Erabili gure bilatzailea

    OHOREZKO MIKELDIA

    HIROKAZU KOREEDA

    HIROKAZU KOREEDAREN KONPROMISOA

    Urruneko begiraleak usteko du gaur egungo zinema japoniar nolabaiteko heterodoxiak menderatzen duela. Mota guztietako erregistro estetiko eta narratiboak aurkitu ditzakegu zinemak egin duen bide luzean, Sion Sonoren lanak adibider edota Neomi Kawaseren lanak. Geraldi bat ere egon da, animea ale batera utzita, zinera-zaleek ezagutuko dituzten Takeshi Kitano, Kivoshi Kurosawa edo Nobuhiro Suwarekin. Dela esparro baten, dela besteren baten, no labaiteko prestiogiaz gozatzen dute guztiek nazioartean, baina horien guztien gainetik eta nazioartean irabazi duen garrantziagatik, Hirokazu Koreeda ikusi dezakegu.

    Bere fikziozko filmetako mundu mailako mezuek (memoria, dalua, belaunaldien artean sortzen diren gatazkak, haurtzaroa, norbanakoak duen hobetze grina), munduko zinemaldi garrantzitsuenetako epaimahaiak konhentzitzea lortu dute, eta bere herrialdeko gizartearen arte motatik eta bizimodutik aso urrun zegoen publikoaz bete ditu aretoak: Estatu Batuak, Espainia eta Brasiletik edota Israeletik ere ibili izan da. Steven Spielberg ekoizleak haren fikziozko azken film luzearen remake-ea bertaratuko du. Horrelako aitatik, halako semea (Soshite chichi ni naru, 2013l, Cannes zinemail diko epaimahaiaren sana jaso zuen eta Donostian Zinemaldiko Publikoaren Saria irabazi zuen iaz.

    Gutxien ezagutzen zen haren alderdiaren aurkikuntza, dokumentalista gisa, zuzendariaren uste senda berresten du gai zehatz bat jorratzeari dagokionez. Koreedaren konpromiso politikorik erakusten ez duenez, haren zinemak arrakasta handiagoa duelaren idea hedatu da azkenaldian. Agian, azaleko irakurketa hori egin daiteke familiarekin erlazionatutako gaiak argagotu dituelako. Hala ere, dokumental multzo honek egiaztatzen du Koreedak fikzio- lanetan jorratu duen guztia dokumentaletan landu egin duela aurretik ere, eta beraz, askoz ere nabariagoa da aurretik aipatutako ideia ez dela zuzena bigarren horiei dagokienez batik bat.

    Begien bistakoa da Koreedaren helburua ez dela inoiz ere Kazuo Hara berria izatea eta ez du zinemagileen ilaretan militantziarik egingo, nahiz eta, miresten dituen Shinsuke Ogawa edo Noriaki Tsuchimoto zingmagileak bertan izan eta haiengan sinesmen osoa izan. Baina ezin da eztabisidatu laurogeiko hamarkadan eta laurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran filmetan TV Man Unionek zuen joerarekiko duen atxikidemendua, bertan hasi zen lanean eta. TV Man Union ekoiztetxe independiente da, 1970. urtean sortu zen eta geroztik eduki zehatzak eta kalitatezkoak ekoizteko konpromisoa hartu du, garaiko kultura eta gizartearekin lotuta dauden dokumentalak sortzeko helburua izan du beti. “Oraina baino ez da” izenburua zuen telesbitako ekoizpenari buruzko artikulu bat idatzi zuten enpresaren arduradunek.

    Ogawak hartu zuen ibilbide han erradilaka aukeratu ez bazuen ere (hamairu urtez nekazari komunitate batekin bizitzen eta filmatzen egon zen, gero 1987an emaitza aurkezteko). Koreeda eredu horietan oinarritu zenez eta bere ezinegonekin bat egiten zuten gaiak aukeratzen zituenez, kontatzen zituen gertakariekin inplikatu bahar izaten zen eta horregatik, laurogeita hamarrean egiten zituen filmaketek hilabeteak edota urteak irauten zuten. Xede bakarra du: kamera batek grabatzean eragiten duen biolentziari aurre egitea. Batez ere, egoera natural bat iruditu edo izatea bilatzen duenean. Emaitzak erraz hauteran daitezke lanetan; Txahal baten irakaspenak (na Shogakko Haruguri no kiroku, 1992), Abuztua bera gabe (Kare no inat hachigatsu ga, 1994) edo Memoriarik gabe (Kioku ga ushinawareta toki, 1996I. Zuzendariak kasu guztietan urte batez baino gehiago aldian behingo harremana mantentzen du dokumentaleko partaideekin. film luze TV Man Union egindako ikastaldi baten ostean (ez du oroitzanen onik gordetzen). Koreedak laurogeita hamarreko hamarkadan sinatutako ekoizpenen artean, Kenju Miyazawa idazlearen obretan oinaritu da eta Edward Yangen eta Hou Hsiao-Hsienen, Taiwaneko historian egon diren zinemagile gorabeheratsuenetan ere bai. Baita nazionalitaterik ez duen korear-japoniar baten egoera kafkartarrean edo Japonia iparraldeko ongintza instituzio baten bizi diren eta ahalmen intelektuala urria duten umeengan ere. Ez dira sistematik kanpo filmatzen diren 8 milimetroko film independienteak, bideoz grabatutako dokumentu pixelatuak baizik. Kamera baten atzean jarri eta istorioak kontatu ahal izateko aurkitu zuen tresna bakarra telebista izan zen.

    Hasierako dokumental horiek baliozko ildo bereziren batengatik gailentzen dira, eta hori, zalantzarik gabe, gizartearekiko duen konpromiso hautemangarriagatik da. Hala, herrialdeko zenbait gobernuk hartutako gizarte murrizketek pertsona askorengan izandako ondorioen etengabeko salaketak egin arren (haren dokumentalik onenetako askotan protagonista), esan daiteke, gehiago identifikatzen dela bere lanetako biktimekin, oinarri ideologiko konkretu batzuekin baino, Horixe bera gertatzen da, Hala eta guztiz ere (Shikashi-Fukushi kirisute no jidar ni. 1991) filmeko protagonista den politikari buruarekin, eta Abuztua bera gabe filmeko zuzendariaren lagun seropositibo batekin, izan ere, hark bizitzako azken hilabeteen filmaketa egiten uzten dio. “Besteengatik kexkatzen den hain jende gutxi dego entzun daiteke dokumental horietako batean, diskriminatutako, baztertutako edo mespretxatutako taldeetan jartzen du arreta: homosexualak, inmigrante korearrak, laguntza publikoak jasotzen dituztenak, ahalmen urriko pertsonak.

    Nagisa Oshimaren kasuan bezala, Koreedak filmetako zuzendari lana dokumentalekin uztartu du. Esparru bitan antzeko gaiak jorratu ditu: oroimenaren eta memoriaren garrantzia, eta oraina nola markatzen duen, hezkuntza-prozesuak, umeen eta helduen arteko erlazioa; eta ondorioz familien dilemak ere, eta baita bere herrialdean nagusi den instituzio eta gizarte enpatia faltaren salaketa.

    Bere ibilbide paralelan, telebistan egindako jardun luzea karrera 2inematografikoarekin erraz bateratzen du. NHK-ko Kaidan Horror Classics (Ayashiki bungo kaidan, 2010) telesailaren kapitulu bat zuzentzen du eta Going My Home (Gouingu mai houmu, 2012) telesaila ekoiztako konpromisoa hartzen du; gainera, TBS edp FujiTV kateek egindako mandatuei erantzuten jarraitzen du eta abeslari eta musika taldeentzat ere musika-bideoak filmatzen ditu, hala nola, Cheri, Suenohair, AKB48 edo Cocco (zeini 2008an film luze dokumentala eskaini zion).

    Donald Richie japoniar zineman aditua den idazleak garai guztietako bost errealizadore japoniarrez asatutako Olinpoan sartu du beste lau errealizadore bikainekin batera: Alcira Kurosawa, Kenji Mizoguchi, Vasujiro Ozu eta Mitsuo Yanagimachi. Koreedaren zinema Yasujiro Ozu bikanarenarekin konparatua izan da maiz, grabiltzen dituen tonu eta gaiengatik. Familia erlazio konplexuetan murgiltzeko duen modua ado tradizio nipondarrak egungo bizitzara egokitzeko orozesu traumatikoak irudikatzeko duen modua Ozurengana hurbiltzen dute. Ez estilo berberarekin, noski. Izan ere. Koreeda pixkanaka-pixkanaka pertsonaien sentimenduetara hurbiltzen joan da; galera eta oroimenarekin, hobetzeko nahiarekin eta familia erlazioekin zerikusia duten gatazketan nahasita egon ohi dira. la 25 urteko ibilibide honetan zehar begirada humanistarekin konstantea izaten jarra tu du, Ozuk eta zinema nipondarraren beste zuzendari garrantzitsu askok egin izan duten era berean.

    Rubén Corral
    ZINEBIko programatzailea


    HIROKAZU KOREEDA
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators