Iraganak irauten du eta etorkizuna, ezezaguna, irekia geratzen da. Zer egongo ote da izkinaren bueltan?
Bilbao Mugimendu Etengabea dokumental sinfonikoa da, bilboko bilakaera etengabeari eta hiriaren orain zein etorkizunari begirada jartzen diona.
Clemek eta Ibrak herrixka mortu baten erdian daude. Urrunetik, hiriko argiek eta festa batek erakartzen dituzte.
‘Compagnons du Tour de France’ talde batek bere gain hartu du 1886an egindako maisulan bat zaharberritzeko erronka.
Pertsona bat, etxe aldaketa bat, hiri bat. Harria eta bidea, nolabait, bidaia eta trantsizio baten memoriak dira.
Harro Bilboko erretratu korala da. Sei pertsonena, beraien harrotasuna, hiri mestizo, ireki eta burbuilatsu bateko kide izateko sentimendua proiektatzen dutenak.
A moving collage of the city of Bilbao that disassembles some of the elements that build up the city to create a sensorial and fragmented piece focusing on Bilbao’s fashion.
Bilboko hiriaren sinfonia bat. Kaleetako soinuak Miren Agur Meaberen "Hirian ibiltzeko jarraibideak" poemarekin nahastuta.
Mamuak kultura askotako folkloreetan ustezko izpiritu edo arimak dira. Tradizionalki hildako pertsonen irudiak zirela uste zen, baina antzinako eraikinen, ohituren edo momentuen irudiak izan daitezke.
Narratzaile batek laurogeita hamarreko haurtzaroko fikziozko gelak aztertzen ditu, bertan bizi izan zirenez zer izan ote den pentsatzen duen bitartean.
Animaziozko film dokumental laburra, 2006an Porton (Portugal) torturatu eta bortxatu zuten Gisberta transexual brasildarraren hilketaren kasuari buruz.
Itsaso ondoko herrixka batean bizi diren hiru pertsonaren abentura zentzugabeak.
Gizon batek guraso gisa izan dituen porrotei aurre egin behar die, bere semeak laguntza behar duenean.
Sashak Marseillako hiria zeharkatzen du, gizonen etengabeko begiradapean, kaira iritsi arte, non iristen ez den norbaiti itxarongo dion.
Talde indigena batek antropologo bat hil izanak eraginda, flâneur bat munduko hainbat hiritara doa bere bideokamerarekin.
Aiurrek sei urte ditu. Bere aitak kartzelatik deitzen dionean, bost minutu baino ez ditu berarekin hitz egiteko. Baina, egoera hori, laster aldatuko da.
Hamar urteko ikerketa luze baten ondoren, beraz, filma, hitzik gabe, azalpenik gabe, soinu berezi eta berezi honen atzean dagoen historia guztia erakusteko saiakera bat da.
J. J. Bakedano Benito Ansolarekin solasean bere filmografia, aztertzen du, 70etan hasi eta 2000-rarte.
Mirza Delibašić, mito bat zen kirolaren arloan, eta gerra-heroia izan zen Bosnian, senideekin ihes egin beharrean bere herriarekin borrokatzea aukeratu baitzuen. Gaur, bere seme Dankok oroimenean darama aita, baina baita hura ez egoteak utzitako zauria ere.
Filma uharte txikien multzo bat da, gaur egungo Frantziako aldirietako eta barnealdeko hirietako bizitzatik zerbait jasotzen duena.
Filmak bidaia bat egiten du 97 urteko Sonja borrokalari antifaxistaren oroitzapenetan barrena, Jugoslaviako lehenengo emakume partisanoetako bat izan zen.
Filma Newyorktar talde batekin egindako topaketetan oinarritzen da, ligatzeko aplikazio gogokoenetan nabigatzen dutela, pertsona berezi baten bila.
Familiaren baitako liskar batean bere alaba eraila izan ondoren, aita atsekabetuta eta larrituta dago gatazkaren gurpil zoroa apurtzeko presioarengatik.
Uharteetako mundu baten itsasoko topaketak aztertzen ditu filmak.
Heesuri egun gutxi geratzen zaizkio mundu honetan, eta lehena eta azkena izango den bidaiari ekiten dio. Hack-sunek hark utzitako arrasto ahulari jarraituko dio.