Erabili gure bilatzailea

    Programazioa

    Aukeratu eguna gure egutegian eta data horretarako dauden filmen zerrenda ikusiko duzu
    • Ostirala 10 Aza

    • Larunbata 11 Aza

    • Igandea 12 Aza

    • Astelehena 13 Aza

    • Asteartea 14 Aza

    • Asteazkena 15 Aza

    • Osteguna 16 Aza

    • Ostirala 17 Aza

    • Larunbata 18 Aza

    Erabili gure bilatzailea bilaketa pertsonalizatuak egiteko
    16 Aza · Auditorio Azkuna
    A012C006_230120_B29B.mxf_1.6.12 – Ismael Martin

    Agrio Sour

    David Pérez Sañudo

    Salmentek behera egin dute txarra zegoen merengea saltzea bidegabeki leporatu zietenetik. Horregatik, Mentxuk ustekabeko festa bat antolatu dio Laura ahizpari, establezimenduko arduradunari. Hala ere, babesa agertzeko topaketa zirudienak ez du espero zen bidea hartzen. Ustekabeko festa konfiantza ariketa bihurtzen da.

    Informazio gehiago
    InANeabryField-Still.04 – M_W Festivals

    In a Nearby Field

    Laida Lertxundi, Ren Ebel

    Gizon bat, emakume bat eta haien alaba txikia elkarrekin bizi dira Euskal Herriko apartamentu batean. Etxeko lanak eta eguneroko keinuak paisaia berde eta oparoetan gainjartzen dira. Errealizadoreek eta beren ordezkoek eguneroko baten zatiak berrinterpretatzen dituzte. Musikak etxea betetzen du eta haurren marrazkiek bizia hartzen dute. Behaketa eta fantasiazko uneak uztartuz, film honek sostengatzen gaituzten laguntzaz, herentziaz eta zeregin ikusezin txikiei buruz hitz egiten ditu.

    Informazio gehiago
    The_illustrated_woman_04

    La mujer ilustrada Illustrated Woman

    Isabel Herguera

    Ahmedabad-en, Isabel animazio tailer bat ematen ari da aldi baterako tatuajeetarako Mehndi teknika erabiltzen duten tatuatzaile talde bati. Beren ametsei buruz galdetzen die: hegan egitea, emakumeen parlamentu bat, Suitzara bidaiatzea eta independentzia rap baten bidez aldarrikatzea.

    Informazio gehiago
    Image2 – Mailuki Films

    Memories of an Empty House Memórias de uma casa vazia

    Bruno Carnide

    1990ean idatzi zen lehen gutuna. Emakume hautsi baten idazkien bidez, gutun horretatik eta hurrengoetatik, buru zatikatu baten puzzlea eraikitzen da. Oinazea eta kontsolamendua ematen zizkioten oroitzapenei gogor helduz, bere identitate hautsia berreraikitzen saiatzen da, galdutako amodio handiei, senarrari eta alabari, bere pentsamendu sekretuenak aitortuz.

    Informazio gehiago
    TODOLOCUBRELASAL.00_03_53_12.Imagen fija001 – Joana Moya Blanco

    Todo lo cubre la sal Salt Covers All

    Joana Moya

    Berrogeita hamazazpi sare-konpontzailek egiten dute lan Euskal Herriko kostaldean, lan tradizional horrekin jarraituz, denbora gelditu izan balitz bezala. Eskuak gatzez estalita dituztela, etengabe ehuntzen dute, isil-isilik. Emakume horiek itsasoaren eta haren misterioaren parte dira. Itsasontzi baten alertak gaua urratzen du, itsasargi batek dena argitzen du, marinel bat jitoan dago uraren pentsamenduetan barrena, eta esku batzuk dantza eta dantza ari dira sareekin bat egite duten arte.

    Informazio gehiago
    Ximinoa_01

    Ximinoa The Monkey

    Itziar Leemans

    Junek bere lehen udako lana aurkitu du: Constance zaindu behar du, sentibera den eta maitasunaren beharrean dagoen neska bat. Azkenean bere konfiantza bereganatzea lortzen duenean, Juneri urte osoan bere haurtzaina izateko itxaropena pizten zaio. Junek, neskaren zale egin ahala, klase-harremanen indarkeria eta bere nortasunaren ukazioa ezagutzen ditu.

    Informazio gehiago
    2-┬®-Fonds-de-Dotation-Maria-Callas – Jorge Arroyo

    Callas – Paris, 1958

    Tom Volf

    Maria Callasek Parisko Operan eskaini zuen emanaldi ospetsuarekin egin zuen debuta Parisen, gau bakarrean, 1958ko abenduaren 19an. Gertakizun sozial handia izan zen, eta “Le Tout Paris” bertaratu zen. Emanaldi honetan eskainitako errepertorioan Callasen onena ikus dezakegu, bai errezitalari dagokionez, bai operako aktore gisa egindako lanari dagokionez. Elementu bisualak bere ahotsaren dimentsioak bezain garrantzitsuak ziren bere artean. Duela gutxi aurkitutako 16 mm-ko karreteekin arreta handiz egindako errestaurazioari esker, eta duela gutxi aurkitutako soinu iturri bati esker, aukera paregabea izango dugu emanaldi historiko hori orain arte posible izan ez den moduan bizitzeko.

    Informazio gehiago
    Chestnut_FS_003 – Utopia Sales

    Chestnut

    Jac Cron

    Annie unibertsitatean graduatu berri da. Inolako helbururik gabeko uda iristen denean, taberna batean Tyler izeneko emakume bat ezagutzen du, eta Danny izeneko haren lankidea edo lagun onena edo… Anniek ez daki oso ondo zer harreman duten. Filmean Annieren ondoan egongo gara, bere burua ezagutzen duen uda horretan, zeinetan bera, Tyler eta Danny erantzunik ez duten konexio baten bila ibiliko baitira, azkenean Annieri desiran eta independentzian bere ahotsa aurkitzen lagunduz.

    Informazio gehiago
    WDF_1.16.1 – Utopia Sales

    What Doesn’t Float

    Luca Balser

    Zazpi istorio. Hiri bakarra. Pertsonaia multzo zentzugabe batek betetzen du txundituta dagoen newyorktarren antologia komiko beltz hau. Hiriko bizitzaren egunerokotasuna ezusteko gatazka batekin eteten denean, pertsonaia bakoitzak erabaki bat hartu behar du. Hartutako erabakiak desberdinak badira ere, hiriaren zentzu bateratu bat sortzen da: New York egoaren ispilu bihurtzen da, benetako izaera islatzen du, eta gainerako guztia hondoraino erortzen da.

    Informazio gehiago
    Menu Plaisirs-Still-3

    Menus plaisirs – Les Troisgros

    Frederick Wiseman

    1930ean Frantzia erdialdean sortu zenetik, Troigros familia-jatetxeak 55 urte daramatza 3 Michelin izarrak mantentzen, lau belaunaldiz, hain zuzen. Michel Troisgros-ek, jatetxeaz arduratu den hirugarren belaunaldikoak, bere seme Césarri eman dio sukaldearen ardura, Troisgroseko sukaldarien 4. belaunaldiari. Azokara joango gara barazki freskoak hautatzera, gaztandegi bat, mahasti bat, abeltzaintza ekologikoko ustiategi bat eta jatetxea hornitzen duen baratzea ikusiko ditugu, Wiseman-ek familiaren hiru jatetxeetako sukaldean barrena eskainiko digun bidaia zoragarri eta atsegingarrian.

    Informazio gehiago
    MELK-photo-by-Emo-Weemhoff-1

    Milk Melk

    Stefanie Kolk

    Hildako haur bat erditu eta egun batzuetara, Robinen bularrak esnea ekoizten hasten dira. Esnea botatzeko gai ez denez, Robinek esnea dohaintzan emateko ezohiko erabakia hartzen du. Dohaintzan emateko leku baten bilaketa uste baino gehiago korapilatzen denez, bere izozkailuan gero eta esne gehiago pilatzen da, bere harremana eta bizitza ere bereganatuz.

    Informazio gehiago
    16 Aza · Bilborock
    MyMexicanBretzel_cartel

    My Mexican Bretzel por Zabala

    Núria Giménez

    We arte Standard-en ibibide luzea egin ondoren, Jon Aguirrezabalaga konpositore eta produktore bilbotarrak Zabala izena hartu zuen bere obra pertsonalena ekoizteko. Eletronika organikoenaren alkimista hasi berri gisa, gai da onirikoa eta erreala denaren arteko mugekin jolasteko, ohiz kanpoko edertasun bitxiko lurraldeetarako bidea eginez, eta lurralde horiek ederki datoz bat Núria Giméneze aurkitu eta My Mexican Bretzel-en gauzaa miragarri bihurtu zuen metrajearekin.

    Informazio gehiago
    som-terra_6 – BASILISCO FILMES

    The Sound of the Shaking Earth O som da terra a tremer

    Rita Azevedo Gomes

    Albertok, zalantzek paralizatuta dagoen idazleak, bertan behera uzten ditu bere lanak behin eta berriz. Bidaia batean joaten plantak egiten ditu, baina, benetan, bere etxean geratzen da, lagunen erreakzioak zelatatzeko. Bere istorioa atzerriko portu batean marinel batek dituen abenturekin nahasten da, errealitatea eta fikzioa lausotuz. Azkenean, bere narratibak kontsumitzen du, marjinatu unibertsal bihurtuz. Nolabait, ezinezko itzulerei buruzko istorio bat da hau.

    Informazio gehiago
    Organizers
    Organizadores
    Sponsors
     
    Collaborators