Erabili gure bilatzailea

La Marilyn

Natalia Cabral

Gaztelera | 2027 | 64
Sinopsia
Sharon eta Chantal Santo Domingoko bi puntu kontrajarritan bizi dira, baina aterpe bera partekatzen dute: Marilyn Monroeri buruzko film independente batean protagonista izateko ilusioa. La Marilyn erretratu dokumental bat da, eta casting baten prozesua baliatzen du emakume gazteen anbizioak eta bakardadeak sakon aztertzeko.

Natalia Cabral Bartzelonan bizi den zinemagile dominikar-espainiarra da. Tú y Yo (2014) eta El Sitio de los Sitios (2016) dokumentalak zuzendu eta ekoitzi ditu, baita Miriam Miente (2018) eta Una Película Sobre Parejas (2021) fikziozko film luzeak ere. Bere lana Lincoln Centerreko Film Society-n, Bogotako Zinematekan, New Yorkeko Anthology Film Archives-en, Madrilgo Zinetekan eta Kataluniako Filmotekan proiektatu da. Halaber, nazioarteko jaialdi garrantzitsuetan hautatua izan da, besteak beste Visions du Réel, Locarno, Karlovy Vary, IDFA, Chicago, Cartagena, Gijón, Habana eta Guadalajarakoetan.
Fitxa teknikoa
Natalia Cabral
Natalia Cabral
natscabral@gmail.com
Antolatzaileak
Organizadores
Babesleak
logotipos
Sustatzailea
logotipos
Laguntzaileak
logotipos
logotipos