ZINEBI 68 Animation Lab-ek bigarren edizioko deialdia ireki du
Garatzen ari zaren animazio proiektu bat duzu?
ZINEBI 68 Animation Lab-ek edozein teknikarekin egindako film laburren, luzeen edo telesailen zortzi proiektu aukeratuko ditu, hiru egunez animazioko eta ikus-entzunezko industriako profesionalekin lan egin dezaten.
Azaroaren 25etik 27ra, ZINEBI 68ren esparruan, hautatutako taldeek tutoretza saio pertsonalizatuetan parte hartuko dute eta garapenaren funtsezko gaiak jorratuko dituzte: gidoia, zuzendaritza artistikoa, produkzioa, estrategia industriala eta proiektuaren aurkezpena.
Talde bakoitzak bere proiektua sektoreko profesionalekin eta gainerako parte hartzaileekin kontrastatu ahal izango du, eta Lab-etik ateratzen denean argiago ikusiko du zerk funtzionatzen duen, zer falta den eta nola jarraitu.
Zortzi proiektuetatik lau Euskadikoak izango dira eta beste lau Estatukoak. Bik garatzeko 3.000 euroko laguntza bana jasoko dute: bat Euskadiko proiektu batentzat izango da eta bestea Estatuko proiektu batentzat. Azaroaren 27an jakinaraziko da zein proiektu diren saridunak.
Aurkeztu zure proiektua
Izen-ematea 2026ko urriaren 23ra arte egongo da zabalik. Azaroaren 6an emango da hautaketaren berri.
Kontsultatu oinarriak, bete izena emateko formularioa eta bidali dokumentazioa networking@zinebi.eus bidera.
Jasotako proiektuak eta materialak konfidentzialtasunez tratatuko dira.
