintasuna eta irisgarritasuna sustatzea, eta jaialdiaren nortasuna indartzea ikus-entzunezkoen arloko berrikuntza-plataforma gisa.
67. EDIZIOAREN IRUDIA
José Luis Ágreda ilustratzaile eta zuzendari artistikoa, espainiar ilustrazio eta animazioaren izen nabarmenetakoa, “Robot Dreams” pelikulagatik Oscarretarako izendatua, arduratu da aurtengo ZINEBIren irudia sortzeaz.
Ágreda nazioartean duen izen ona eta Bilborekin duen lotura sakona direla eta aukeratu da irudia sortzeko. Kartela indar kromatikoagatik eta dinamismo bisualagatik nabarmentzen da. Hondo hori zirraragarriarekin, konposizioak energia, mugimendua eta talde-lana transmititzen ditu, zinemaren bizitasuna eta jaialdian parte hartzen duten ahotsen aniztasuna islatuz.
Lanak ZINEBIren nortasuna indartzen du, sorkuntzarako, elkarrizketarako eta herritarren partaidetzarako gune bizia baita, eta, aldi berean, egilearen ibilbidearekin lerrokatzen da, betiere ilustrazioaren, narratiba bisualaren eta kultura herrikoiaren arteko elkarguneari adi. Ágredaren hitzetan, “zinema bultzatzen duen indar kolektiboa” irudikatzen duen kartela da.
SARRERAK, GAUR SALGAI
Jaialdiak hainbat egoitza ditu aurten ere: Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, BBK Aretoa, Bilbao As Fabrik, Golem-Alhondiga Zinemak eta Azkuna Zentroko Auditorioa.
Azkuna Zentroko Auditoriumeko eta Golem-Alhondiga Zinemetako emanaldietarako sarrerak (4,50 euro) gaurtik, azaroaren 3tik, erosi ahal izango dira, eta 10 emanalditarako bonuak (35 euro) erosi ahal izango dira azaroaren 5etik aurrera, zinemetako leihatiletan. Gainera, ZINEBIk 20 euroko bonu bereziak eskeiniko ditu langabetuentzat eta erretiratuentzat (eta 60 urtetik gorakoentzat). Pertsona hauek ohiko sarrerak erosi ahal izango dituzte ere 3,50 euroko prezioan. 20 euroko bonu horiek 26 urtetik beherako ikasle eta gazteentzat ere egongo dira eskuragarri ere.
ZINEBIk EITB Primeran doako plataforma digitalera zabalduko ditu bere proiekzioak. Plataforma horrek Zinemaldiaren aurreko edizioetan proiektatu diren euskal ekoizpeneko filmen aukeraketa bat jarriko du herritar guztien eskura.
Zinemaldiko prentsa-materialak esteka honetan kontsulta daitezke.

