ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak azaroaren 10ean, ostirala, beste edizio bati hasiera emango dio, La Dramática Errante (Ane Pikaza eta María Goiricelaya) zuzendutako inaugurazio-galarekin. Era berean, lehiaketaren 65. edizioko sariak banatzeko itxiera ekitaldia zuzenduko dute ere.

Programazio osoa gaur goizean aurkeztu da Bilboko Udaletxean, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburu eta Eusko Jaurlaritzako Bozeramaileak Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako Zinegotziak, eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendariak parte hartu duten prentsa-aurrekoan.

43 estatutako 128 filmek hartuko dute parte. Aurkeztutako filmen erdia baino gehiago estreinaldiak dira Estatuan, eta erdiak baino gehiago emakumeek zuzendu dituzte.

SAIL OFIZIALA

ZINEBIren proiekzioak bi zatitan banatzen dira: Sail Ofiziala (nazioarteko bi lehiaketak barne) eta beste proiekzio batzuk.

Sail Ofizialaren barruan, Film Laburren Nazioarteko Lehiaketak 58 filmen aukeraketa aurkezten du (ZINEBIko hautaketa batzordeko kideek aurten ikusi dituzten 3.900 baino gehiagoren artean hautatuak), Estatuan estreinatzen diren 35 estatutatik datozenak. Horien artean, zazpi euskal ekoizpen (edo koprodukzioak), Jaialdiaren inaugurazio ekitaldiaren amaieran proiektatuko direnak Agrio (David Pérez Sañudo, 2023), Betiko gaua (Eneko Sagardoy, 2023), In a Nearby Field (Laida Lertxundi y Ren Ebel, 2023), Memories of an Empty House (Bruno Carnide, 2023), La mujer ilustrada (Isabel Herguera, 2023), Todo lo cubre la sal (Joana Moya, 2023) eta Ximinoa (Itziar Leemans, 2023).

Gainera, Catarina Vasconcelos zinemagile portugaldarrak (La metamorfosis de los pájaros luzemetraiaren zuzendaria, Berlinalen eta IndieLisboan saritua), Neus Ballús kataluniarrak (Sis dies corrents, Locarnon saritua, 2021) eta Lukas Marxt austriarrak (2020an ZINEBI Sari Nagusia irabazi zuena) beren film labur berriak aurkeztuko dituzte lehiaketara.

Sail Ofizialeko beste lehiaketa ZIFF – ZINEBI First Film opera prima film luzearena da, non 10 estatutatik etorritako 9 film luze lehiatuko diren. Horiek guztiak lehen aldiz proiektatuko dira Estatuan ZINEBIn, eta horien artean dago Zarata euskal ekoizpena, Tamara García Iglesiasek zuzendua eta uztailean FID Marseillen (Frantzia) mundu mailako estreinaldia izan zuena.

OHOREZKO MIKELDI SARIAK

Duela hogei edizio baino gehiagotik gertatzen den bezala, ZINEBIk zinema garaikideko izen garrantzitsu batzuen ibilbide profesional eta artistikoa aitortzen du. 65. edizio honetan, Jaialdiak bi zinemagileri – Frederick Wiseman eta Rita Azevedo Gomes- eta Félix Linares kazetari eta zinema kritikariari emango dizkie sari hauek.

ZINEBIk zor bat kitatu du bizirik dagoen dokumentalista garrantzitsuenarekin, azaroaren 10ean Arriaga Antzokian Frederick Wiseman izango da, New Yorketik iritsiko da Bilbora, eta duela egun batzuk bere azken dokumentala aurkeztu zuena, Menus plaisirs – Les Troisgros. Bere ibilbidea, 1967an hasitakoa, ibilbidea osoagatik Ohorezko Oscarra bezalako sariez josia dago (2016an emana) eta ia berrogeita hamar film luze dokumental ditu. Bilbon, irailean Veneziako Bienalean mundu mailako estreinaldia izan zuen koprodukzio frantziar-estatubatuar hau ere aurkeztuko du.

Rita Azevedo Gomesen kasuan, Jaialdiak bere obraren oinarri den ondare kulturalarekiko errespetua eta esperimentazio inkonformista sintetizatzeko talentuak markatutako ibilbidea aitortzen du, betiere topikoak eta leku komunak auzitan jartzeko prest.

Zuzendaria 2016an ere Bilbon izan zen Correspondências, bere filma aurkezteko. Oraingoan, Cecilia Barrionuevo ECAMeko nazioarteko mintegien eta topaketen koordinatzailearekin hitz egingo du, zuzendari gisa egin zuen lehen film luzearen proiekzioaren ondoren, O som da terra a tremer, 1990. Ohorezko Saria jasoko du Jaialdiaren amaiera ekitaldian, hilaren 17an.

ZINEBIk hirugarren Ohorezko Mikeldi Sari bat emango dio aurten Felix Linares zinema kritikari bilbotarrari. ETBko “La noche de…” saioa aurkezteari utzi dio aurten, etenik gabe 28 urtez antenan egon ondoren. Sariak ibilbide profesional luzea aitortu nahi du, telebista-saio ospetsuan egindako agerpenetatik haratago doalako (1.500 programa, hain zuzen ere), eta zinemarekiko eta kulturarekiko interesa modu aktiboan zabaldu duelako.

PALMARESA

ZINEBIk bere palmaresa ezagutzera emango du azaroaren 17an. Sail Ofiziala-Film Laburren Nazioarteko Lehiaketaren irabazleak Cannesko Zinemaldiko Short Film Corner programaren koordinatzaileak, Florian Fernandezek; Haruka Hama Yamagatako (Japonia) Zinema Dokumentalaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendariak; Mariana Hristova zinema kritikari eta programatzaile bulgariarrak; Estibaliz Urresola zinemagile euskaldunak; eta Alberto Vázquez animazio zuzendari, ilustratzaile eta marrazkilari galiziarrak osatutako epaimahaiak emango ditu.

Sail Ofizialeko – ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketa sariak Diana Bustamante ekoizle eta zuzendari kolonbiarrak; Birgit Kohler Berlingo Zinema eta Bideoarte Institutuko programazio-arduradunak; eta Rocío Mesa zinemagile espainiarrak osatutako epaimahai batek emango ditu.

BEAUTIFUL DOCS

Sail paraleloen barruan, ZINEBIk 2023ko film luze dokumental onenetako batzuk aurkeztuko ditu Beautiful Docs. Munduko film luze dokumentalen panorama sailean, azken hamabi hilabeteetan mundu osoan estreinatutako hamar film luzeren sorta.

Horien artean, aurreko Berlinaleko Urrezko Hartza irabazi zuen Sur l’Adamant (Nicolas Philibert, 2023) filma, ZINEBI 2019ko Ohorezko Mikeldiko dokumentalik berriena Claire Simonen Notre corps (2023) edo Virginia García del Pinoren film berria La estafa del amor (2023).

Gainera, proiektatutako pelikuletako sei oraindik ez dira ikusi Estatuan, eta Bilbon estreinatuko dira: Frederick Wisemanen azken dokumentalaz gain, Callas – Paris 1958 (Tom Volf, 2023) – Maria Callasek Parisko Operan egindako emanaldi ahaztezin bat berreskuratzen duena –, Viva Varda! (Pierre-Henri Gibert, 2023), Cinema Laika (Veljko Vidak, 2023) – ZINEBI 2015ko Ohorezko Mikeldi izandakoarekin, Aki Kaurismäkirekin, protagonista nagusi gisa -, Bye Bye Tiberias (Lina Soualem, 2023) edo Anselm – Das Rauschen der Zeit (Wim Wenders, 2023), Anselm Kiefer margolari eta eskultore alemanari buruzkoa – lanen kasua da.

BERTOKO BEGIRADAK. MIRADAS DESDE EUSKADI

ZINEBIk euskal zinema berrienarekin duen konpromisoa urtero indartzen da Bertoko Begiradak programazioarekin. Miradas desde Euskadi sailaren programazioarekin. Sail honekin osatzen du Jaialdiak Sail Ofizialean aipatutako panorama (aurten zazpi film labur eta euskal film luze bat izango dituena).

Aurtengo edizioan 20 film labur eta sei dokumental izango dira sail honetan, eta honako hauen film berriak ikusi ahal izango dira: Marta Etura (Lucía), Lara Eizagirre (Pelikula baten bila), Irati Gorostidi (Contadores), Bertha Gaztelumendi y Rosa Zufía (Arnasa betean, emakume zinegileak), Gentzane Martinez de Osaba (Aire!), Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Olatz González Abrisketa (Pizti bat agian) edo José Alberto Andrés Lacastaren Manolo Kabezabolo (Si todavía te kedan dientes es ke no estuviste ahí), dokumental luzea, punk musikari ikonikoarekiko hurbilketa oso pertsonala.


ZULUETA INÉDITO

Aurten, 2023an, laurogei urte beteko dira Iván Zulueta euskal zinemagilea jaio zenetik. Hori dela eta, ZINEBIk Arrebato (1980) film luzearen zuzendariaren oroimenezko jarduerekin bat egiten du, eta Zuluetako artxiboko material guztia erakutsiko du. Espainiako Filmotekak Españolak zaharberritu berri duena. Bost sesioetan egingo da erakusketa: lehenengo laurak Golem Alhóndiga zinemetan izango dira, azaroaren 2 eta 3an, azkena, aldiz, azaroaren 15ean ikusi ahal izango da Jaialdian bertan.

Gainera, ZINEBIk Zuluetaren obra eskainiko du bere 65. edizioaren epilogo gisa, J, Los Planetas taldeko buruaren eskutik. Ekitaldia Arriaga Antzokian izango da, datorren azaroaren 18an, eta zinemagile gipuzkoarraren artxibo filmikoaren zati bat musikalizatzeko proiektua Euskadin lehen aldiz aurkeztuko da: Plena Pausa. Proiektu hau Madrilgo Cine Doré aretoan estreinatu zen. Oraingoan, J, Natalia Drago gitarrista eta abeslariarekin, Miguel Martín teklatu jotzailearekin, Roberto Escudero bateriarekin eta David Rodríguez eta Jaime Stinus gitarra-jotzailearekin batera izango da. Plena Pausa joan den irailean argitaratu zen bai biniloan eta baita DVD-an ere, hala ere, emanaldirako J-k kantu konposatu batzuk erreserbatuko ditu soilik zuzenean interpretatzeko, momentuz bada ere. 
Sarrerak salgai daude jada Arriaga Antzokiaren webgunean (arriaga.janto.es/es).

SAIO BEREZIAK

La música será protagonista también en ZINEBI de la mano de Zabala, el compositor y productor bilbaíno (ex We Are Standard) que pondrá música en directo el día 16 de noviembre en Bilborock a la película de Nuria Giménez Lorang My Mexican Bretzel (2019)./p>

Además, Akira, el clásico del manga y el anime japonés, servirá de inspiración para Juan Pablo Orduñez, Mawatres, e Igor Rezola para un ejercicio colectivo de revisión y reinterpretación desde la perspectiva de la producción cultural y artística contemporánea en la performance Ez Bultza Egin! EBE!, que acogerá la Sala BBK el sábado día 12.

Al día siguiente, ZINEBI acogerá la proyección y lectura performativa de Black Bach Artsakh (2021), el documental de los artistas Ayreen Anastas y Rene Gabri, interesados en la experiencia cinematográfica como espacio para revisar nuestros mundos.

En esta ocasión, y en colaboración con la oficina de arte y conocimiento bilbaína Bulegoa z/b, en la Sala Bastida de Azkuna Zentroa, prestan atención a la situación que se vive actualmente en la República de Nagorno-Karabaj (o Artsakh), apenas dos meses después de lo que denuncian es una “limpieza étnica” de la población nativa armenia.

INDUSTRIA

Seigarren urtez jarraian, ZINEBI Jaialdiak ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorgunea, Bilboko Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren edizio berri bat antolatu du, Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuak (ZIAI) finantzaketarekin; NextGenerationEU, EITB MEDIA S.A.U. (EITB), Zineuskadi eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiren fondoen bidez, eta Cannes Docs, Scottish Documentary Institutua eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Eskolaren (ECAM) laguntzarekin.

Aurreko edizioan gertatu zen bezala, Estatu osoan garatzen diren proiektuak onartu dira. Gauzak horrela, ZINEBI Networking: Dokumentalen Sorguneak 10.000 euroko bi sari ditu: Euskadiko Film Luze Dokumental Onenaren Saria (ZINEBI Networking EITB 2023 Saria) eta Estatutik datorren Proiektu Onenaren Saria (ZINEBI Networking 2023 Saria).

Gainera, ZINEBIk zinema dokumentalak Estatuko ikus-entzunezko edukien plataformetan duen lekuari buruz hausnartzeko topaketa profesional bat hartuko du; Cantabria-Euskadi Networking-aren bigarren edizio bat ere; eta laburmetraiak banatzeko katalogo autonomikoen topaketa bat, Katalunia, Nafarroa, Madril, Kantabria, Andaluzia, Valentzia, Extremadura eta Gaztela eta Leongo programen ordezkaritzekin.

ZINEBI MEETINGS

Guggenheim Museoan egingo den Rita Azevedo Gomes eta Cecilia Barrionuevo (hilaren 16an, osteguna) ZINEBIren edizio honetako Ohorezko Mikeldia biltzeaz gain eta proiekzioez gain, Jaialdiak topaketa profesional eta espezializatuen agenda bizia mantentzen du. ZINEBI hasi aurretik ere, urriaren 26an, ostegunean, Bira Kulturgunean Euskal zinema eta literatura topaketa egingo da, literatura eta euskal zinemaren ordezkarien artean: Katixa Agirre eta Txani Rodriguez idazleak David Pérez Sañudo eta Asier Altuna zinemagileekin mintzatuko dira egokitzapen zinematografikoei buruz.

ZINEBIren ospakizunean Mesa de montaje izeneko topaketa egingo da ere (azaroaren 12an). Bertan, Julia Juániz, Ana Pfaff, Ariadna Ribas, Diana Toucedo, Carolina Martínez Urbina edo Virginia García del Pino izango dira. Modelos de producción en el arte de la animación: artesanía e industria izeneko mahai-ingurua, animaziozko zinemaren egungo egoerari buruzkoa Euskadin eta Estatuan; azaroaren 15ean, berriz, Trabajar con (y desde) el archivo, Valeria Camporesi Espainiako Filmategiko zuzendaria bertan dela. Miguel Fernández Labayen, A/Z zikloko komisariokidea; Santiago Aguilar, ZINEBIk Euskadiko Filmategian duen gordailuko Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera egindako ikerketa-proiektuaren ikertzaile nagusia; Pablo La Parra Pérez, Donostia Zinemaldiko artxiboaren proiektuaren aholkularia; eta Pablo Maravi eta Libe Belandia, VideoFlux (UPV/EHU) euskal bideoartearen ikus-entzunezko artxiboa ardatz hartuta ikerketa-proiektuaren ordezkari gisa,

SARRERAK

Jaialdiak, beste behin ere, hainbat egoitza ditu: Arriaga Antzokia, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilborock, BBK Aretoa, Golem Alhóndiga Zinema eta Azkuna Zentroaren Auditorioa.

Azkuna Zentroko Auditorioko eta Golem Alhóndiga zinemetako emanaldietarako

  • banakako sarrerak (4,50 euro) eta 10 saioko bonuak (35 euro) erosi ahal izango dira azaroaren 5etik aurrera Golemeko leihatiletan.
  • ZINEBIk 20 euroko bonu bereziak eskeiniko ditu langabetuentzat eta erretiratuentzat (60 urtetik gorakoentzat), eta ohiko sarrerak ere erosi ahal izango dituzte 3,50 euroko prezio murriztuan. 
26 urte baino gazteagoentzako eta ikasleentzako ere eskuragarri egongo dira 20 euroko bono horiek.
  • ZINEBI ETXETIK ERE

    Aurtengo berrikuntza gisa, ZINEBIk EITBren Primeran doako plataforma digitalera zabalduko ditu bere proiekzioak. Plataforma horrek Jaialdiaren aurreko edizioetan proiektatu diren euskal produkzioko filmen sorta bat jarriko du herritar guztien eskura.

    Gainera, ZINEBIk aurten ere bilduma berezi bat izango du FILMIN ikus-entzunezko edukien plataforman, non aurreko edizioetan programatu diren dozenaka film izango diren eskuragarri.

    Jaialdiko prentsa-materiala esteka honetan kontsultatu daiteke.