• Aurten, ZINEBIk Spain Showcase antolatu du Kultura Ministerioaren Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA) eta Kanpo Merkataritzaren Institutuarekin (ICEX) batera.
  • Aurkeztutako lau dokumentu-proiektuetatik hiru ZINEBI Networking-en jaio edo saritu ziren.

Bilboko Udalak antolatutako ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia Cannes Docsera itzuli zen aurten ere, zinema dokumentalaren nazioarteko erakusleiho handienera, Cannesko Zinemaldiko Marché du Filmen barruan Parnter Zinemaldi gisa dagoen Estatuko jaialdi bakar gisa.

2021az geroztik, ZINEBIk etengabeko parte-hartzea du Cannes Docs-en, eta horrek zinema dokumentala sustatzeko nodo estrategiko gisa duen posizioa berresten du. ZINEBIk funtsezko zeregina du talentuak identifikatzeko eta nazioartean Euskadiko eta estatuko proiektuak abiarazteko.

2025eko ediziorako, ZINEBIk bigarren aldiz antolatu zuen Spain Showcase bat, Kultura Ministerioaren Zinematografiaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuarekin (ICAA) eta Kanpo Merkataritzaren Espainiako Institutuarekin (ICEX) batera.

Ekoizpen edo postprodukzio fase aurreratuan zeuden lau film luze dokumentalen aukeraketa bat izan zen. Hautatutako lau tituluetatik hiru ZINEBI Networkingetik pasatuak ziren, Zinemaldiaren espazio profesionaletik, zeina azken urteotan Estatu osoan proiektu dokumentalak garatzeko funtsezko plataforma gisa finkatu den.

Hauek izan ziren Cannes Docs 2025eko Spain Showcase-n sartutako proiektuak:

  • «If You Wish to Make an Apple Pie», Nagore Eceiza euskal zinemagileak zuzendua (ZINEBI Networking 2020an parte hartu zuen), familiaren tradizioak markatutako Indiako erlijioen arteko maitasun istorio bati buruzkoa.
  • «We Were a Great Family», Cristina Rosselló, Chiara Marañón eta Juan Soto Taborda zuzendarikide dituena, ZINEBI Networking 2022 Sariaren irabazlea, eta barru-barrutik eraldaketa historiko bat kontatzen duten etxeko material filmikoetan oinarritua.
  • «La Pietà», Rafael Molések eta Pepe Andreuk batera zuzendua. Islandiako glaziarretako zazpi anai-arreben oroimena berpizten duen nazioarteko proiektua da. ZINEBI Networking 2023an aurkeztu zen.
  • «The Flight of the Stork», Soumaya Hidalgo Djahdouk eta Berta Vicente Salasek zuzendutako koprodukzio hispaniar-katarikoa.

Proiektu horiek maiatzaren 18an, igandea, aurkeztu ziren Cannesko Palais des Festivals et des SeSen, salmenta-agenteek, jaialdietako zuzendariek, produkzio-etxeek eta banatzaile espezializatuek osatutako nazioarteko audientzia baten aurrean. Ekitaldia Rubén Corral ZINEBIko programazio arduradunak aurkeztu eta moderatu zuen, Noemí Cuetos ICEXeko Zinema zuzendariarekin, Jara Ayucar ICAAko Marketing Politiken zuzendariarekin eta Babette Dieu Cannes Docs-eko koordinatzailearekin batera.

Parte-hartze berri horrekin, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak berretsi egin zuen zinema dokumentala tresna artistiko eta sozial gisa erabiltzeko konpromisoa, bai eta sortzaileen eta nazioarteko merkatuaren arteko zubi-lana egiteko konpromisoa ere.