Azaroak 15a
16:30
Sala Azkuna Zentroa. Sala Bastida Aretoa
Artxiboarekin (eta artxibotik) lan egin
ZINEBIren edizio honetan, hainbat programatan Espainiako Filmategiak zaharberritutako Iván Zuluetaren artxiboko material argitaragabea berreskuratzen denez, Jaialdiak topaketa bat proposatzen du, ikus-entzunezko ondarea sailkatzen, ikertzen eta berreskuratzen diharduten erakundeen lana balioan jarri eta ezagutzera emateko.
Horrela, zikloaren A/Z Zulueta inédito azken programa proiektatu aurretik, ZINEBIk bilera bat antolatu du, eta bertan parte hartuko dute, Miguel Fernández Labayen zikloko komisariokideaz gain, Valeria Camporesi Espainiako Filmategiko zuzendariak, Santiago Aguilar ZINEBIk Euskadiko Filmategian duen gordailuko Elías Querejeta Zine Eskolarekin (EQZE) batera egindako ikerketa-proiektuaren ikertzaile nagusiak; Pablo La Parra Pérez EQZEko ikerketa-saileko arduradunak, SSIFFeko artxiboaren batzordeko kideak; eta Pablo Maravi eta Libe Belandiak, VideoFlux (UPV/EHU) ikerketa-proiektuaren ordezkari gisa, zeinak euskal bideoartearen ikus-entzunezko artxiboa baitu ardatz.