ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak ZINEBI Networking Zinema Dokumentalaren Foro Profesionalaren zazpigarren ediziorako hautatutako 14 proiektuen aurkezpena hartuko du. Ekimen horrek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren finantzaketa du eta Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren (ICAA), EITB MEDIA S.A.U. (EITB), Zineuskadi Elkartea eta Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi, Cannes Docs, Scottish Documentary Institute eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolaren (ECAM) lankidetza.
DOKUMENTAL-FOROA
Aurreko edizioetan bezala, ZINEBI Networking Foroan Estatu osoan sortzen ari diren proiektuak onartu dira. Proiektu horiek 15.000 euroko balioa duten eskudiruzko bi sari eskuratzeko aukera izango dute — igoera garrantzitsua izango da 2023arekin alderatuta, sari bakoitza 10.000 eurokoa baitzen —, eta azaroaren 15ean emango dira Arriaga Antzokian Zinemaldiaren amaiera ekitaldian: Euskadiko dokumentu-luzemetraien proiektu onenaren saria (ZINEBI Networking EITB 2024 Saria) eta Estatuko gainerako herrialdeetatik datorren proiekturik onenaren saria (ZINEBI Networking 2024 Saria).
ZINEBIk, horrela, tokiko ikus-entzunezko ehuna indartzen laguntzen du, bai eta sektoreko eragileen eta zinema- eta ikus-entzunezko industriaren tokiko eta nazioarteko erakundeen artean dagoen harremana dinamizatzen ere.
Hauek dira edizio honetarako ZINEBI Networking EITB 2024 sarirako aukeratu diren proiektuak, Euskadiko ekoizpena edo koprodukzioa izanik:
• Ante ti mi sombra? (Natxo Leuza), El Santo Films S. L. ekoiztetxearena.
• Correspondencias para habitar el mundo (Laura Gabay).
• Irailak 27 (Izaskun Arandia), IZAR Film Europe S.L.k ekoitzia.
• Y así seguirán las cosas (Marina Palacio), Lara Izagirre Garizurietak ekoitzia.
Bestalde, ZINEBI Networking 2024 Saria eskuratzeko lehiatuko dira, Estatu osotik datozen film luze dokumentalen proiektuei irekia:
• The Dutchbat (Guillermo Roqués, Rafael Honrubia, Javier Marín), 15L Films-ek ekoitzia Silence Comunicación, near/by film, Basalt Film eta TV3rekin batera..
• Level (Anna Berkhof, Carlos Mora).
• Luna en Escorpio (Maria Corriàs, Aizpea de Atxa).
• M de Álex (Iván Blanco), BRBR kolektiboarekin.
• A montaña na miña parede (Carla Andrade), Filmika Galaikak ekoitzia..
• Murmur (Lupe Pérez García), Suricata Stories-ek ekoitzia.
• La noche de la infancia (Xisi Sofía Ye Chen), LaCimak ekoitzia.
• On eres quan hi eres? (¿Dónde estabas cuando estabas?) (Joana Montllor), La Selva Ecosistema, Odessa Films eta LaCimak ekoitzia.
• The Possibility of Man (Vanesa Abajo Pérez), Tourmalet Films eta Worldvisuals Film-ek ekoitzia.
• Sempre nsieme (Alberto Baldini), Mubox Studio-k ekoitzia.
COMMISSIONING EDITORS
15.000 euroko bi sariak ikus-entzunezkoen sektoreko hemeretzi profesional gonbidatuetatik zortzik osatutako epaimahai batek emango ditu: Alejandro Alvarado Jodar, Malagako Unibertsitateko zinemagile, irakasle eta ikertzailea; Antonio Miguel Arenas, ECAMeko Banatzaileko koordinatzailea; Montserrat Armengou Martín, Televisió de Catalunyako “Sense Ficció” saioko zuzendaria; Concha Barquero Artés, zinegile, programatzaile eta Malagako Unibertsitateko irakaslea; Maria Basagoiti Salazar, EiTBko antena eta koprodukzio eskubideen arduraduna; Arkaitz Basterra, zineman espezializatutako zuzendari, gidoilari eta aholkularia; Paola Buontempo, zinegilea, programatzailea eta irakaslea Zinemaren Unibertsitatean (FUC); Raphaëlle Cittanova, networking ekitaldien eta koprodukzio bileren kudeatzailea Cannes Docs-en, Marion Czarnyn, proiektuen programatzaile eta kudeatzailea, Campusaren arduraduna Fipadocen; Ione Feijoo, marketinaren, komunikazioaren eta Basque Audiovisual markaren nazioarteko garapenaren arduraduna; Tamara García Iglesias, komisarioa eta zinemagilea; Ainhoa González Sanchiz, Desk MEDIA Euskadi Europa Sortzailearen Bulegoko koordinatzailea; Berry Hahn, zinema-programatzailea eta salmenta-agentea Square Eyesen; Louise Martin Papasian, zinemagilea eta zinema-komisarioa; Noé Mendelle; Scottish Documentary Instituteko zuzendaria; Nevena Milašinovique, salmenta-agentea eta banaketan aditua; Ana Peláez, RTVEko dokumentalen koprodukzioko produktore exekutiboa; Leticia Pérez Rico, Movistar Plus+ dokumentalen eta musikaren arduraduna; eta Daria Voumard, Locarnoko Zinemaldiko Locarno Pro Industriako zuzendaria./p>
Foroa egin aurretik, hautatutako proiektuek Jorge Tur-en tutoretza-saio pertsonalizatuak izango dituzte aurretik ere. Azaroaren 11tik aurrera, hautatutako proiektuen ordezkariak (ekoizpen- edo zuzendaritza-lanetan) ZINEBIk ezarritako topaketetara joango dira, beren proiektuen aurkezpen publikoa egingo dute, eta banakako aholkularitza-saioetan parte hartuko dute. Edizio hau amaitu ondoren, ZINEBI Networkingek online jarraipen-topaketak egingo ditu aurten eta 2025ean, hautatutako proiektuei laguntzeko eta aholkuak emateko.
JARDUERA-PROGRAMA
ZINEBI Networking ekimenaren zazpigarren edizioak egitarau zabala izango du azaroaren 11tik (astelehena) 14ra (osteguna).
Astelehenean, hilak 11, Azkuna Zentroan, 2024ko Ohorezko Mikeldi Saria izango den Laura Poitras zinemagile iparramerikarrak ZINEBI Networking-en parte hartuko duten zinemagileekin topaketa bat egingo du, 10:30etik aurrera. Eta 17:00etatik aurrera, “Las vísceras del cine de Elena López Riera” masterclassa egingo da.
Asteartean, hilaren 12an, Bilbao As Fabriken, Arena gunean, 9:00etatik 14:15era hautatutako proiektuen pitching saio bat egingo da. Aretoak, 10:00etatik 12:30era, hainbat saio hartuko ditu: “Bilbao Bizkaia Film Commission”-en aurkezpena, Agustín Atxa Bilbao Bizkaia Film Commission-eko Komunikazio Korporatiboko zuzendariaren eskutik; “La animación en la era de la Inteligencia Artificial: Revolución o Evolución” topaketa, Iván Miñambres, UniKoko CEO, Anna Giralt, Artefacto-ren sortzailea, eta Asier Azkarraga, Digipen Arte Eder eta Animazio Saileko buruaren eskutik; eta “Depósito ZINEBI: 50 años de cine documental y cortometraje en Bilbao” topaketa, Santiago Aguilar, ZINEBIren gordailu proiektuaren ikertzaile nagusia Euskadiko Filmategian, Arrate Velasco, Elías Querejeta Zine Eskolako zuzendari akademikoa, eta Rubén Corral, Zinebiko programatzailea. Horrez gain, El Deseoko produkzio-zuzendari Esther Garciak eta “Días de Cine” telebista-saioko zuzendari Santiago Tabernerok “Retos de la producción cinematográfica” topaketan parte hartuko dute, 11:45etan, Chamber aretoan. Jardunaldia 19:00etan osatuko da, Biran, Alde Zaharrean, zinemaren eta jaialdiaren beraren eta diseinu grafikoaren munduaren artean beti egon den loturari buruzko solasaldi batekin. Bertan, Rober Alonso, ZINEBI 2024ren nortasunaz arduratzen den Cuchillo agentziaren sortzaile zuzendaria; Eider Corral, IED Kunsthal Bilbaoko ikusizko arteen zuzendaria; Cristina Hernandez, Krisiko bazkide eta zuzendari sortzailea; eta Angélica Barco, EIDEko diseinatzaile grafiko eta presidentea. Jendearentzat irekia.
Asteazkenean, hilak 13, Ohorezko Mikeldi den Jose Luis Alcaine argazki zuzendariak “El oficio de la luz” masterclassa emango du 10:15etan As Fabrikeko Arena aretoan. Gainera, Victor Lamadrid Cantabria Film Commission-eko zuzendariak erakunde hori aurkeztuko du Aretoan. Bestalde, Ivan Torres Hdez artista bisualak eta Xoán-Xil musikariak “URHO, proceso creativo de un documental experimental” masterclassa emango dute. Javier Garcinuñok, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak, Hub Audiovisual Bilbao-Bizkaia aurkeztuko du.
Gainera, Maider Urkitza, Paula Olaz, Olatz Salvador eta Nerea Alberdi musikariek “Sonido: sensaciones y herramientas en el cine” topaketan parte hartuko dute. Chamber aretoan, 10:15etan, “Visitando La muerte de Mikel desde una perspectiva queer” topaketa izango da, Alaitz Arenzana ZINEGOAK jaialdiko zuzendari artistikoarekin, Begoña del Teso kazetari eta idazlearekin eta Emilio Papamija ikus-entzunezko aholkulari eta pedagogoarekin. 17:00etan, Bastida aretoan, Alejandro Alvarado eta Concha Barquero zinemagileek “Fabulaciones en torno a las películas inacabadas de Fernando Ruíz Vergara” masterclassa emango dute. Halaber, Bastida aretoan, 10:00etatik 14:00etara, “CREAMOS+INDUSTRIA”, Euskadiko ekoiztetxeen topaketa bat eta Film Commissions, EPE-IBAIArekin lankidetzan.
ZINEBI Networkingeko programazioa ostegunean, hilak 14, amaituko da. Goizean, Arena aretoan, AUKERA pitching saioa egingo da, (H)emen-ek antolatuta, 18 eta 30 urte bitarteko emakumeei zuzendutako film labur bat egiteko mentoria-programaren barruan. Aurtengo epaimahaia Maitane Carballok, Itxaso de Castillok eta Iratxe Fresnedak osatzen dute. Parte-hartzaileak: Ane Alvarez, Maddi Arzallus Alberdi, Maria Aizpurua Ayastuy, Laura Besada Garrido, Mónica Cambra, María Corral Laborerías, Ane Cuesta Monge, Aroa Fernandez Lazkano, Yadira García Fernández, Itziar Lamarka, Beatriz M. Larragueta, Saioa Miguel Moreno, Janire Varela Ferrandez.
Aretoa aretoan “Asociación de mujeres del sector audiovisual y las artes escénicas de Euskadi” saioak izango dira goizean, Eguzkiñe Aranzibia (H)emen koordinatzailearekin; “Robot Dreams, dirección de arte en la animación de hoy”, Jose Luis Ágreda Arte zuzendariaren eskutik; “Nuevas metodologías de enseñanza audiovisual”, Ruth Mayoralekin, Euskampus Fundazioko Goi Mailako Hezkuntza Programen arduradunarekin.
Azkenik, “Encuentro de programadoras: los festivales de cine desde adentro” egingo da, Marion Czarny, Fipadoc Campuseko arduraduna; Louise Martin Papasian, FIDMarseilleko hautaketa batzordeko kidea; Paola Buontempo, La Platako Nazioarteko Zinema Independentearen Jaialdiko (Festifreak) eta Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldiko programatzailea; eta Maui Alena, ZINEBI Networking proiektuen koordinatzaile eta komisarioaren partehartzearekin.