Erabili gure bilatzailea

    Lege-oharra eta pribatutasuneko politika

    DATU OROKORRAK

    2018ko maiatzaren 25etik aurrera Europar Batasuneko Datuen Babesari buruzko Arautegi Orokorra aplikatu behar denez, ARRIAGA ANTZOKIAK bere Pribatutasun Politikak egokitu ditu. Politika horiek ondoren adierazten dira, eta ARRIAGA ANTZOKIAREKIN duzun harremanean izaera pertsonaleko zure datuen tratamendua arautzen dute.

    ARRIAGA ANTZOKIAK erabateko konpromisoa du pribatutasunaren babesarekin eta zuk ematen dizkiguzun eta guk lantzen ditugun datu pertsonalen erabilera egokiarekin. Politika hori www.teatroarriaga.eus webguneari zaio aplikagarri eta, hala denean, baita bere azpi-domeinu eta microsite guztiei, eta bide ez elektronikoa erabiliz zuk emandako datuei ere.

    Mesedez, ondoren aurkituko duzun Datuen Babesari buruzko oinarrizko informazioa ondo irakurtzea eskatzen dizugu.

    Zure datu pertsonalak tratatzen edo erabiltzen ditugun moduari buruzko edozein zalantza edo ardura baldin baduzu edo aipatutako zure edozein eskubide gauzatu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan informacion@teatroarriaga.eus helbidearekin edo idatzi iezaguzu helbide honetara: ARRIAGA ANTZOKIA, Arriaga plaza,1 48005 Bilbo.

    Ados ez bazaude, ez erabili webgune hau edo bere zerbitzuak eta ez eman guri zure datuak. Webgune hau erabiltzea eta bertara sartzea, edo bere edozein zerbitzu erabiltzea edo zure datuak guri ematea, ekintza positibotzat ulertuko da, baimena emanez ARRIAGA ANTZOKIA zure datuak ondoren adierazten diren helburuetarako erabili ditzan. www.teatroarriaga.eus webgunea erabiltzean, Lege Ohar honetan jasotzen diren webgune horren baldintzak irakurri, ulertu eta inolako mugarik edo erreserbarik gabe onetsi dituzula ulertuko da, eta baita Datu Pertsonalen Babeserako Politika ere, eta hori erabiltzea baldintza orokor hauen eta Datu Pertsonalen Babeserako Politikaren, sartzeko unean argitaratuta dagoen bertsioan, berariazko eta erabateko onespena izango da, webgunearen zerbitzu jakin batzuei dagokienez aplika daitezkeen baldintza berezien kalterik gabe. Horien aurretiazko kontratazioa ezinbestekoa izango da bertara sartzeko.

    Lege Ohar honetan adierazten diren baldintzekin ados ez bazaude, webgunea ez erabiltzeko eskatu behar dizugu, horren erabilerak, berriro adierazten dugunez, testu honetan jasotzen diren legezko terminoen onespena inplikatuko baitu.

    ARRIAGA ANTZOKIAK webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea gordetzen du, eta baita edukiak, informazioak… zabaltzeko ere, edozein unetan eta aurretik ohartarazi gabe eta, ondorioz, arrazoizko maiztasunarekin kontsultatzea gomendatzen du, aldaketaren bat egon daiteke eta.

    Webgunean sartzen den pertsona erabiltzailetzat hartuko da. Webgunearen bitartez emandako zerbitzuen parte batzuetan sartzeko, erabiltzaileak inprimaki elektronikoa bete beharko du, legezko eta egiazko zenbait datu adieraziz.

     

    PRIBATUTASUN-POLITIKA

    ARDURADUNA:

    Izena: ARRIAGA ANTZERTIA KULTUR IHARDUERETAKO ERAKUNDEA, SA.

    Helbidea: Arriaga plaza,1 48005 Bilbo / Bizkaia / España.

    IFK. A48211205.

    Helbide elektronikoa: informacion@teatroarriaga.eus.

    Telefonoa: 944163533

    Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatutako sozietatea, Sozietateei dagokien 8. Sekzioaren 1819 liburukian, 101 folioan, BI-11949 orrian, 1. Inskripzioan (aurrerantzean, ARRIAGA ANTZOKIA).

    HELBURUA:

    Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburu nagusiak hauek dira:

    • Merkataritza eta sustapen jakinarazpenak bidaltzea.
    • Zurekin dugun harremana kudeatzea.
    • Eskainitako zerbitzuak kudeatzea.
    • Zuk planteatutako eskariei arreta eskaintzea.
    • Administrazio lanak egitea.
    • Informazio teknikoa, komertziala edo publizitatezkoa bidaltzea, ohiko bidea edo bide elektronikoa erabiliz.
    • Iritzi eta gogobetetze inkestak egitea.
    • Soslaiak egitea.

    LEGITIMAZIOA:
    Izaera pertsonaleko zure datuak honetan oinarrituta tratatzen ditugu:

    • Zure baimena.
    • Tratamendua zurekin sinatutako harremana gauzatzeko beharrezkoa izatea.
    • ARRIAGA ANTZOKIAREN interes legitimoa.

    EPEA:

    Izaera pertsonaleko datuak mantenduko dira zurekiko erlazioa mantentzen den bitartean. Hala er, zuk zure kentzerako eskubidea erabil dezakezu.

     

    HARTZAILEAK:

    Zure datuak ARRIAGA ANTZOKIAK baino ez ditu tratatuko, salbuespen honekin: ematen dizkiguzun datuak beste erakunde batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, ARRIAGA ANTZOKIAREN eta datuak laga dituenaren artean goian adierazitako egitekoekin zuzenean erlazionatutako helburuak betetzeko, adibidez, sarreren salmentaren kudeaketaz arduratuko den enpresari, sarrerak kobratzeko eta ordaintzeko gestioetarako edo haien bidalketarako eta banaketarako, eta baita legezko betebeharra duten erakundeei ere.

    Ez dago beste herrialde batzuei transferitzeko aurreikuspenik.

    ESKUBIDEAK:

    Hauek dira zure eskubideak:

    • Zure datuetara sartzeko eta horiek zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea.
    • Datuen tratamenduaren erabilera mugatzeko edo aurkaratzeko eskubidea.
    • Emandako baimena kentzeko eskubidea.
    • Kontroleko Agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea.

    Zure eskubideak gauzatzeko idatziz zuzendu beharko zara ARRIAGA ANTZOKIAREN egoitzara, Arriaga plaza 1, 48005 Bilbo, Bizkaia, Espainia edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatziz, informacion@teatroarriaga.eus ondorengo informazioa jarriz: izena eta abizenak, helbidea jakinarazpen ondoreetarako, Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo PDFa eta eskatu nahi duzun eskubidearen eskaria, gaian “Datuen babesa” adieraziz.

     

     

    ERABILERA-BALDINTZAK

    Web gune honetara sartzeko eta erabiltzeko baldintzak indarrean den legediak eta fede onaren printzipioak eraentzen ditu; beraz, erabiltzaileak konpromisoa hartuko du web orria behar bezala erabiltzeko.

    Ez da onartuko legearen eta hirugarrenen eskubideen edo interesen aurkako portaerarik.

    www.teatroarriaga.eus web orriaren erabiltzailea izateak esan nahi du baldintza hauek eta gai honen inguruan aplika daitekeen legezko araudiak emandakoak irakurri eta onartu dituela. Edozein arrazoi dela-eta, baldintza hauekin ados ez bazaude, ez jarraitu web orria erabiltzen.

    Edozein jakinarazpen eta/edo erreklamazio soilik baliagarria izango da, idatzizko jakinarazpenaren eta/edo posta ziurtatuaren bidez egiten bada.

    ARRIAGA ANTZOKIAren profiletan, sare sozialetan, egindako iruzkinak gure web orrialdean argitaratu ahal izango dira; baita, iruzkin horietan jarritako argazkia/k ere.

     

     

    JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

    ARRIAGA ANTZOKIA argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien titularra da; baita ere, bertan sartutako edukien inguruko Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko eskubideena, eta, bereziki, web guneko orrialdeetako honako hauena: iturri-kodeak, testuak, irudiak, diseinua, logoak, programa informatikoak, animazioak, datu-baseak, markak, izen komertziala edo zeinu bereizlea, soinuak eta gainerako elementu grafikoak edo soinu-elementuak. Enumerazio hori ez da zerrenda itxi bat, adibide bat baizik, eta elementu horiek behar bezala babestuta daude Jabetza Intelektualaren eta Industrialaren inguruko Espainiako eta nazioarteko araudiaren arabera.

    Web gune honetan argitaratutako materiala ezingo da inola ere erreproduzitu, aldatu, banatu, kopiatu, argitaratu edo hirugarrenei eman, ARRIAGA ANTZOKIAren idatzizko baimenik gabe. Beraz, testu honen aurkako edozein jarduerarekin jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubideen inguruko araudia hautsiko da.

    Web gunean jasotzen den informazio guztia, hau da, iruzkinak, iradokizunak edo ideiak, ARRIAGA ANTZOKIari doan emandako informaziotzat hartuko da. Modu horretan tratatzeko moduko informaziorik ez da bidali behar.

    Dena den, web orrialde hau erabili ahal izango da betiere haren osotasuna errespetatzen bada eta jatorriko iturria ARRIAGA ANTZOKIAren web gune hau izan dela identifikatzen bada; ondorioz, edozein erabilera oker edo gunearen izaeraren aurkakoa dena debekatuta egongo da.

    ARRIAGA ANTZOKIAk erabili ahal izango ditu bere eskubideak defendatzeko beharrezko legezko ekintzak.

    Orrialde honetan agertzen diren eta ARRIAGA ANTZOKIArenak ez diren produktu eta zerbitzu guztiak beren jabeen marka erregistratuak dira, eta gure enpresak horrela onartzen ditu. ARRIAGA ANTZOKIAren web orrialdean soilik agertzen dira informazioa sustatzeko edota pilatzeko helburuarekin. Jabeek dagokien informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eska dezakete.

     

     

    ERANTZUKIZUNAK

    ARRIAGA ANTZOKIAk ez du izango foroetan, sare sozialetan edo hirugarrenek prestatzailearen web orrialdean modu independentean argitara dezaketen beste baliabideetan gordetako informazioaren eta edukien erantzukizunik.

    Hala ere, LSSI-CEko 11. eta 16. artikuluak kontuan hartuta, ARRIAGA ANTZOKIAk konpromisoa hartuko du estatuko edo nazioarteko legedia, hirugarrenen eskubideak edo morala eta ordena publikoa kalte edo urratu dezaketen edukiak kentzeko edo, behar izanez gero, blokeatzeko.

    Horrez gain, enpresak ez du ezta ere izango internautaren ordenagailuan instalatutako softwarearen akats edo konfigurazio txarrak medio sortutako kalte-ordainen erantzukizunik. Erabiltzailea internetera konektatutakoan sortutako edozein gertaera tekniko edo akatsen erantzukizun guztietatik kanpo geratuko da. Halaber, ez da bermatzen web gunera sartzean etenak edo akatsak egongo ez direnik.

    Era berean, ARRIAGA ANTZOKIAk eskubidea izango du web orrialdean jasotako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edota kentzeko edo web gunea konfiguratzeko edo aurkezteko. Gainera, hori edozein unetan egin ahal izango du, horren gainean inolako erantzukizunik izan gabe.

    ARRIAGA ANTZOKIAren nahia da web guneak ahalik eta ondoen funtzionatzea eta sortzeko kontuan izan den helburua betetzea. ARRIAGA ANTZOKIAk ez du izango web gunean izan daitezkeen aldizkako akats tipografikoen, formalen edo zenbakizkoen erantzukizunik, ezta bertan jasotako informazioaren zehaztasunaren, edo funtzionamenduan izan daitezkeen disfuntzioen edo arazoen erantzukizunik ere. ARRIAGA ANTZOKIAk ez du bermatzen web guneak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez da arduratuko web gunera sartzeagatik edo sartzerik ez izateagatik sortutako kalteez.

    ARRIAGA ANTZOKIAk interesgarriak izan daitezkeen beste web orrialde batzuetara sartzeko aukera eman dezake. Esteka edo link horien helburua da Internet bidez interesa dakizkizukeen baliabideak errazago bilatzen laguntzea, eta, sarrerak on-line erosterakoan, lan hori kanal seguru baten bidez kudeatzea. Dena den, orrialde horiek ez dira ARRIAGA ANTZOKIArenak, eta ez ditu horiek gainbegiratzen. Hori dela-eta, ezin du horien eta ondoren aipatzen direnen erantzule egin: gune horietan ager daitezkeen zerbitzuak, estekatutako orrialdearen funtzionamendua, datuak erabiltzeko eta tratatzeko duten modua, egin ditzaketen arau-hausteak edo orrialde horietara sartzearekin edo horiek erabiltzearekin sor daitezkeen kalteak. Estekak ez du inolako loturarik sortuko ARRIAGA ANTZOKIAren eta eduki horien edo aurkitzen diren lekuetako pertsonen edo erakunde titularren artean…

    Web gune hau erabiltzean, ulertzen dugu erabiltzaileak agiri hau kontu handiz irakurri duela eta bertan emandako aholkuak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea ados ez badago datuak babesteko politika honekin edo bertan emandako aholkuekin, mesedez ez erabili gure web orrialdea.

     

     

    COOKIE-I BURUZKO POLITIKA

    ARRIAGA ANTZOKIAk, bere kontura edo neurketa-zerbitzuak emateko kontratatutako hirugarrenaren kontura, cookie-ak erabil ditzake erabiltzailea web gunean nabigatzen ari denean. Cookie-ak fitxategiak dira, web zerbitzuaren bidez nabigatzailera bidalitakoak, erabiltzaileak nabigatzen ibili denean egindako jarduerak erregistratze aldera.

    Erabilitako cookie-ak erabiltzaile anonimoarekin eta haren ordenagailuarekin bakarrik lotzen dira, eta ez dute beren kabuz erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.

    Cookie-ak erabilita, web orrialdea aurkitzen den zerbitzariak erabiltzaileak erabilitako web nabigatzailea ezagutu dezake, nabigazioa errazagoa izatearren. Halaber, cockie-ak erabiltzen dira audientzia eta trafikoaren parametroak neurtzeko eta prozesua eta sarrera-kopurua kontrolatzeko.

    Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak jaso dituela abisatua izateko eta haren ordenagailuan instalatzea galarazteko. Mesedez, kontsultatu zure nabigatzailearen argibideak eta gidaliburuak, informazio gehiago izan dezazun.

    Web gunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa web gunera bidalitako cookie-ak instalatzeko erabiltzaileak edo haren izenean ari den hirugarrenak baimena ematea, alde batera utzi gabe erabiltzaileak saio bat hasi beharra izatea aurretik erregistratzea eskatzen duen zerbitzu bakoitzean.

    Nolanahi ere, cookie-ak aldi baterakoak dira, eta helburu bakarra ondorengo transmisioa erraztea da. Cookie-ak ez dira, inolaz ere, informazio pertsonala jasotzeko erabiliko.

     

     

    APLIKA DAITEKEEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

    Baldintza orokor hauek Espainiako legediak eraentzen ditu. Web gunearekin edo bertan garatutako jarduerarekin loturiko edozein auzi ebazteko eskumena Bilboko epaitegiek izango dute. Erabiltzaileak alde batera utzi beharko du egokitu diezaiokeen beste edozein foru.

    Antzolatzaileak
    Organizadores
    Babesleak
     
    Laguntzaileak