- Filmak, Garciak Arte Ederren Museoko auditorioan aurkeztuta, azken urteetan Mexiko Hirian gertatu diren manifestazio feministetan inspiratutako soinu-banda bat osatzea proposatzen du.
- Gaur, hilak 17, baino ez da proiektatuko Museoan eta bihar, hilak 18, Golem-Alhóndiga zinemetan.
- Dora Garcíak parte hartuko du arratsaldeko seietan Arte Ederren Museoko Auditorioan ikusleekin egingo den topaketan. Bertan Itziar Okariz artista ere egongo da, dokumentalaren proiekzioaren ondoren.
ZINEBI – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak,Bilboko Udalak antolatuta, Arte Ederren Museora ekarriko du Dora García 2021eko Arte Plastikoen Sari Nazionalaren irabazlea, bere film luze dokumental berriaren Estatuko estrainaldia dela eta. “Si pudiera desear algo” film dokumentalak ZINEBI Beautiful Docs – munduko film luze dokumentalen panorama lehiaketa kanpoko sailean parte hartuko du, eta gaur, hilak 17, Museoan eta bihar, hilak 18, Golem-Alhóndiga zinemetan baino ez da proiektatuko. Gaur goizean aurkeztu dute filma prentsaurreko batean, non Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza zinegotzia, Miguel Zugaza Arte Ederren Museoko zuzendaria eta Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendaria eta Dora García dokumetalaren zuzendaria egon diren.
Zinegileak azken bost urteetan Mexiko Hirian izan diren manifestazio feministetan inspiratutako soinu-banda bat osatzea proposatzen du filman. “Si pudiera desear algo” “Amor Rojo” zinema- eta testu-proiektuaren barnean dago, zeinak sozialismoa eta feminismoaren artek oharremanak eta haien deslilura eta erresistentziaren aztarna malenkoniatsua ikertzen dituen.
Dora Garcíak parte hartuko du gaur arratsaldean, 18.00etan, Arte Ederren Museoko Auditorian egingo den dokumentalaren osteko aurkezpenean, non Itziar Okariz artista ere egongo den.
BIHAR, HILAK 18, IMANOL URIBE BILBON
ZINEBIko 63. edizioaren bigarren Ohorezko Mikeldia Imanol Uribe ere ikusleekin bilduko da bihar, hilak 18, Arte Ederren Museoko Auditorioan. Kasu honetan, eztabaida Carlos Reviriego Espainiako Filmategiko programazio zuzendariak moderatuko du.
Saio honetan, Uribek zuzendutato eta ZINEBIn saritutako bi film laburrak berreskuratu ahal izango dituzte ikus-entzuleek: “Ez” Lemoizko Zentral Nuklearraren eraikuntzaren aurka herritarren mugimendu ezberdinen borroka jasotzen duen dokumentala, 1977an Zilarrezko Mikeldia lortu zuena; eta “Ikuska 13: Euskal kantagintza berria”, 1983ko Jaialdiko Euskal Zinemako Sailean aipamen berezia jaso zuena.
Gainera, topaketara bertaratzen diren ikusleek bere hurrengo filmeko lehen irudiak ikusi ahal izango dituzte, datorren urtean zinema-aretoetan estreinatuko dena. “Llegaron de noche” (2022) izeneko fikziozko film luzea Espainia eta Kolonbiaren arteko koprodukzioa da, eta Juana Acosta, Karra Elejalde eta Carmelo Gómez ditu protagonista. Bertan, Uribek Luciaren benetako istorioa kontatzen du, 1989ko azaroan San Salvadorreko José Simeón Cañas Erdialdeko Amerikako Unibertsitatean sei apaiz jesuiten sarraskiaren lekuko bakarra. Biktimen artean Ignacio Ellacuría filosofo, idazle eta teologo bizkaitarra zegoen.
SAIL OFIZIALEKO AZKEN EMANALDIAK
Bihar, hilak 18, ZINEBIren Sail Ofizialeko emanaldiak amaituko dira. Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan parte hartzen duten zazpi euskal film laburrak ikusi ahal izango dira Azkuna Zentroko Auditoriumean: “Kinka” (Maider Oleaga, 2021), “Love Needs Time to Kill” (Txuspo Poyo, 2021), “Ur azpian lore” (Aitor Oñederra, 2021), “Berak baleki” (Aitor Gametxo, 2021), “Azaletik azalera” (Mel Arranz, 2021), “Vatios” (David Pérez Sañudo, 2021) eta “Yungay 7020” (Raquel Calvo Larralde eta Elena Molina Merino, 2021).
Golem-Alhóndiga zinemetan ere izango dira Sail Ofizialeko – ZIFF ZINEBI First Film Nazioarteko Lehiaketako azken hiru emanaldiak. Hurrengo film dokumentalak egongo dira ikusgai: “Faya Dayi” (Jessica Beshir, 2021) Etiopian girotutako dokumentala, Sundancen estreinatu eta “Hot Docs” (Kanada) eta “Visions du Réel” (Suitza) jaialdietan saritua; “Language Lessons” (Natailie Morales, 2021), zuzendaria bera eta Mark Duplass aktorea protagonista dituen fikzioa eta “The Train Passed By” (Kam Jeong-Won, 2021) Koreako fikziozko film, Jeonjuko Zinemaldiko (Korea) iazko edizioan estreinatua.
ZINEBIko prentsa-materialak esteka honetan kontsulta daitezke.