Erabili gure bilatzailea

ZINEBIko zuzendaria

Begirada partekatuak

Joseba Lopezortega ZINEBIko zuzendaria

ZINEBIk 67 edizio daramatza arriskatzen den, esperimentatzen duen eta munduari filtrorik gabe begiratzen dion zinemari espazioak eskaintzen. Ikusteko eta begiratzeko leiho bat izan nahi dugu, baita sortzaileentzako ate bat ere, ikus-entzunezko azpisektorearekin eta publikoarekin elkartzeko aukera izan dezaten. Jaialdiak espazio ireki eta komun bat ere izan nahi du, non nagusi izango diren aniztasunarekiko errespetua, elkarri entzutea eta beti kulturak eta arteek berekin dakarten jakin-min zoragarri hori.

Eskerrak eman nahi dizkiet ZINEBI posible egiten duten instituzio eta erakunde guztiei, komunitate txiki baina sendo baten topaketa eta lana bultzatzen baitute, zeinak, edizio bakoitzean, sorkuntza eta industria, gazteria eta esperientzia, memoria eta etorkizuna batzen baititu. Nire esker ona ere antolaketa taldeari, hautaketa batzordeari bereziki, aurten ere milaka filmekin lan egin baitu jaialdiaren nazioarteko ospea indartzen duen lehiaketa bat eskaintzeko.

ZINEBI ibilbide eta begirada posibleen mapa bat da, eta parte-hartzaile bakoitzak, ikusle bakoitzak pintatuko du mapa hori, nork bere interes, trazu eta koloreak erabilita. Espazio serio gisa hartuta goza daiteke jaialdiaz, baita askotariko esperientzia dibertigarri gisa hartuta ere. Jaialdiaren programek eta sailek —laborategiek, espazio profesionalek eta networkingerako espazioek bezalaxe— benetako bokazio irekia dute. Guztiak zaudete gonbidatuta (zinemagileak, profesionalak, ikasleak eta, bereziki, Bilbotarrak), nire ustez, zabala, askotarikoa eta aberasgarria izango den 67. edizioan murgiltzera.

Organizadores
Organizadores
Con el apoyo de
logotipos
Entidades colaboradoras
logotipos
logotipos