- “Azaletik azalera” animaziozko film laburrak, Mel Arranzek zuzendua, Euskal Zinemaren Sari Nagusia lortu du; Alejandro Alvaradok eta Concha Barquerok zuzendutako “Descartes” dokumentalak, berriz, Espainiako Zinemaren Sari Nagusia lortu du.
- Fern Silva zuzendari estatubatuarraren “Rock Bottom Riser” film luzeak ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketaren Sari Nagusia lortu du.
ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak. “North Pole” (2021, Ipar Mazedoniako Errepublika – Serbia) fikziozko film laburrak, Marija Apcevskak zuzendua, ZINEBI – Bilboko Zinema Dokumental eta Laburmetraien Nazioarteko Jaialdiaren 63. edizioko Sari Nagusia lortu du, 7.000 eurokoa.
Nazioarteko epaimahaiaren hitzetan, “protagonistaren aurpegia bezain delikatua da filma, eta itxaropenaren, betebeharraren, presioaren eta askapen gozoaren artean dabilen zerbait bezala deskribatzen du emakumeen desira. Nerabezaroan, drama mugimendu bakar batean sortu eta desagertu zen”.
New York Film Academy-an graduatu zen Apcevska, “Ambi” (2017) eta “Bardo” (2012) film laburrak zuzendu ostean. Cannesko Zinemaldiaren aurreko edizioan aurkeztu zuen “North Pole” , eta munduko zinemaldirik garrantzitsuenean sartu zen lehen mazedoniar filma bihurtu zen. “North Pole”, gainera, ZINEBIk 2022ko Zinemaren Europako Sarietarako (EFA) hautagai gisa proposatutako lehen film laburra da.
Sail Ofizialeko – Nazioarteko Film Laburren Lehiaketako palmaresa Euskal Film Labur Onenaren Sari Nagusia, “Azaletik azalera” animazioak lortuta (Mel Arranz, 2021) eta Espainiako Film Labur Onenaren saria, nazioarteko epaimahaiak “Descartes” dokumentalari emandakoa (Concha Barquero & Alejandro Alvarado, 2021) osatzen dute.
Guztira, 55 film labur (18 fikzio, 18 dokumental eta 19 animazio) lehiatu dira ZINEBIren edizio honetan, eta Mikeldi sariak ere banatu dira generoka: “Inherent” (Nicolai G. H. Jacobsen, 2021) Danimarkako produkzioak fikziozko film labur onenaren Mikeldia jaso du, “Crumbs of Life” (Katarzyna Miechowicz, 2020) Poloniako filmak animaziozko film labur onenarena eta “Some Kind of Intimacy” (Toby Bull, 2021) britainiar-frantses koprodukzioak film labur dokumental onenarena.
Saritutako film laburren izenak atal honetako epaimahaiko kideek iragarri dituzte. Aurten, Isabel Herguera euskal zuzendari eta ekoizleak, Jone Laspiur aktore gipuzkoarrak, James Lattimer programatzaile, kritikari eta zinemagile britainiarrak, Itandehui Jansen zinemagile eta irakasle mexikarrak eta Florencia de Mugica Argentinako ekoizleak osatu dute epaimahaia.
SAIL OFIZIALA – ZIFF ZINEBI FIRST FILM NAZIOARTEKO LEHIAKETA
Sail Ofizialeko saririk handienari dagokionez —12.000 eurokoa—, ZIFF – ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketako opera prima onenari emandakoa, “Rock Bottom Riser” izan da irabazlea. Ekoizpen estatubatuarra da hau eta Fern Silva zuzendariak Berlinaleko ‘Encounters’ saileko epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen aurten debuteko filmagatik. Fern Silva "Ride Like Lightning, Crash Like Thunder" film dokumentalarekin lehiatu zen ZINEBIko Nazioarteko Film Laburren Lehiaketan 2017an.
Helena Wittman artista eta zinemagile alemaniarrak, Eva Sangiorgi idazle eta programatzaile italiarrak eta Paula Arantzazu Ruiz kritikari, kazetari eta unibertsitateko irakasleak osatu duten epaimahaiak honela deskribatzen du film irabazlea: "Materiaren egoera ezberdinetan zehar nabigazioa, bere denborazkotasunak eta testurak, gizakiaren aztarna biziaren eta naturaren indarkeria ederraren artean".
Epaimahaiko hiru kideek aipamen berezi bat ere eman diote "Faya Dayi" (Etiopia – AEB – Qatar) dokumentalari. Jessica Beshir zuzendari mexikar-etiopiarraren eskutik, "Komunitate baten jarduera produktiboa eta ekonomia bere efektuen mamuekin, ukigarriaren eta oroigarriaren artean, errealitatearen eta bere nahien artean uztartzen dituen lana delako".
UPV/EHUko ZIFF Gazte Epaimahaiaren saria, 2.000 eurokoa, Diego Hernándezen "Los fundadores” (Mexiko, 2021, Fikzioa) filmak jaso du.
BESTE SARIAK
Bestalde, SGAE – Euskadiko Kontseiluak Maider Oleagaren “Kinka” (Euskadi, 2021) fikziozko film laburrari Euskadiko Gidoi Onenaren Saria eman dio, 3.000 eurokoa. Film labur honen gidoia Maider Oleaga eta Carlota Peredarena da. EiTB publikoaren saria, 3.000 eurokoa, Diana Cam Van Nguyenren “Milý tati” (“Love, Dad”), (Txekiar Errepublika – Eslovakia, 2021. Animazioa) laburmetraiarentzat izan da.
Cineclub FASek 2.000 euroko saria eman dio Ainara Elgoibarren, “Rotor” (Euskadi, 2021) lanari, Bertoko Begiradak – Miradas desde Euskadi sailean lehiatzen diren film laburretako onena izateagatik.
Azkenik, UNICEF saria Paula Armijoren “Écoutez-moi” (Espainia, 2021) film dokumentalarentzako izan da.
Zinemaldiaren amaiera-gala, Sra. Polaroiska talde artistikoak zuzendua, gaur arratsaldean izango da, 19:30ean, Arriaga Antzokian. Horren ondoren, ZINEBI 63-ko Palmarés Ofizialean saritutako film laburrak proiektatuko dira.
ZINEBI INDUSTRY SARIAK
ZINEBI 63k eta Euskal Ekoizleen Elkarteak (EPE-APV), Euskal Telebistaren (ETB), Europa Creativa MEDIA Desk Euskadi eta Zineuskadi erakundeen lankidetzarekin, ZINEBI NETWORKING: Dokumentalen Sorgunea dokumental-zinemaren laugarren foro profesionala egin zuten hilaren 16an eta 17an, euskal zinema sustatzeko ekimena.
Laugarren deialdi horretan 22 proiektu aurkeztu ziren, eta horietatik 7 aukeratu ziren foroan parte hartzeko. Aukeratutako proiektuei aholkularitza eman zien aditu-batzordeak erabaki zuen Maria Elorzak zuzendutako eta Txintxua Filmsek ekoitzitako “Libros et mulieres cano (A los libros y a las mujeres canto)”izeneko proiektuari 10.000 euroko laguntza ematea.
Bestalde, ZINEBIk aurten ere lehen aldiz eman du Aukera Saria, 3.000 eurokoa, film laburren proiektu baten garapena bultzatzeko. Zazpi proiektuk parte hartu dute, eta horietatik “Prioridades”, Tamara Lucarini Cortések zuzendua eta Katz Estudiok ekoitzia; “Azkena”, Ane Inés Landetak eta Lorea Lyonsek zuzendua eta ekoitzia izan dira irabazleak. Bestalde, “Hemen bizi da maitasuna” proiektuak, Ainhoa Olaso Sopelanak eta Enara Garcia Elkoroaristizabalek zuzendu eta ekoitzia, Bizkaiko Foru Aldundiak euskaraz garatutako proiektu onenaren Aukera saria irabazi du.
JAIALDI HIBRIDOA
ZINEBIren 63. edizioa hibridoa izan da berriro ere: filmak zinema-aretoetan erakusteaz gain —beti egin izan den bezala—, eta COVID-19 taldearen mehatxuaren iraupenaren aurrean, 2021 honetan jaialdiaren zuzendaritzak horrela ospatzea erabaki zuen.
Hala, aretoko film-emanaldiari online ikusteko aukera gehitu zaio, FILMIN plataformaren bidez. Bertan, Beautiful Docs – Panorama de Documentales del Mundo saileko 7 film luze, Sail Ofizialean – ZIFF – ZINEBI FIRST FILM- parte hartzen duten 8 parte-hartzaile eta Nazioarteko Sail Ofizialeko 55 film laburretako 39 egon dira ikusgai.
ZINEBI 63 PALMARESA
Sail Ofiziala – Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa
ZINEBIko Sari Nagusia
СЕВЕРЕН ПОЛ (North Pole) – Marija Apcevska
Iparraldeko Mazedonia – Serbia – Serbia, 2021 | 15 min | Fikzioa
Euskal Zinemaren Sari Nagusia
Azaletik azalera (Skin to Skin) – Mel Arranz
Euskadi, 2021 | 7 min | Animazioa
Espainiako Zinemaren Sari Nagusia
Descartes (Outtakes) – Concha Barquero & Alejandro Alvarado
Espainia, 2021 | 21 min | Dokumentala
Film Labur Dokumental Onenaren Mikeldia
Some Kind of Intimacy – Toby Bull
Erresuma Batua – Frantzia, 2021 | 6 min | Dokumentala
Animaziozko Film Labur Onenaren Mikeldia
Okruszki życia (Crumbs of Life) – Katarzyna Miechowicz
Polonia, 2020 | 7 min | Animazioa
Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia
Inherent – Nicolai G. H. Johansen
Danimarka, 2021 | 16 min | Fikzioa
Publikoaren EITB Saria
Milý tati (Love, Dad) – Diana Cam Van Nguyen
Txekiar Errepublika – Eslovakia, 2021 | 13 min | Animazioa
Euskadiko Gidoi Onenaren SGAE Fundazioa Saria
Kinka, Maider Oleaga
Euskadi, 2021 | 15 min | Fikzioa
Cineclub FAS Saria
Rotor, Ainara Elgoibar
Euskadi, 2021 | 16 min | Dokumentala
UNICEF Saria
Écoutez-Moi (Listen to Me), Paula Armijo
Espainia, 2021 | 17 min | Dokumentala
European Film Awards 2022ko Hautagai Film Laburra
СЕВЕРЕН ПОЛ (North Pole) – Marija Apcevska
Iparraldeko Mazedonia – Serbia, 2021 | 15 min | Fikzioa
ZIFF
ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketa
ZIFF Sari Nagusia
Rock Bottom Riser – Fern Silva
EE.BB., 2021 | 70 min | Dokumentala
ZIFF Aipamen berezia
Faya Dayi – Jessica Beshir
Etiopía – EE. BB. – Katar, 2021 | 120 min | Dokumentala
ZIFF Gazte Epaimahaiaren Saria (UPV/EHU)
Los fundadores – Diego Hernández
Mexiko, 2021 | 62 min | Fikzioa
ZINEBI Networking Saria
A los libros y a las mujeres canto
Zuzendaria María Elorza
Ekoizlea Txintxua Films
Aukera Saria
Prioridades
Zuzendaria Tamara Lucarini Cortés
Ekoizleak Ana Angulo Umaran eta Jone Arriola Lobete (Katz Estudio)
Aukera Saria
Azkena
Zuzendaritza eta ekoizpena Ane Inés Landeta eta Lorea Lyons
Aukera Saria – Bizkaiko Foru Aldundia
Hemen bizi da maitasuna (Love Lives Here)
Zuzendaritza eta ekoizpena Ainhoa Olaso Sopelana eta Enara Garcia Elkoroaristizabal