Erabili gure bilatzailea

    2019 Ohorezko Mikeldia

    MÁRTA MÉSZÁROS

    MILAKA HITZ BILTZEN DITUZTEN IRUDIAK MÁRTA MÉSZÁROS-EN ZINEA

    XX. mendearen erdialdean, zinemagileen belaunaldi oso batek (Márta Mészáros bera, Mai Zetterling, Liliana Cavani eta Agnès Varda, besteak beste) zinemagintzara jauzia egin zuen ustekabean. Márta Mészárosek, belaunaldi-kideek bezala, zentzuz jositako irudiarekiko pasio erradikala erakusten du bere egitekoan, eta eguneroko afektuen pultsua islatzeko gai diren kontakizunak baliatzen ditu.

    Egun bere lana berrikusita, liluratu egiten gaitu haren narrazioetan denboren eta espazioen eraikuntza eta artikulazio trebeak. Enkoadraketa bikainen zehaztasuna, pertsonaiekin bat da- tozen edota horiek aurkezten dituzten travelling bidezko sekuentzia-planoen erabilera apar- ta, plano/kontraplano usatuari uko egiten dion elkarrizketen erabilera zirkularra, errespetuz jositako eszena intimoetan pertsonaien lehenengo planoak… Ikuskizunetik at dagoen kamera darabil, espresibotasun egarriz.

    Eta ezaugarri horiek guztiak baliatuz jorratzen ditu askotariko gaiak: sexualitatea, soldatapeko lana, etxeko espazioa, amatasuna, belaunaldien arteko harremanak, sistematik at ematen den konplizitateen bistaratzea eta pertsonaien arteko enpatia… Horien guztien bitartez, desiotako bizitza librea bizi ahal izateko erresistentzia erradikala islatzen du. Guztiari ematen dio mere- zitako denbora Mészárosek.

    Emakume langileak ageri dira, lantegietan, sukaldeetan, baratzeetan, bulegoetan eta institu- zioetan. Pertsonaien eguneroko bizitzako denborak istorioak lagundu eta osatzen ditu. Protago- nistak —emakumezkoak ia guztiak— historia ofizialari —kasu honetan Hungariakoari— kargu hartzeko asmoz daude bertan, alderdi pertsonalenetik, politikoa ere baden horretatik, haren larderia eta dogmatismoa kolokan jartzeko asmoz. Filmografian islatzen diren hurrengo ha- markadetan, aurreiritziei aurre egin behar dioten emakumeak dira protagonista; aldarri eta diskurtsorik behar izan gabe, haize kontra erabakiak hartzen dituztenak. Gertakariak besterik ez ditu islatzen, feminismo filmiko delikatu, eztabaidaezin eta pragmatiko baten bidez.

    Nazioarteko jaialdi ugarik baloratu eta saritu dituzte bere lanak, baita, ahanztura gailentzean, zinemagileen filmografiak mimatu dituzten jaialdiek tarteka berreskuratu ere (Festival de Films de Femmes de Créteil jaialdiak kasu). Orain, ZINEBIk eskainiko ditu haren obra eta ibilbidea, zinearen maisu handia izan den eta den emakume honi merezitako omenaldia egite aldera. Eskerrik asko.

    Marta Selva Masoliver.
    Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones


    MÁRTA MÉSZÁROS
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators