• ZINEBIk Euskal Produktoreen Elkartearekin (EPE-APV) eta ETB, Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi eta Zineuskadirekin lankidetzan antolatutako foro profesionala azaroaren 16an eta 17an garatuko da, ZINEBI 63 programaren barruan industria-jardueren artean.
  • 16 proiektu aurkeztu dira deialdira, garapen egoera aurreratuan edo ekoizpenean dauden film luze dokumentale proiektuei irekia.

ZINEBI – Bilboko Zinema Dokumentalen eta Filkm Laburren Nazioarteko Jaialdiak – Bilboko udalak antolatuta- ZINEBI Networking. Dokumentalen sorgunea zinema dokumentalaren laugarren foto profesionalean parte hartzeko aukeratutako zazpi film luze dokumentalen proiektuak iragarri ditu. Proiektu honen bidez, ZINEBIk ikus-entzunezkoen ekoizpena bultzatu nahi du Bilbon, Bizkaian eta Euskal herrian. Tokiko talentuaren topagune honek Euskal Produktoreen Elkartearen (EPE-APV), Euskal Telebistaren, Europa Creativa MEDIA Desk Euskadiren eta Zineuskadiren babesa du.

Hautaketa batzordeak ZINEBIren zuzendaritzarekin urriaren 26an egindako bileraren ondoren hartu da erabakia. Beste industria-sektore askotan bezala, 2021 urtea bereziki zaila izan da, eta horregatik, jaialdiak inoiz baino beharrezkoagotzat jotzen du euskal ikus-entzunezkoen sektoreari eta haren sortzaile eta ekoizleei laguntzea. Jaialditik proposamen guztiak baloratu dituzte, eta foro profesionalean parte hartzeko aukeratu diren honako dokumental hauen ekoizpenerako aukerak, bideragarritasuna eta proposamen estetikoa nabarmendu dituzte:

  1. “A los libros y a las mujeres canto” (Maria Elorza): Emakume batek ia Avioneta izena jaso zuena. Beste batek liburutegi frantziskotar bat gordetzen du trastelekuan. Beste batek hatzamar bat hausten du liburutegiko apal errebeldeekin. Zigarro-saltzaileek irakurketak entzuten dituzte lanean ari diren bitartean. Lisatzaileek poemak gogoratzen dituzte. “Hauei guztiei kantatzen diet” dio Maria Elorza zinemagileak bere proiektuan. Gasteiztarrak film luzerako jauzia egin nahi du, ZINEBIko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan bi aldiz saritua izan ondoren, “Gure Hormek” (Maider Fernándezekin zuzendua, 2016) eta “Ancora lucciole” (2018) filmekin. Txintxua Films konpainia pasaitarrak ekoizten du film hau.
  2. “Amak esan zidan” (Irati Cano Alkain): Zuzendaria duela urte gutxi suntsitutako familia gunera itzuli da, aitak bere azken uda igaro zuen tokira. Artxiboko materiala, berak egundako grabazioak, zuzendariari kamera horren atzean dagoen begirada ezagutzen eta ulertzen laguntzen dion kartografia da.Irati Cano “Alkain Hitzen lotura” (2015) – ZINEBI57 jaialdian aurkeztua – eta “Buenos días España” (Sara Pisos, Carlos Reyes eta María Barcelek zuzendua, 2017) filmeetako zuzendaria da. Kalakalab Gasteizko konpainiak ekoizten du.
  3. “Aupa Maurizia!” (Gentzane Martinez de Osaba): Bideografik S.L.L. eta Marmoka Films bilbotarrak ekoitzitako proiektu honek gazte talde baten bizitzak batuko ditu Maurizia Aldeiturriaga XX. mendeko euskal folk musikaren iraultzaile sutsuan inspitaturako musika pieza bat elkarrekin sortzeko. Beren sormen-prozesuan, gazteek zalantzan jarriko dituzte aurreiritziak eta beren bizitzetan ziurtzat jotzen dituzten gauzak.Martinez de Osaba “Je me souviens” (2012) ZINEBI54 Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako Sail Ofizialean aurkeztutako film laburraren zuzendaria da eta “Señales de vida. Nestor Basterretxea” (Alexander García de Vicuñarekin zuzendua, 2014) pelikularena ere, besteak beste.
  4. “Cabeza y corazón” (Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea): “Los amores difíciles” (Lucina Gil, 2012), “Asier ETA biok” (Aitor eta Amaia Merino, 2014) eta “Meseta” (Juan Palacios, 2018) ZINEBI Networking 2018ko irabazlea filmeen produkzioa egin zuen Doxa Producciones konpainiak aurkeztu du dokumental hau. Bertan, kamera batek gurpil aulkiko saskibaloiko emakumezkoen selekzioa jarraitzen du ziklo olinpiko batean zehar Tokioko Paralinpiar Jokoetarako sailkatu arte.Ainhoa Andrakak eta Zuri Goikoetxeak zuzendari gisa egin duten lehen filma da hau, baina ekoizle moduan curriculum luzea dute, besteak beste, “Fantasia” (Aitor Merino, 2021) – ZINEBI63 jaialdiak aurrestreinaldia aurkeztuko du – “592 metroz goiti” (Maddi Barber, 2018), 163 días (Larraitz Zuazo, 2071) eta “El último verano” (Lina Badenes eta Mariona Guiu, 2017).
  1. “Eñaut Zuazo2” (David Álvarez eta Mertitxell Valls): “Gure nahierara”, dio Eñaut Zuazok, “millenial askokoak ez gara hain bereziak, iraultzaileak, ez talentu handiagokoak, ez dugu mundua aldatuko, eta ezin bete ere egin txikiak ginenean genituen ametsak” Eñaut Zuazo horretaz guztiaz jabetzen ari da. Pertsona arrunta da, eta hori onartzea zaila zaio, artearen munduan aritzen dela kontuan hartuta. Egoerak okerrera egin du munduan beste Eñaut Zuazo bat dagoela jakin duenean. David Álvarez gasteiztarrak, “Gigantes” (2020) film laburraren zuzendariak, Eñaut Zuazok ekoizten duen proiektua zuzendu du Meritxell Vallsekin batera.
  1. “Hezurrak” (Ainhoa Gutiérrez del Pozo eta Olatz González Abrisketa): “Gizakien eta harraparien arteko harremanaren arkeologia eta alde bakoitzari esleitutako rolak” deskribatzen duen proiektu korala da hau. Euskal Herriko hartzaren eta otsoaren egoeratik abiatuta, dokumentalak benetako krisi ekologiko bateko paisaiaren alderdi material eta imajinarioak aztertzen ditu. Maluta Filmse ekoitzia.Ainhoa Gutiérrez del Pozo donostiarrak ZINEBI61 Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako Sail Ofizialean hartu zuen parte “Medvedek” (2019) filmarekin. Olatz González ABrisketa bilbotarra, berriz, Gizarte Antropologiako irakaslea da EHUs, eta “Pelota II” (Jørgen Lethekin zuzendua, 2015) film luzearen zuzendaria izan zen.
  2. “My Way Out” (Izaskun Arandia):Larunbat gau bat Londresko The Way Out trans klub ospetsuan. Vicky Lee jabeak bere klubak trans askoren bizitzan izan duen eraginari buruz hausnartzen du. Klubeko ohiko bezeroek diotenez, leku horrek abusu, familia eta gizartearen gaitzespen eta osasun mentaleko arazo oso traumatikoak gainditzen lagundu die. Izaskun Arandiak galdetu du ea zer gertatzen den klubarekin eta persona horiekin Covid-19aren pandemia globalaren ondorioz The Way Out 27 urtetan lehen aldiz ixten duenean.Izar Films S.L. eta AltContent konpainiak ekoitzia, “My Way Out” Izaskun Arandiark zuzendari gisa egindako film luze dokumentalerako jauzia izango da. Ekoizle gisa, “Non Dago Mikel” (Miguel Ángel Llamas eta Amaia Merino, 2020); “Bi urte, lau hilabete eta egun bat” (Lander Garro, 2020) eta “Muda deitzen da pausoa” (Maider Oleaga, 2018) filmetan egin du lan.

Proiektuek tutoretza pertsonalizatuen saio batean parte hartuko dute Virginia GARCÏA DEL PINO zuzendari eta artistarekin, azaroaren 16an jendaurren aurkeztu aurretik. Aurten aurrez aurrekoa izango da topaketa publikoa, Aida VALLEJO sormenezko zinema dokumentaleko irakasle eta espezialistak moderatua. ZINEBI Networking. Dokumentalen Sorgunea Saria azaroaren 19an Arriaga Antzokian emango da jaialdiaren itxiera ekitaldian, eta 10.000 euroko saria da.

ZINEBI Networking. Dokumentalen Sorgunea euskal zineman sortzen ari den sormen sustatzera eta bere ikus-entzunezko ekpizpena garatzera bideratutako ekimena da. Horretarako, foro honek dinamizazioa bultzatu nahi du, eta Covid-19aren pandemiak markatutato urte baten ondoren, gure industria-sarea biziberritu nahi du, tokiko talentuario finantzaketa lortzeko eta proiektu dokumentalak arrakastaz garatzeko moduari buruzko aholkuak emango dizkieten nazioarteko profesional eta adituekin harremanetan jartzeko aukera eskainiz.

AURREKO EDIZIOAK

“Meseta” (Juan Palacios, 2018) film luze dokumentalak irabazi zuen ZINEBI Networking. Dokumentalen Sorgunea lehen edizioko saria. Ondoren, Doxa Producciones-en filmak mundu mailako estreinaldia izan zuen CPH:DOX 2019 zinema dokumentalaren jaialdi ospetsuan. Bertan epaimahaiaren aipamen berezia lortu zuen, Gijón, Pesaro (Italia), DocumentaMadrid edo Hong Kong bezalako jaialdietan ibilbide arrakastatsua izan aurretik.

2019an, proiektu irabazlea Marmoka Films ekoiztetxearen Bost minutu izan zen. Amaia Nerekan Umaranek zuzendutako lana ZINEBiren aurtengo edizioan estreinatuko da, Bertoko Begiradak – Begirada Euskaditik atalaren barruen, Bilboko Arte Ederren Museoko auditorioan azaroaren 16an egingo den saio batean.

Iaz, saria “Bayo Bayo Baby”-rentzat izan zen, Kanaki Films, Caballo Films eta Snowglobe Films-ek ekoitzitako Amaia Remirezek zuzenduta. 2022an estreinatuko da.

SARE SOZIALAK