Aktore, gidoilari eta zuzendari gisa duen ibilbidearen aitortza jaso du Margarethe von Trottak ZINEBIren 63. edizioko Ohorezko Mikeldiarekin, eta topaketa bat egingo du Helena Taberna zuzendari nafarrarekin eta Bilboko ikusleriarekin Arte Ederren Museoko auditoriumean, hilaren 13an, larunbatean. Saio horretan, topaketa egiteaz gain, Las hermanas alemanas (Die bleierne Zeit, 1981) filma proiektatuko da. Film horrekin, von Trotta Veneziako Urrezko Lehoia lortu zuen lehen emakumezko zinemagilea izan zen.