Sail Ofizialeko Film Laburren Nazioarteko
Lehiaketako Nazioarteko Epaimahaia
Isabel Herguera
Isabel Herguerak hainbat film labur zuzendu eta ekoitzi ditu, esaterako, La gallina ciega (2005), Animaziozko Film labur Onenaren Goya sarirako izendatua, eta mundu osoko zinemaldietan hautatuak izen diren Ámár (2010), Bajo la almohada (2012), Amore d’inverno (2015), ZINEBIko Euskal Zinemaren Sari Nagusia lortutakoa, edo Kutxa beltza (2016). Halaber, Mostra Internacional de Cinema d’Animació de Catalunyako zuzendaria izan zen 2011ra arte. Gaur egun, irakasle dihardu KHM-Koloniako Kunsthochschule für Medien-en, eta bere animaziozko lehen film luzea egiten ari da, El sueño de la sultana izenekoa.
Itandehui Jansen
Itandehui Jansen Oaxacan jaio zen, Mexikon, eta Zuzendaritza ikasketak egin zituen Herbehereetako Zinema Akademian. Nazioarteko hainbat programatan parte hartu du, hala nola Torino Film Lab-ean eta Berlinale Talents-ean. Bere dokumentalak eta film laburrak hainbat jaialditan proiektatu dira, hala nola Amsterdamgo Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdian (IDFA) eta Moreliako Nazioarteko Zinemaldian (FICM). El último consejo film laburrarekin nazioarteko hainbat sari irabazi zituen eta Mexikoko zinema kritikaren Diosa de Plata sarirako izendatu zuten. Gaur egun zinema irakaslea da Edinburgoko Unibertsitatean (Erresuma Batua).
Jone Laspiur
Arte Ederrak ikasi zituen Leioan eta tartean urtebete egin zuen Buenos Aireseko UMSAn. Arteko Galerian eta Asmoz Kultur Fundazioan aritu zen lanean eta 2018an Peruko Cutervo herrian izan zen Gazteaukera kooperazio programaren barruan. Beranduago Donostiako Azpi espazioan aritu zen bere lan pertsonala garatzen, eta 2019an Eusko Jaurlaritzaren sorkuntzarako laguntza jaso zuen. Ondoren MIAC (Master de Investigación y Creación en Arte) masterra egin zuen Madrilen UCMen. 2019an Pablo Agueroren Akelarre pelikulan estrenatu zen aktore gisa, eta ondoren David P.Sañudoren Ane ri gorputza eman zion, paper horrekin 2021eko Aktore Berri Onenaren Goya saria jaso zuen. Zuzendari beraren Alardea telesailean ere aritu zen, hala nola Esti Urresolaren Polvo somos laburmetraian, eta Icíar Bollaínen Maixabel en. Aktoretza formazioari dagokionean Madrilgo Mar Navarroren eskolan ikasten ari da.br>Argazkia © Daniel Mills Salcedo
James Lattimer
James Lattimer programatzailea, kritikaria eta zinemagilea da. Berlinale Forumeko hautapen-batzordeko kide da 2011tik, eta 2018an Viennale erakundean sartu zen programazio-aholkulari gisa. Documenta Madrid 2020ko komisario gonbidatua izan zen. All Still Orbit film laburra zuzendu zuen Dane Komljenekin eta Afterwater film luze berriaren gidoilaria da. Kritikari bezala Cinema Scope, Sight and Sound, The Brooklyn Rail eta Firefliesen argitaratzen du. TEXTURreko, Viennalek argitaratzen duen zuzendari garaikideei buruzko sail berri bat, editorea da. Lehen edizioek Angela Schanelec, Kelly Reichardt eta Terence Daviesizan dituzte protagonista.
Florencia de Mugica
Florencia de Mugica Arte Dramatikoan lizentziaduna da eta Zinematografia Ikastaroetan masterra du Elias Querejeta Zine Eskolak (EQZE). 2015ean Bomba Cine sortu zuen. Bere lanen artean bi opera prima daude: Edgardo Castroren La noche, zinema jaialdi askotan hautatua eta Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdian Epaimahaiaren Sari Bereziaren irabazlea (BAFICI), eta Sol Berruezoren Mamá, madre, mamá, Rita Cinerekin batera ekoitzia eta Berlinale 2020an Epaimahaiaren Sari Bereziaren irabazlea; Jaime Levinasen PinPin film laburraz gain. Gaur egun Pablo Agüero zuzendariaren proiektu batean ari da lanean.
Sail Ofizialeko ZIFF (ZINEBI FIRST FILM)
Nazioarteko Lehiaketako Nazioarteko Epaimahaia
Paula Arantzazu Ruiz
Paula Arantzazu Ruiz kazetaritzan lizentziatu zen Pompeu Fabra Unibertsitatean (UPF), eta Gizarte Komunikazioan doktoratu zen, UPFn ere, Yervant Gianikian eta Angela Ricci Lucchi italiarren zinemari buruz eta medikuntzaren kultura bisualarekin lotuta egin zuen tesiarekin. Kazetari eta zinema-kritikari gisa, kolaborazioak egiten ditu Cinemanía eta Diari Ara-n, besteak beste, eta Gaztela-Mantxako Unibertsitateko irakasle elkartua da. Bere azken argitalpenen artean, bi obra kolektibo daude: La paranoia contemporánea. El cine en la sociedad de control [Trea, 2019] eta Cuerpos representados. Objetos de ciencia artísticos en España, siglos XVIII – XX [Sans Soleil, 2020].
Eva Sangiorgi
Eva Sangiorgi Vienan bizi den idazle eta programatzailea da. 2011n, Eva Sangiorgik UNAMen Nazioarteko Zinemaldia (FICUNAM) sortu zuen Mexiko Hirian, eta 2018ra arte haren zuzendari gisa jardun zuen. Han bertan, 2016an, Brava Cinema izeneko bere enpresa banatzailea sortu zuen. Sangiorgik zinema-programatzaile eta telebista-aurkezle gisa ere lan egin du zineman espezializatutako programetan. Gaur egun Viennale-ko zuzendari artistikoa da, eta Donostiako EQZE-ko Komisariotza Saileko koordinatzailea.
Argazkia © Alexi Pelekanos.
Helena Wittmann
Helena Wittmann Hanburgon (Alemania) bizi den artista eta zinemagilea da. Erlangen eta Hanburgo artean Filologia Hispanikoa eta Komunikazio Zientziak ikasi ondoren, Hanburgoko Arte Ederren Goi Eskolan (HFBK) graduatu zen 2014an. Bere lehen film luzea, Drift, Veneziako Zinemaldiko Kritikaren Astean estreinatu zen 2017an, eta ZIFF Epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen ZINEBIn, nazioarteko hainbat zinemalditan eta zinema-erakusketatan proiektatu aurretik, bere beste zenbait film labur batzuk bezala, esaterako, Ada Kaleh (2018), 21,3°C (2014) eta Wildnis (2013). Wittmannek hainbat proiektutan dihardu elkarlanean, hala nola Nika Son-ekin egindakoetan, eta baita beste zinemagile batzuentzat argazki-zuzendari gisa ere. Halaber, ikerketa artistikoko laguntzailea izan zen HFBKn 2020-2021 zikloan, eta mentorea Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolan.
SGAE
Euskadiko Kontseiluko Epaimahaia
Ana Hormaetxea
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatea). Telebistako gidoilari gisa, ETBrako serie eta programetan lan egin du batez ere: Go! Azen, Vaya astekaria, Hau ez da serioa, ezta?; Eman buelta bat, Tú al norte y yo al sur eta Balbemendi besteak beste. Gainera, gaur egun film luze eta fikziozko serie batzuk garatzen ari da: Amor sólido, Ladronas, 1134 kilómetros eta El tesoro de Lehman. EHGEPeko (Euskal Gidoigileen Elkarte Profesionala) presidentea eta CIMAko (Emakume Zinemagileen eta Ikus-entzunezko Komunikabideen Elkartea) eta (H)EMENeko (Ikus-entzunezkoen Euskal Emakumeak) elkarteko kidea da.
Nekane E. Zubiaur Gorozika
Euskal Herriko Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saileko (UPV / EHU) irakasle elkartua da, bertan Fikziozko Gidoia irakasgaia ematen du. Espainiako zinemaren analista eta historialaria da, eta Mutaciones del Audiovisual Contemporáneo ikerketa taldearen parte da. Onderengo liburuak argitaratu ditu: Peter Weir (2013), Anatomía de un cineasta pasional, El cine de Manuel Mur Oti (2013), Kimuak-en film laburrak. Semillas del cine vasco (2014) eta Kimuak: The Seeds of Basque Cinema (2018), azken bi hauek Ainhoa Fernández de Arroyabe eta Iñaki Lazkanorekin batera.
Haritz Zubillaga
El ataúd de cristal (2017) kultuko filmaren zuzendaria da eta nazioartean arrakasta handia izan zuen El hoyo (2019) filmaren muntatzailea ere bada. Lehenengoa Kataluniako Sitgesko Zinemaldi Fantastikoaren Sail Ofizialean estreinatu zen eta hainbat aitortza jaso zituen, besteak beste, Film Onenaren saria FilmQuest (Utah), ShriekFest (LA), Fright Nights (Atenas) eta Rojo Sangre (Buenos Aires) jaialdietan. Las horas muertas (2007) bere film laburra Europako Film Labur Fantastiko Onenaren sarirako izendatu zuten; She’s Lost Control (2010) eta The Devil On Your Back (2015) film laburrek ehundik gora sari jaso zituzten. Gaur egun, bere bigarren film luzea prestatzeaz gain, Heil Flameren debut albuma grabatzen ari da, Norma Vila zinema zuzendariarekin batera osatzen duen synthwave bandan.