Erabili gure bilatzailea

    ZINEBI 63

    Palmaresa

    Sail Ofiziala – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa


    ZINEBIko Sari Nagusia

    СЕВЕРЕН ПОЛ (North Pole) Marija Apcevska
    North Macedonia – Serbia, 2021 | 15 min | Fiction
    “Film hau protagonistaren aurpegia bezain delikatua da, eta emakumeen desira itxaropenaren, betebeharraren, presioaren eta askapen gozoaren artean dabilen zerbait bezala deskribatzen du. Nerabezaroan, drama mugimendu bakarrarekin sortzen eta desagertzen da. ZINEBI Sari Nagusia Marija Apcevska-ren North Pole lanarentzat da.”
    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Isabel Herguera, Itandehui Jansen, Jone Laspiur, James Lattimer, Florencia de Mugica

    Euskal Zinemaren Sari Nagusia

    Azaletik azalera (Skin to Skin) – Mel Arranz
    Basque Country, 2021 | 7 min | Animation
    “Azalak inoiz baina gehiago ukitu, usaindu eta sentitu nahi ditugun une honetan, Azaletik azalerak modu freskoan eta sentsiblean murgiltzen gaitu azalez-azal zentzumenen barrutietara”.
    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Isabel Herguera, Itandehui Jansen, Jone Laspiur, James Lattimer, Florencia de Mugica

    Espainiako Zinemaren Sari Nagusia

    Descartes (Outtakes) – Concha Barquero & Alejandro Alvarado
    Spain, 2021 | 21 min | Documentary
    “Zinemak izan ditzakeen funtzioei buruz gogoeta egitera bultzatu gaituelako; arteaz edo entretenimenduaz gain, dokumentazio-eginkizuna bete baitezake, memoria kolektibokoa, baita justizia bilatzekoa ere. Dokumental honek artxiboko materiala berreskuratu eta aurkeztu du, zinemak herrialdeko memoria historikoarentzat duen garrantzia azpimarratuz eta, horregatik, Espainiako Zinemaren Sari Nagusia Descartesi ematen diogu”.
    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Isabel Herguera, Itandehui Jansen, Jone Laspiur, James Lattimer, Florencia de Mugica

    Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia

    Some Kind of Intimacy – Toby Bull
    United Kingdom – France, 2021 | 6 min | Documentary
    “Film honek modu zehatz eta zoragarrian ulertu du zer erakutsi eta zer ez, zer entzuten den eta zer ez: hosto lehorrak belar bustiaren gainean, talka egiten duten bi adar, norberarentzat denbora hartzeko beharra, jaiotze-data hilarri batean. Bizitza eta heriotza gizatiarra eta aberetiarra dena bezain adiezinak dira. Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia Toby Bull-en Some Kind of Intimacy filmarentzat da”.
    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Isabel Herguera, Itandehui Jansen, Jone Laspiur, James Lattimer, Florencia de Mugica

    Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia

    Okruszki życia (Crumbs of Life) – Katarzyna Miechowicz
    Poland, 2020 | 7 min | Animation
    “Animazioak teknikari eta narrazioari dagokionez eskaintzen dituen aukera amaigabeak gogorarazten dizkigun filma da. Mundua ikusteko duen moduak bizitza errealeko elementuak guztiz txertatzen ditu ikuspegi surrealista, beldurgarri eta zentzugabean, irudimenez betea da, kontrolatua eta, modu perfektu eta ia ezinezkoan, koherentea. Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia Katarzyna Miechowicz-en Crumbs of Life lanarentzat da”.
    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Isabel Herguera, Itandehui Jansen, Jone Laspiur, James Lattimer, Florencia de Mugica

    Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia

    Inherent – Nicolai G. H. Johansen
    Denmark, 2021 | 16 min | Fiction
    “Film honek modu zehatz eta zoragarrian ulertu du zer erakutsi eta zer ez, zer entzuten den eta zer ez: arnasketa asaldatua atikoan, odolez zikindutako arropak eta plastikozko poltsak, arto-soroak udan, pauso batzuen hotsa gauean, aurpegi asaldatuak baina zer den ikusten ez dutenak. Haztea inoiz ez da erraza izan, eta traumarik beldurgarrienak dira ikusezin irauten dutenak. Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia Nicolai G. H. Johansen-en Inherent lanarentzat da”.
    Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Isabel Herguera, Itandehui Jansen, Jone Laspiur, James Lattimer, Florencia de Mugica

    Publikoaren EITB Saria

    Milý tati (Love, Dad) – Diana Cam Van Nguyen​
    Czech Republic – Slovakia, 2021 | 13 min | Animation

    Euskadiko Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria

    Kinka, Maider Oleaga
    Basque Country, 2021 | 15 min | Ficción
    “Iradokitzeko gaitasunagatik, generoen nahasketagatik (thriller-etik hasi eta drama sozialeraino eta beldurrezkoraino) eta egungo egoerari buruzko iruzkin egoki eta sofistikatuagatik”.
    SGAE Fundazioa – Euskal Batzordearen Epaimahaia Ana Hormaetxea, Nekane E. Zubiaur Gorozika, Haritz Zubillaga

    Cineclub FAS Saria

    Rotor – Ainara Elgoibar
    Basque Country, 2021 | 16 min | Documentary
    “Dokumental entziklopedikoa da, baina zientzia museo bat bisitatzeko esperientziatik hurbilago dagoen narratiba du, eta ikusten ari zarenari buruz gehiago ikasteko interaktibotasunarekin. Hori guztia, dibulgazio zientifikoko zati deskribatzaile eta aseptikoagoen arteko oreka ezin hobearen bidez, denbora hautemateko moduari buruzko historia pertsonal batekin”.
    FAS Empaimaha Jon López Martín, Pedro José López Casado, Álvaro Monsalve Mascuñano

    UNICEF Saria

    Écoutez-Moi (Listen to Me), Paula Armijo
    Spain, 2021 | 17 min | Documentary
    “ZINEBIren 63. edizio berezi honetan, UNICEFek Paula Armijo zuzendariaren Écoutez-Moi film laburra saritzea erabaki du. Filma indarkeria-mota okerrenetariko bati buruzkoa da, sexu‑abusuari buruzkoa, eta aztertu egiten du nola haurtzaroan gertatutako sexu-abusuek bizitza osoan zehar eragiten diguten. UNICEFetik eskerrak eman nahi dizkizuegu kultur arlotik eta, zehazki, zinemagintzatik, errealitate gordin honen berri emateagatik eta sentsibilizatzeagatik, gaiaren inguruko isiltasuna hautsiz”.
    Isidro Elezgarai Esteban UNICEF-Euskal Herriko Batzordeko presidentea

    European Film Awards 2022ko Hautagai Film Laburra

    СЕВЕРЕН ПОЛ (North Pole) Marija Apcevska
    North Macedonia – Serbia, 2021 | 15 min | Fiction

     

     

    ZIFF Nazioarteko Lehiaketa

    ZIFF Sari Nagusia

    Rock Bottom Riser – Fern Silva
    USA, 2021 | 70 min | Documentary
    “Film honetan, erupzioa forma, izaki eta kulturen ustekabeko errebelazio eta eraldaketen irudia da. Materiaren egoera ezberdinetan, horien denborazkotasunean eta testuretan zehar nabigatzen du, gizakiaren aztarna handiaren eta naturaren indarkeria ederraren artean. Zinebi First Film Sari Nagusia Rock Bottom Riser-entzat da.”
    ZIFF Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Paula Arantzazu Ruiz, Eva Sangiorgi, Helena Wittmann

    ZIFF Aipamen berezia

    Faya Dayi – Jessica Beshir
    Ethiopia – USA – Qatar, 2021 | 120 min | Documentary
    “Komunitate baten jarduera produktiboa eta ekonomia bere eragin propioen mamuekin lotzen dituen obra, ukigarria eta iradokitzailea denaren artean, errealitatearen eta haren irriken artean dabilena. Zinebi First Filmen Aipamen Berezia Faya Dayi-rentzat da.”
    ZIFF Nazioarteko Lehiaketaren Epaimahaia Paula Arantzazu Ruiz, Eva Sangiorgi, Helena Wittmann

    ZIFF Gazte Epaimahaiaren Saria (UPV/EHU)

    Los fundadores – Diego Hernández
    Mexico, 2021 | 62 min | Fiction
    “ZINEBIren 63. edizioko Gazte Epaimahaiak ZIFF Gazte Epaimahaiaren Saria (UPV/EHU) ematea erabaki du, talentu gazteei eta Diego Hernandezen Los fundadores-ei laguntzeko, horizontaltasunetik landutako pieza bat erakusteagatik, ezkutuko intimitatea erakutsiz eta fikzioaren eta dokumentalaren arteko mugak desitxuratzen dituen eszenaratze batekin”.
    ZIFF Gazte Epaimahaiaren Saria (UPV/EHU) Ander Senz Fabra, Ane Olazar, Francisco Santa Cruz Montes, Gerardo Tomé Lasa, Goiznabar Monclús Vicente, Iker Aranguren Ramírez, Judith Voet, Rodrigo Alvarado González, Xabier Martín Madariaga

    ZINEBI Industry


    ZINEBI Networking Saria

    A los libros y a las mujeres canto
    Direction María Elorza Production Txintxua Films
    “Sari hau ematen diogu beste inork begiratu ez duen lekura begiratzen duen, eta identifikatuta sentitzea eragiten digun film bati. Maitasunezko eta umorezko begirada batetik, ahaztutako liburuen zaindari diren adineko emakumeekin egindako proiektua da, zinema dokumentalean ohikoa ez dena. Proiektuaren argitasuna, eta autobiografia eta artxiboko materiala uztartzen dituzten balio artistikoak nabarmentzen ditugu. Gora zinema ona eta zorionak parte hartu duten proiektu guztiei.”
    ZINEBI Networking Epaimahaia Aintzane Pérez del Palomar, Ainhoa González Sanchiz, Jorge Tur Moltó, Xiana do Teixeiro, Silvia Cruz, Diana Santamaría, Elena Mera

    Aukera Saria

    Prioridades
    Direction Tamara Lucarini Cortés Production Ana Angulo Umaran & Jone Arriola Lobete (Katz Estudio)
    “Premisa eta eszenaratze oso originala duen film labur bati bultzada bat eman nahi diogu. Eta horregaitik, gure bigarren Aukera saria Prioridades-entzako.”
    Aukera Epaimahaia Miren Aperribai, Atera Films; Zuri Goikoetxea, Doxa Producciones; Gentzane Martínez de Osaba, Marmoka Films

    Aukera Saria

    Azkena
    Direction – Production Ane Inés Landeta & Lorea Lyons
    “Ikuspuntu jatorrizkoa-originala duen proiektua izateagatik, landutako dossiera eta kontatu nahi duena argi dutelako, Aukera Saria Azkena proiektuarentzat da. Azkenak Zineuskadiren nazioartekotze saria jasoko du ere”.
    Aukera Epaimahaia Miren Aperribai, Atera Films; Zuri Goikoetxea, Doxa Producciones; Gentzane Martínez de Osaba, Marmoka Films

    Aukera Saria

    Hemen bizi da maitasuna
    Direction – Production Ainhoa Olaso Sopelana & Enara Garcia Elkoroaristizabal
    “Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa euskarazko proiektu bat sustatzeko: Hemen bizi da maitasuna aukeratu dugu proposamenaren arriskuagaitik, txostena hain landuta aurkezteagaitik eta proiektuaren bideragarritasunagaitik.”
    Aukera Epaimahaia Miren Aperribai, Atera Films; Zuri Goikoetxea, Doxa Producciones; Gentzane Martínez de Osaba, Marmoka Films
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators