Erabili gure bilatzailea

Zinebi Express

ZINEBI Express film laburren lehiaketaren 17. edizioa 2025eko azaroaren 12tik 17ra egingo da. ZINEBIk, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, antolatzen du, EHUKulturaren lankidetzarekin eta honako hauen parte hartzearekin: UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatea, Euskal Herriko Zinema Eskola, Tartanga Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratua eta zabalik dago parte hartu nahi duten beste erakunde eta ikastetxeentzat. IDOMen laguntza eta babesa ditu. Film labur bat grabatu nahi duen orok bere talentua probatzeko aukera izango du bost eguneko epean. Aurten, Agustín Atxa Bilbao Bizkaia Film Comission-eko zuzendariak emango dio hasiera lehiaketari hitzaldi batekin.

Topaketa azaroaren 12an izango da, asteazkenean, Bilboko La Perrera eraikinean eta, ondoren, ZINEBI EXPRESSen parte hartuko duten film laburrek jorratu beharko duten gaia ezagutzera emango da. Azaroaren 14, 15 eta 16ko asteburuan, taldeek euren film laburrak grabatu eta landuko dituzte, proposatutako gaian oinarrituta. Egindako lanak bitarteko elektronikoen bidez entregatu ahal izango dira astelehen eguerdira arte (azaroaren 17a).

Film labur guztiek 3 minutuko gehieneko iraupena izan behar dute eta, gutxienez, kanpoaldean filmatutako eszena bat izan behar dute. Berariaz hautatutako epaimahai batek erabakiko du zein lani emango zaizkion hiru sariak: 800 eurokoa, 600 eurokoa eta 400 eurokoa.

Saritutako film laburren proiekzioa eta parte hartu duten beste filmena azaroaren 22an, larunbata, 10:30ean ospatuko da Golem Alhóndiga Zineman – Azkuna Zentroan (Arriquibar plaza, 4, Bilbo). Proiekzioa ZINEBI Ataria jardueraren parte da. Bertan, informazioa, ikuspuntuak eta arrakasta-kasuak emango zaizkie bertaratzen direnei, ikus-entzunezkoen jarduera profesionalera igaro ahal izateko.

ZINEBI Express
Oinarriak

ZINEBI Express
Baldintzak

Epaimahaiak

jurado

Ainhoa Urgoitia

Zuzendaria eta dokumental gidoigilea zinemarako eta telebistarako. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna EHUn, eta Zinema dokumentalean eta analisi zinematografikoan diplomaduna Valentziako Zinema Eskolan.

jurado

Juan Dopico

Kazetaritzan lizentziaduna EHUn eta Arte Digitaletan masterra Pompeu Fabra Unibertsitatean. Kide sortzailea Caostica-n, Caostica Film Labur eta Bideoklipen Nazioarteko Jaialdiaren elkarte antolatzailean.

jurado

Inés Bermejo

Artista bisuala eta kultur kudeatzailea. Arte Ederretan lizentziaduna eta Arte Eszenikoen eta Kultura Bisualaren Masterra, Euskal Herriko Unibertsitatean.

Organizadores
Organizadores
Con el apoyo de
logotipos
Entidades colaboradoras
logotipos
logotipos