Erabili gure bilatzailea

    Bulegoa

    Bulegoa z/b Bilboko arte eta ezagutza bulegoaren eskutik, ZINEBIk Black Bach Artsakh (2021) film armeniarra proiektatuko du azaroaren 12an. Filma Karabakh Garaieko biztanleei 2007ko gerra arteko garaian egindako elkarrizketetan oinarritutako film dokumental luze bat da. Proiekzioarekin batera irakurketa performatibo bat egingo da. Azaroaren 13an Bulegoa z/b-n egingo den eztabaidan/mintegian, filmaren zuzendariek, Ayreen Anastasek eta Rene Gabrik, film luzea aurkezteaz gain, Azar Mahmoudianekin hitz egingo dute. Irandar jatorriko kuratorea da, eta 2020tik lankidetzan dihardu armeniar mendietako hezkuntza-proiektu batean.

    Programa bikoitz honen helburua da arteaz eta zinemaz hitz egitea, duela aste batzuk arte mendebaldeko hedabideen fokuetatik urrun zegoen Karabakh Garaia bezalako gatazka garaikideei ahotsa eta ikusgaitasuna ematen dieten tresna gisa.





    Black Bach Artsakh


    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators